Albisteak 12 ekaina, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.
-
2026ko BAI EUSKARARI Sariak banatu ziren asteazkenean. Mendiak eta Herriak elkarteak, Euskal Monetak eta PuntuEus Fundazioak jaso dute aurtengo Bai Euskarari Saria Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egindako ekitaldian. Sariak, egindako lanaren aitortza ez ezik, etorkizunerako bultzada ere izan zirela azpimarratu zuten Bai Euskarari Elkarteko arduradunek 100dik gora gonbidaturen aurrean.
‘AA sortzailea arduraz erabili enpresetan’ jardunaldia Enpresa Digitalaren eskutik, ekainaren 22an. AA sortzailea arduraz erabiltzeko ikuspegi praktikoa ematea du helburu jardunaldi honek, eta enpresei eragiten dieten benetako arriskuetan jarriko du arreta: informazio-filtratzeak, baimendu gabeko tresnak erabiltzea, AAk bultzatutako iruzurrak eta datuen gaineko kontrola galtzea.
Ekin: pertsonak eta makinak euskaraz aritzeko. EnpresaBidea egunkariak Indeuskide den Ekin enpresari buruz egindako erreportajea ekarri dugu gaur gurera. Enpresa bizkaitarrak teknologia aurreratuko brotxatu eta ijezteko makinak nahiz erremintak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta 2024. urtetik Indeusen parte da.
‘Babeskopia”Industria Berriaren Spri Hiztegian. Aurretik gordetako informazioaren kopia, beste euskarri batean gordetzen dena eta jatorrizkoa galdu edo hondatuz gero haren ordez erabiltzen dena. Babeskopiari esker, ezbehar batengatik galdutako informazioaren azken bertsio gordea berreskura daiteke; azken babeskopia soilik gordetzen ez bada, aurreko bertsioak ere berreskura daitezke.
Etxebizitzaren krisia eta horrek ekonomian eta gizartean duen eraginaz hitz egingo dute datorren asteazkenean Etekin Topaketan. Etxebizitza gure inguruko kezka sozial eta ekonomiko nagusietako bat bihurtu da. Prezioen igoera, erosteko zailtasunak eta neurri arautzaileei buruzko eztabaida izango dira hizpide. Julen Bollain Urbieta, Ana Telleria Echeverria Pedro Ayesta izango dira hizlariak.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSeko lantaldeen batzarra, Eraldaketa Digitalari buruzko masterra, BAAI.eus tresna berria eta Baterako sorkuntza

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.