Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 23 urria, 2021 Digitalizazioa

Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia

Eraldaketa Digitaleko Estrategiaren bidez -EEDE2025 izen laburtuan-, eraldaketa digitalaren eredu berri bat definitzen da; horrek Euskal Administrazio Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremana ulertzeko eta gauzatzeko beste modu bat dakar, erronka globalei elkarrekin aurre egin ahal izateko.

EEDE2025 hiru multzotan egituratzen da, eta, horri esker, Eusko Jaurlaritzak estrategiaren indarraldian fokua eta lehentasunak zein elementutan jarriko dituen zehaztu ahal izango da. Multzo horiek hauek dira: palanka teknologikoak (6), laguntza-bideratzaileak (10) eta aplikazio-esparruak (14). Hiru multzo horiek ez dute modu bakanduan jarduten, sistema gisa baizik, eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzako balioa sortzearen ikuspegitik hartu behar dira kontuan. Hortik aurrera, hiru trantsizioetan planteatzen diren erronketan epe laburrera, ertainera eta luzera izan behar duten eginkizun disruptiboa kontuan hartuta hautatu dira palanka teknologikoak. Bideratzaileak teknologia digitalen hedapena errazten eta bizkortzen duten bitarteko, kanal edo gaitasun gisa osatzen dira.

EEDE2025en multzo horiek kontuan hartuz, estrategiaren helburu orokorra honako hau da: “Palanka teknologiko hasiberrien ezarpena bizkortzea, garapena indartzea eta bideratzaileen ahalmen frogatua aprobetxatzea, funtsezko aplikazio-eremuetan azkar barne har daitezen aktibatzea eta sustatzea, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak 2025erako aurre egin behar dion trantsizio teknologikoari eta digitalari, energia- eta ingurumen-trantsizioari, eta trantsizio sozialari eta sanitarioari lagunduz”.

Lotutako albisteak

26 otsaila, 2021 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
19 abendua, 2019 Digitalizazioa
H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna
Irakurri gehiago
21 abendua, 2018 Digitalizazioa
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
10 abendua, 2018 Digitalizazioa
Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak