Euskara industrian
Albisteak 19 ekaina, 2026

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira Enpresa Digitala eta AA sortzailea, EnpresaBIDEA eta Batz, Euskorpora Summit eta Banda-zabala.
-
Batz: industria globala, sustrai euskaldunak. Arratian sortutako kooperatiba industriala da Batz. Automobilgintzarako osagaiak diseinatu, ekoitzi eta garatzea dute negozio nagusi, baina euren hastapenetatik egin duten trokelgintzako negozioa albo batera utzi gabe. Eta era berean, aeronautikako negozioan suspertzen ari dira. EnpresaBIDEAk argitaratu du INDEUSkide den Batzi buruzko erreportajea.
‘AA sortzailea arduraz erabili enpresetan’ jardunaldia Enpresa Digitalaren eskutik, ekainaren 22an. AA sortzailea arduraz erabiltzeko ikuspegi praktikoa ematea du helburu jardunaldi honek, eta enpresei eragiten dieten benetako arriskuetan jarriko du arreta: informazio-filtratzeak, baimendu gabeko tresnak erabiltzea, AAk bultzatutako iruzurrak eta datuen gaineko kontrola galtzea.
Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean Euskorpora Summit 2026 jardunaldian. Euskorpora Summit 2026: Europako testuingurutik tokiko eraginera topaketak erakunde publikoak, enpresak, ikertzaileak eta Europako hizkuntza-teknologien arloko adituak bildu zituen, adimen artifizialaren garapenak hizkuntza txikientzat dakartzan erronkak eta aukerak aztertzeko.
‘Banda-zabalera”Industria Berriaren Spri Hiztegian. Telekomunikazioetan, kontsumitu edo erabili daitezkeen komunikazio-datu eta baliabideen neurria, komunikazio analogikoan hertzetan (ziklo/s) eta digitalean bit/s-tan edo byte/s-tan neurtu ohi dena.

Lotutako albisteak

Industriaren  Euskal  Plataformako  lantaldeak  bildu  dira  gaur  Gipuzkoako  Foru  Aldundiaren  egoitzan  aurtengo  proiektuak  aztertzeko

Industriaren Euskal Plataformako lantaldeak bildu dira gaur Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan aurtengo proiektuak aztertzeko

Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUS, UIK-EHUren udako ikastaro bat, Ni.eus eta Bazterketa digital.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur: Bai Euskarari Sariak, Ekin EnpresaBidean, Etekin Topaketak, Enpresa Digitala eta AA sortzailea, eta Babeskopia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira: Enpresa Digitala eta datorren astelehen eta asteartean egingo dituen ikastaro interesgarriak, Etekin Topaketaren bigarren saioa eta Arkitektura logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur LANERA enpresa-sarea, UEUren uda-ikastaroak, Xiba- euskara praktikatzeko jolas berria eta Analitika prediktibo.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira ARABAKO ENPRESEN FOROA, ENPRESA DIGITALA eta GEMINI, EUSKORPORA SUMMIT 2026 eta ALGORITMO.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Lorailaren 15.eguneko IndeusBerrin jasotako albisteak: Enpresa Digitalaren bi ikastaro, Shadow AI eta Geminiri buruzkoak; Puntueus domeinua; eta Akordioen fluxu.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur honako albiste hauek jaso ditugu IndeusBerrin: Udaltop, Bihar nazioarteko kongresua, eta Aginte eta kontroleko zerbitzari.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

LanHitz deialdia, Enpresa Digitala eta Mikroenpresa Digitalaren ikastaroak eta Algoritmo dira gaurko agerraldirako aukeratu ditugun albisteak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.