Filtra tu búsqueda

Mikroenpresa digitala

Prestakuntza eta aholkularitza, horra formula egokia merkatuak eskaintzen dizkizun teknologiei probetxua ateratzeko

Zer eskaintzen dizu

Mikroenpresa Digitalak autonomoei eta mikroenpresei aukera ematen die beren negozioaren balioa merkatuan proiektatzeko, prestakuntza eta aholkularitza formularen bidez

Zure negozioa digitalizatzeak esan nahi du produktibitatea hobetzea, denbora kentzen dizuten zeregin errepikakorrak baztertzea, bezeroak hobeto ulertzea edo zure produkzio-kateko zibererasoak saihestea.

Kontsultatu ikastaroen agenda

Sartu hemen

Prestakuntza + Aholkularitza = Mikroenpresa Digitala

Ikusgarritasun +


Salmenta-kanal berriak | Erakusleiho birtual posizionatua | Interneterako dinamizazioa eta sustapen-kanpainak.

Irisgarritasun +


Elkarreragin telematikoa kontsultak egiteko eta salmenta ondorengo onlineko zerbitzua emateko | Onlineko hitzorduen / entrega-abisuen kudeaketa.

Mugikortasun +


Azkartasuna, zauden tokian zaudela bulego bat duzulako | Urruneko sarbidea eta telelana | Zereginen geokokapena.

Eraginkortasun +


Zeregin errepikakorrak baztertzea | Erregistroak eta agindu automatizatuak | Denborak murriztea.

Segurtasun +


Zibererasoen inpaktua gutxitzea | Prestakuntza egokia datu galera edo bahiketei aurre egiteko.

Bereizketa +


Mantenimendua eta prestakuntza Errealitate Birtualarekin | Ekipoen sentsorizazioa eraginkorrago izateko.

Prestakuntza

Mikroenpresa Prestakuntza

Formamos a las microempresas para que puedan aprovechar todo el potencial de las tecnologías en su negocio. Podrás acceder gratuitamente a talleres de refuerzo en ciberseguridad, gestión digital, facturación electrónica, presencia en internet, automatización y realidad virtual orientada al cliente…

  • 2 orduko ikastaroak dohainik.
  • Webinar formatuan eta zuzenean, Zoom plataformaren bidez.
  • Talde txikia, zure zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko.
cursos

Sare sozialak

Handitu zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia

Marketin digitala

Sortu estrategia digital bat zure bezero potentzialak erakartzeko.

Produktibitatea

Irabazi gerra denborari hainbat tresna eta aplikaziorekin.

Zibersegurtasuna

Bermatu zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea.

Aholkularitza

Eta norbaiten laguntza behar baduzu zure enpresan teknologiak txertatzeko…

Inplantariak

Aholkulari teknologiko bat zibersegurtasuna hobetzeko, zure zereginak automatizatzeko edo online saltzeko.

Azken 10 urteotan, EAEko 8.000tik gora mikroenpresa eta autonomok probatu dituzte teknologia horiek, askotariko abantailak lortuz, esaterako:

%0

dira beren salmentak ugaritu dituzten eskatzaileak

%0ek

aurreztu egin dute beren barne kudeaketa optimizatuz

%0ek

hobetu egin dute bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea

%0ko

hazkundea lortzen da bezeroaren leialtze-tasan

%0k

bezero berri gehiago atzeman dituzte

%0ek

markaren irudia hobetu dute

Norentzat

Autonomoa, ekintzailea eta mikroETEa bazara eta zure helburua bada:

  • Salmentak ugaritzea; bitarteko digitalen bidez salmenta-kanal berriak irekiz
  • Bezero berriak atzematea; kanpaina zuzenduen bidez, enpresak sustatuz bezero potentzialek bilatzen dituzten tokietan
  • Bezeroekin digitalki elkarreragitea, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko
  • Kostuak eta denborak aurreztea; eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz
  • Eraginkorrago izatea; lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz
  • Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko
  • Zerbitzua bizkortzea; smartphone-ak bulego mugikor gisa erabiliz, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin
  • Zure enpresa segurtatzea, zibererasoen inpaktua saihestuz
  • Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola, errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.
Eskatu hemen

Zibersegurtasuna irabazteko, zereginak automatizatzeko edo online saltzeko tresnak ezartzen laguntzen dizun zerbitzu honi buruzko informazio gehiago behar duzu?

Kontsultaren bat egin edo informazio gehiago nahi izanez gero, formulario honen bidez egin dezakezu, eta zure eskaera irmoa bidaltzeko sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Doako aholkularitza eskatu nahi duzu orain?

Autonomoa, ekintzailea edo mikroETE bat bazara, kontatu zure beharra inplantalariak taldeari

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Zerbitzua zabalik dago 2021ean zehar.

Gehiago saltzea (eskaeren % 37ak hala esan du).

Gehiago aurreztea, barne kudeaketa optimizatuz (eskaeren % 45ak hala esan du).

Bezeroarentzako arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea (eskaeren % 50ak hala esan du) eta, beraz, bezero gehiago leialtzea (eskaeren % 20ak hala esan du).

Bezero berri gehiago atzematea (eskaeren % 60ak hala esan du).

Markaren irudia hobetzea (eskaeren % 75ak hala esan du).

Hauexek dira Inplantalariak aholkularitza-zerbitzuaren helburuak:

Salmentak ugaritzea, bitarteko digitalen bidez salmenta kanal berriak irekiz.

Bezero berriak atzematea, enpresa sustatuz bezero potentzialek bilatzen zaituzten tokietara zuzendutako kanpainen bidez.

Bezeroekin digitalki elkarreragitea, euren premiak ezagutzeko eta, horrela, euren eskaerei aurre hartzeko, eta zerbitzu bereizgarri batekin leialdu ahal izateko.

Kostuak eta denborak aurreztea, eskuz egiten diren zereginak edo zeregin errepikakorrak sinplifikatuz edo ezabatuz.

Eraginkorrago izatea, lan kolaboratiborako eta telelanerako bitartekoak eta tresnak eskuratuz.

Edozein tokitan bulego bat izatea, urruneko sarbideekin, bilera telematikoekin eta zereginen kudeatzaileekin, horrela lantaldeak edozein tokitatik zuzentzeko.

Zerbitzua bizkortzea, smartphone-en erabilpena optimizatuz bulego mugikor gisa, eta zereginak automatizatuz gizakiaren esku-hartzerik beharko ez duten sentsoreekin edo aginduekin.

Zure enpresa segurtatzea eta zibererasoen inpaktua saihestea.

Zure negozioa lehiakideengandik bereiziko duten teknologia gorakor berriak ezagutzea, hala nola errealitate birtuala (prestakuntza emateko edo makinen mantenimendua egiteko), mikroenpresei aplikatutako sentsoreak (energia eraginkortasuna lortzeko) edo piezen jarraipena egiteko gailuak.

Hauek dira zuentzat aukeratu ditugun teknologien ezaugarriak:

Berehala erabiltzen hasteko modukoak.

Funtzionaltasun errazekoak eta enpresa eskatzaileen profil teknologikoei aplikatzeko modukoak.

Gaikuntza-, instalazio- eta egokitzapen-ahalegin txikia behar dutenak.

Kosturik gabekoak edo kostu oso txikikoak.

Inguruko erabilpen-eredu eta erreferentzien arabera ezarritakoak.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Estrategia

SPRI Taldeak laguntza ematen du enpresen lehiakortasuna hobetzeko ETEetan informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiliz.

Argi daukagu ezinbestekoa dela digitalizazioa eta euskal enpresa-sarearen etengabeko hobekuntza sustatzen jarraitzea, helburua baita berrikuntza ETE txikienengana iritsaraztea, laguntza espezifikoak eskainiz euren proiektuak bultzatzeko.

Deskargatu hemen Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

 

Lotutako laguntzak

Zure Digitalizazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu