Laguntza

Bilaketak

Zure bilaketa egiteko, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren laukian; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Idatziz joan ahala, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasten diren sarrera guztiak bistaratuko dira hiztegiak jasotzen dituen lau hizkuntzatan. Hitz-zerrendan hiztegiko sarrerak urdinez eta alboan zein hizkuntzatan (euskara (eu), gaztelania (es) eta ingelesa (en)) dauden agertuko zaizu. Sakatu Sartu tekla, edo, bestela, hautatu nahi duzun hitza zerrendatik.

Bilaketa-hizkuntza aukeratu nahi bazenu, bilaketa-laukiaren ezkerrean zabaltzen den zerrendako aukera bat sakatu behar duzu (euskara (eu), gaztelania (es) edo ingelesa (en)).

Emaitzak

Aurkitutako terminoa goian agertuko da. Aurkitutako terminoak adiera bat baino gehiago baditu, adierok bata bestearen atzetik erakusten dira.

Kontzeptu bakoitzean ageri den informazioa:

Sistemak bilaketa-laukian idatzi duzuna hiztegian aurkitzen ez duenean, mezu hau bistaratzen du informazio-atalean: 'Bilatu duzun hitza ez dago hiztegian. Nahi baduzu, hiztegian sartzeko proposamena bidal dezakezu'. Proposamena jartzen duen tokian sakatuz, termino hori hiztegiratzeko proposamen bidali daiteke.

Kontsulta-aplikazioko botoiak eta informazioa

Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigazio-leihoko geziaren gainean klik egin behar duzu.

Euskarazko, gaztelaniazko edo ingelesezko interfazea aukeratu dezakezu. orretarako, goian eskuinaldean en, es edo eu jartzen duen botoietako bat sakatu beharko duzu.

Elhuyar hiztegia
ZTH hiztegia
Euskalterm
Wikipedia