Albisteak 2026ko ekainaren 26a

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Ekaineko azken IndeusBerri honetan bildutako albisteak honako hauek dira: UEU eta Euskararen jauzi digitala; EnpresaBIDEAk argitaratutako Euskaliten erreportajea eta Barneratze-proba.
-
‘Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak’ jardunaldia UEUren eskutik uztailaren 9an, Tolosan. Euskararen normalizazio- eta biziberritze-prozesuak erronka berriak dakartza XXI. mendeko testuinguru teknologikora egokitzeko. Gaur egungo gizartea errotik eraldatzen ari da digitalizazioaren ondorioz: komunikatzeko moduak, informazioa kontsumitzeko bideak eta harreman pertsonalak zein profesionalak gero eta gehiago gertatzen dira ingurune digitalean.
Euskalit: euskararen kudeaketa aurreratuan. Euskalit EAEko kudeaketa aurreratuaren hedapenaren buru da, sektore guztietan lehiakortasuna eta garapen iraunkorra sustatuz. Horrez gain, Indeus elkarteko kide ere bada, euskararen alde egiten duen borrokagatik. Hau da EnpresaBIDEA egunkari digitalak Euskaliti buruz egindako erreportajearen lehen paragrafoa. Hemen klikatuz irakurri ahal izango duzue osorik.
‘Barneratze-proba” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Software- edo hardware-sistema bati egindako erasoa, helburu duena segurtasun-ahultasunak aurkitzea. Analisi hau egiteko, ahultasun potentzial guztiak aztertu behar dira: bai konfigurazio akastunak edo desegokiak (hardwarearenak zein softwarearenak), bai akats operatiboak segurtasun-neurrietan.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps.

SPRIk  Dublinen  egingo  den  SME  &  Cluster  Assemblyn  hartuko  du  parte  Mondragon  Korporazioarekin  batera  ‘Hizkuntzak  abantaila  lehiakor  gisa’  saioan

SPRIk Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn hartuko du parte Mondragon Korporazioarekin batera ‘Hizkuntzak abantaila lehiakor gisa’ saioan

Indeus ekimenetik sortutako proposamenak aurrera egin du SPRI eta Údarás na Gaeltachta Irlandako agentziaren arteko elkarlanari esker

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur INDEUSek SME & Cluster Assemblyn parte hartuko duela azaroaren 3an, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren agurra, BRTAko Garbiñe Manterolaren artikulua EnpresaBIDEAn eta Datu-zentro.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko albisteak: Asteartean egingo den EUSKARABILDUA jardunaldia, biharamonerako Euskorporak antolatu duen Lege-tailerra, azaroaren 3an eta 5ean egingo diren Emakume Zientzialarien argitan solasaldia eta Eraginez Topaketa, hurrenez hurren, eta gure hiztegiko kontzeptu berri bat: 'Bulego birtual?

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaurko berrien zerrenda: Datorren asteazkenean egingo den Enpresarean Azoka, hurrengo astean egingo den Euskarabildua, Azaroaren 3rako Emakume Zientzialarien argitan zikloaren barruan iragarritako hitzaldia eta Buffer-gainezkatze.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Emakume Zientzialarien argitan, Etekin Topaketak, Gladysen Haritik bideopodcasta, Arabako Enpresen foroa eta Bosgarren belaunaldiko mugikor.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur Arabako Enpresen Foroa, Etekin Topaketak eta Bonba logiko.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Passion for Knowledge jaialdia, Enpresarean Azoka, Euskarabildua, From Basque to the World nazioarteko biltzarra eta 'Bizitza erabilgarri' dira gaur dakarzkigun berriak.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Albiste dira gaur BIHAR nazioarteko kongresua, UIK udako ikastaroak, Passion for Knowledge jaialdia eta Biobateragarritasun.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Oporrak hartu aurretik argitaratuko dugun azken IndeusBerri honetan albiste dira: Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.