Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Erronkak KPI 3 abendua, 2021 Berrikuntza Erosketa Publiko Berritzailea (EPB)

Olatu energiaren erronka – TurboWave proiektua

TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzaren helburua da oro har olatu-energiaren sektoreko beharrizanetara eta zehazki Mutrikuko lantegiko eskakizun tekniko espezifikoetara egokitzen diren aire-turbinen teknologien garapena azkartzea.

Azken txostena ikusi

Mutrikuko olatu lantegia da argindarra sortzeko olatuen energia erabiltzen duen Europako lehen lantegi komertziala. Herriko portua babesten duen olatu-hormaren barruan dago, Bizkaiko Golkoan, eta Ur-zutabe Oszilatzailearen (OWC) teknologia erabiltzen du mugimendua energia bihurtzeko.

Gaur egungo turbinak Wells motakoak dira, pasabide finkokoak, eta horrek sendotasun eta sinpletasun handia ematen die. Nola besoen diseinua simetrikoa den, turbinatik igarotzen den airearen noranzkoa gorabehera, turbinak norabide berean biratzen du beti. Turbinek 750 mm-ko diametroko errotore bikoitza eta tximeleta motako balbula bat dute, zeina erregulatzeko eta segurtasuna bermatzeko erabiltzen baita. Lantegiak mota horretako 16 turbina ditu,  eta  296 kW-ko potentzia guztira.

Aurrekari horiekin, TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzaren helburua da oro har olatu-energiaren sektoreko beharrizanetara eta zehazki Mutrikuko lantegiko eskakizun tekniko espezifikoetara egokitzen den aire-turbinen teknologien garapena azkartzea.

Hauek dira garapen teknologikoaren faseetan jorratu behar diren erronka tekniko garrantzitsuenak:

    • Errendimendua: potentziaren konbertsio-gaitasun egokiaren froga kuantitatiboa (numerikoa eta esperimentala) lortzea.
    • Kontrolagarritasuna: frogatzea turbinak badituela egoera operatibo desberdinetan energia kopuru optimoak atzeman eta konbertitzeko beharrezko ezaugarri eta elementuak.
    • Fidagarritasuna: frogatzea disponibilitate-maila egokia duela, prototipo sendo eta seguru bat baliatuz lan-baldintza errealetan.
    • Mantengarritasuna: frogatzea posible dela mantenimendu prebentiboa edo zuzentzailea garatzea (piezak aldatu, egokitu, konpondu edo ordezkatzea barne), arrazoizko bitartekoekin eta sistema ahalik eta gutxien geldiaraziz.
    • Eskuragarritasuna: kostu teknologiko erakargarriak eskaintzea (kapitala eta kostu operatiboak) amaierako erosketa prozesua elikatzeko.

TurboWave proiektuak espero du aire-turbinak 12 bat hilabetez egongo direla instalatuta eta guztiz operatibo Mutrikuko olatu-energiako lantegian, horrela frogatu ahal izateko badituztela gorago adierazitako ezaugarriak.

Aurreikusten da TurboWave proiektua 4 etapatan garatuko dela. Momentuz, hauek dira zehaztutako faseak:
• 1. fasea: kontzeptuaren garapena.
• 2. fasea: diseinua fintzea eta laborategiko probak.
• 3. fasea: diseinu xehea, fabrikazioa eta probak Mutrikuko olatu-lantegian bertan.
• 4. fasea: gutxienez 2 eta gehienez 8 turbina erostea.

 

Hizkuntza: gaztelania, euskara eta ingelesa.
MAKerako proposamenak aurkezteko epea: 60 egun MAKa argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Hasierako TRLa eta bukaeran izatea espero dena: Enpresek proposamen berritzaileak aurkeztu ahal izango dituzte TRL-1 mailatik abiatuta, eta EEEk espero du TRL-8 mailaraino iritsiko direla.

Turbowave erronkari buruzko kontsulta teknikoei arreta turbowave@eve.eus postontzian

 

 


Merkatu-kontsulten aldez aurretiko galdetegia

Lotutako albisteak

30 urtarrila, 2024 Berrikuntza
Erronka bioteknologikoa – Mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarren garapena azkartzea – DIRAMIL proiektua
Irakurri gehiago
21 abendua, 2023 Berrikuntza
Energia-trantsiziorako erronkak –GREEN PARK proiektua
Irakurri gehiago
17 maiatza, 2023 Berrikuntza
Ontzigintza Jasangarriaren Erronka – EKPboat Proiektua
Irakurri gehiago
29 ekaina, 2022 Berrikuntza
Lurzorua deskontaminatzeko erronka – GARBILAND Proiektua
Irakurri gehiago
Joan blog-era
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak