Goi-mailako teknologian oinarritutako proiektuek (deeptech) inpaktu handiagoa sortzen dute eta eraldaketa produktibo handiagoa eragiten dute enpleguan eta fakturazioan, nazioartekotzean, eta inbertsioa erakarri eta finantzaketa eskuratzeko orduan.
Halere, proiektu horiek zailagoak dira zehaztu, abiarazi eta errotzeko, eta arriskutsutzat hartzen direnez, zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko eta talentua erakartzeko.
Testuinguru horretan sortu da Basque Tek Ventures, zeinak inpaktu positiboa izango baitu oinarri teknologikoko startup berriak sortzeko prozesuan eragina duten faktore kritiko garrantzitsuenetan, eta, gainera, osatu eta indartu egingo du I+G arloko eragileek nahiz Euskadiko ekintzailetzako ekosistemak orain arte egin duten lana.
Ibilbide honek potentzial handiena duten aktibo teknologikoak identifikatu eta lehenesten ditu, laguntza ematen du errendimendu handiko lantaldeak sortzeko, eta baita ere konpainia abian jarri eta merkaturako sarbidea errazteko.
Deeptech aktibo teknologikoak
Talde sustatzailea
osatzeko laguntza
Transferentzia teknologikorako
pre-seed funtsa
• Scoutingprozesua
• Aktibo teknologikoen analisiak
• Proiektuaren roadmap-aren diseinua
• Errendimendu handiko ekipoak konfiguratzeko laguntza
• Aholkularitza aditua/inpaktu handiko mentoring-a
• Proiektuak behar duen talentua atzematen laguntzen du
• Transferentzia teknologikorako pre-seed funtsa (250.000 euroraino)
• Ikusgarritasuna eta sarbidea bertikal desberdinetan espezializatutako inbertitzaileen sarera
• Proiektuen garapena babestu eta gidatuko duen tutore-sare indartsua
• Sarbidea BICetako laguntza-zerbitzuetara
• Ikusgarritasuna eta konexioa Euskadiko industria-sarearekin
Aukeratutako proiektuek babes eta sostengu integrala jasotzen dute, aurrera egiten jarraitzeko heltze-prozesuaren fase desberdinetan.
Basque Tek Ventures-eko lantaldeak paper aktiboa hartzen du startup berriak sortu eta martxan jartzeko prozesuan, babesa emanaz fase eta mugarri desberdinetan, eta proiektua erakargarri eginaz talentuarentzat, industriarentzat eta kapitalarentzat.
Lankidetzan jarduten dugu Basque Research and Technology Alliance-rekin (BRTA), Euskadiko Arrisku Kapitalarekin eta BIC zentroekin.
TEKNOLOGIA DISRUPTIBOAK
TALENTU EKINTZAILEA
HAZI-FINANTZAKETA
IDENTIFIKATU ETA BALIOA EMAN
Teknologia eta merkatuetako kanpo-adituak
AUKERAREN ROAD MAP-A
Tutoretza, prestakuntza eta inpaktu handiko mentoring-a
TALDE SUSTATZAILEA OSATU
(hasieran edo kasu puntualetan)
PRE-SEED INBERTSIOA
• Aholkularitza juridikoa teknologiaren transferentziarako
•Aholkularitza juridikoa sozietatea sortu eta handitzeko
BALIOZKOTU ETA AZKARTU
• Hazkuntza-espazioa BICetan
• Bezero eta inbertitzaileengana iristeko aukera
• BIND 4.0 sareko kideengana iristeko aukera
• Ikusgarritasuna hedabideetan
01_IP propiodun aktiboak
02_Proiektuaren potentzial globala
03_Milioi bat euro inguruko balorazioa (pre-money)
04_Transferentzia teknologikoa esklusiban
05_Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sarera atxikitako zentroetako aktiboak
06_TRL5+ heldutasun-maila
07_Identifikatutako merkatu-aukera
Basque Tek Ventures-ek ekintzaileak bilatzen ditu, esperientziadunak eta enpresa-abentura berri bati ekiteko gogoa dutenak.
01_Ibilbide kontrastatua ekimen berritzaileak abiarazteko prozesuetan.
02_ Esperientzia Negozioen Garapenean eta funtsak atzemateko prozesuetan.
03_ Lidergorako eta komunikaziorako gaitasun handiak.
04_ Dedikazio osoa proiektuari.
05_ Programaren berezko baloreekin lerrokatzea: gardentasuna, diligentzia eta zorroztasuna.
Helburutzat dutenak euren aktibo teknologikoak enpresa proiektu berri bilakatzea.
Startup berrien garapena gidatuko dutenak.
Inbertsio-aukera berrietan interesatuta daudenak.
• Aktiboak balorizatzeko prozesu eta metodologia azkarrak, fokua jarriz oinarri teknologikoko enpresa berrien sorkuntzan.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen Venture Buildingibilbide bat eskuratzeko eta ibilbide horren bidez spinoff-ak sortzeko.
• Ad-hoc funts bat,deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta “heriotzaren harana” finantzatzeko aukera ematen duena.
• Laguntza talentu ekintzailea atzemateko eta merkatuarekin konektatzeko.
• Harreman zuzena enpresa industrialekin, hau da, balizko bezero edo inbertitzaileekin.
• Transferentziaren adierazleak eta helburuak betetzea. Ibilbidean parte hartuz Teknologia Transferentziaren tasak handitzen dira, eta enpresa barruko inpaktua (I+G-ko diru-sarrerak, lizentzia eta desinbertsioa) ere handitzen da
• Gardentasun gorena eta etika.
• Aukera paregabea ekintzaile izateko merkatuko potentziala duten aktibo teknologikoetatik abiatuta.
• Aukera goi-mailako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituen eta “joko-arau” argiak dituen Venture Buildingprozesu bat eskuratzeko eta ibilbide horren bitartez spinoff-ak sortzeko.
• Roadmap-aren diseinua egitea eta fase guztietarako laguntza
• Ad-hocfunts bat, deeptech proiektuetan inbertitzera zuzendua dagoena eta aukera ematen duena “heriotzaren harana” finantzatzeko.
• Finantzaketa prozesua errazten du. Venture Debt / equity
• Sarbidea inbertsio-aukera berrietara (proiektu disruptiboak)
• Proiekzio handiena duten negozioak identifikatzen dizkizu
Basque Tek Ventures honako hauei zuzentzen zaie nagusiki:
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak lideratzen du SPRI garapen agentziaren bitartez, BRTArekin eta Euskadiko BICekin lankidetzan.
Basque Tek Ventures-ek lehenik eta behin bultzatuko ditu IP propiodun aktibo teknologikoak transferitzea helburu duten proiektuak, hazkunde potentzial handiko merkatu batean arazo erreal bat ebazteko konponbide berritzaile bihur daitezkeenak eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzeko konpromisoa islatzen dutenak.
Aktibo teknologikoak dira Basque Research and Technology Alliance (BRTA) elkarteari atxikitako zentroren batek garatutako I+G-ko prozesuen ondoriozko aktibo ukiezinak, babestuak eta transferituak izan daitezkeenak, eta oinarri teknologikoko enpresa bat sortzeko prozesuari ekitea helburu dutenak.
Ekimen honetan parte hartzeko -dela aktibo teknologikoak eskainiz, dela aktibo horiek enpresa proiektu bilakatzeko gaitasuna duen talentu sustatzaile gisa-, bete inprimaki hau eta zurekin harremanetan jarriko gara