barneratze-proba
- es pentest, prueba de penetración, examen de penetración
- en pentest, penetration testing, pen testing
Software- edo hardware-sistema bati egindako erasoa, helburu duena segurtasun-ahultasunak aurkitzea. Analisi hau egiteko, ahultasun potentzial guztiak aztertu behar dira: bai konfigurazio akastunak edo desegokiak (hardwarearenak zein softwarearenak), bai akats operatiboak segurtasun-neurrietan. Analisia erasotzaile potentzial baten ikuspegitik egiten da, eta segurtasun-ahultasunak modu aktiboan ustiatu beharra ekar dezake.
Erasoa egin ondoren, sistemaren segurtasuni buruzko ebaluazio-txosten bat aurkezten da, detektatutako segurtasun-arazo guztiak jasotzen dituena; horrez gain, segurtasun-arazoak murrizteko proposamen bat edo irtenbide tekniko bat eransten da.
Sartze-proba baten helburua da eraso baten bideragarritasuna zehaztea eta aztertzea zer eratako eragina izan dezakeen eraso arrakastatsu batek negozioan.
Euskalterm |
||