Industria da Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialaren motorra. Iraganean gure industria ongi egokitu da aldaketa teknologikoetara, eta gaur egun hobeto prestatuta dago aurrean dugun trantsizio hirukoitzerako: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa.
Industria Adimendunaren Estrategia Fabrikazio Aurreratuko Estrategiaren eta Basque Industry 4.0 Estrategiaren eboluzio naturala da, zeintzuei esker euskal enpresak aurrera egin baitu bere prozesuak automatizatu eta hobetzeko bidean, eta gai izan baita konponbide malguak eta robotizazio, fabrikazio gehigarri edo konektagarritasun arloetako teknologiak txertatzeko bere makina eta ekipoetan. Baina oraindik badaude eraldaketa digitalarekin eta baliabide material zein energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronka berriak
Deskargatu hemen Industria Adimendunaren Euskal Estrategiaren laburpen exekutiboa eta LAGUNTZAK
Aurre egiteko eraldaketa digitalarekin eta baliabide material zein energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronkei.
Informazioa eta prozesuak digitalizatzeko. Baliagarri izan daitezen negozio-ereduak eta enpresen estrategia nahiz antolakuntza eraldatzeko eta, bide horretatik, gehiago orienta daitezen euren bezeroengana.
Adimen artifiziala eta Data science
• Datuen prozesamendu aurreratua
• Modelizazioa
• Ikusmen artifiziala eta irudiaren teknologiak
• Machine learning & Deep learning
• Sare neuronalak
Konektagarritasuna eta Sistema ziberfisikoak
• Sentsorika
• Datuen komunikazio masiboa
• Komunikazio industrialen estandar eta protokoloak
• Mundu fisikoa eta birtuala batzea
• IoT
• Zibersegurtasuna
Automatizazio eta robotika adimendunak
• Robotika kolaboratibo eta kooperatiboa
• Robotika mugikorra
• Errealitate birtual eta areagotua
• Kontrol-teknologiak
• Makinen pertzepzio- eta ikaskuntza-sistemak
Material aurreratuak
• Azalera eta material funtzional berriak formulatu eta garatzea / composite-ak / hibridoak / biosasuna
• Karakterizazio- eta analisi-teknikak
• Modelizazio/simulazio aurreratuak
• Azaleren tratamendurako teknologiak
• Nanomaterialak
Fabrikazio aurreratuko teknologiak
• Fabrikazio- eta birziklapen-prozesuen optimizazioa
• Fabrikazio gehigarria
• Near
• Net Shape
• Metrologia eta ikuskapen-teknologia
• Simulazioa eta modelizazioa
• Nanoteknologia
Sistema mekatronikoak
• Diseinua eta zehaztasunezko ingeniaritza
• Sistema mekatronikoen simulazioa, modelizazioa eta karakterizazioa
• Erregulazioa eta kontrola
• Sentsoreak eta eragingailu aurreratuak
Produktu-prozesuaren diseinua
Zero aztarnako material aurreratuak
Makina adimendun eta konektatuak
Zero akats motako produkzio-prozesu jasangarri eta malguak
Trazagarritasuna-zerbitzuak-bizitzaren amaiera
Produktu adimenduna
Datuan oinarritutako negozio-eredu eta zerbitzu berriak
Bizi-zikloaren diseinua eta ekonomia zirkularra: end to end jasangarritasuna
Giza faktorea etorkizuneko lantegietan
Supply chain eta 360 graduko trazagarritasuna
Plataforma digitalak
Fabrikazioaren balio-kateko segmentuetan zentratutako aplikazio-eremuak
Aplikazio-eremu transbertsalak
Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.
Hau da euskal enpresentzako arreta zerbitzua