Basque Funtsak aukera ematen die 3 urte baino gutxiagoko industri arloko ETEei finantzaketa eskuratzeko, eta bi tartetan banatzen da, horrela proiektuen premiei erantzuteko euren ibilbidearen fase desberdinetan.
Lehen tarteak finantzaketa emango du enpresa bat sortzeko erabakia hartu ondoko une delikatuetarako.
Bigarren tartea hurrengo urratsa da eta, beraz, baldintza gehiago bete behar dira, baina zenbatekoak ere handiagoak dira; asmoa da finantzaketa-baldintza abantailatsuak ematea “heriotzaren harana” delakoaren une arriskutsuenak atzean utzi dituzten eta hazteko potentziala duten enpresei. Enpresak hiru kategoriatan sailkatzen dira hazteko duten potentzialaren arabera: potentzial handia, hazteko potentziala eta IKT proiektuak.
100.000 euroraino enpresako (I. FASEA), kapitaleko partaidetzaren edo/eta mailegu bihurgarrien konbinazio baten bidez.
Laguntza espezializatua BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko.
Finantzaketa enpresa sortu eta ondorengo uneetarako.
Sostengua zure enpresa-ideiaren hazkunde potentzial osoa garatzeko.
Laguntza honen onuradun izan daitezke Ekintzaile programaren onuradun izan diren eta 3 urte baino gutxiago dituzten industri arloko edo industriarekin lotutako zerbitzuen arloko mikroenpresak eta ETEak.
Bete zure eskaera Basque Funtsaren finantzaketa eskuratzeko.