Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema
Zure enpresa zibermehatxuetatik babesteko agente eta zerbitzuen katalogoa. Segurtasuna aurrera jarraitzeko.
Euskadiko Zibersegurtasun Ekosistema Euskadin ziberkrimenari aurre egiteko zerbitzuak edo produktuak eskaintzen dituzten agente espezializatu guztiek osatzen dute. Horrez gain, agente horiek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako batean gutxienez bulego bat izan behar dute modu iraunkorrean.
Ekosistemaren irudia erakusten du eta, aldi berean, aldizka berrikusten den katalogo bizia da. Bertan, Euskadiko zibersegurtasunaren sektorea osatzen duten agente guztiak eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen soluzioak daude jasota.
Zibersegurtasun arloko joerei eta egoerari buruzko informazioa jasotzeko interesa duten enpresa publikoei edo pribatuei eta partikularrei bideratuta dago. Gainera, ziberdelinkuentziaren aurrean defendatzeko mekanismoak eskaintzen dituzten erakundeek ere bertan sartzeko aukera dute.
Topatu ekosistemako bi tresna horietakoren batean erabilgarri dauden zerbitzu eta soluzioak

2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
SPRIk Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren edizioa argitaratu du. Hori egiteko, sektorea eta horren joerak bildu eta aztertu dira, mundutik hasi eta erkidegoraino. Aztertu ostean, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragileak definitu, identifikatu, aztertu eta sailkatu ditu, eta, aldi berean, eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak zerrendatu. Zibersegurtasunaren merkatua zorrotz aztertu ostean, liburu zuriaren 3. edizioak ondorioztatu du...Irakurri gehiago

Konexio: “Gure helburua da erakundeei nazioarteko talentua aurkitzen laguntzea eta prozesu osoan laguntzea”
Bizkaiko enpresak irtenbidea ematen dio tokiko profesionalak aurkitzeko zailtasunari, eta profilak...
Irakurri gehiago
Eusko Jaurlaritzak 120 milioiraino handitu du ikerketa industriala sustatzeko aurrekontua
Imanol Pradales Lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa...
Irakurri gehiago
SEA2LAND proiektuak ongarri jasangarriak ekoizten ditu arrain-lehengaietatik abiatuta
Neikerrek koordinatu du Europako proiektu hau, eta Barna euskal enpresak eta Azti zentro...
Irakurri gehiago
Ulma Medical Technologiesek AA erabiliz itsutasun diabetikoa prebenitzeko lehen sistema bultzatu du Lehen Mailako Arretan
Errioxa erkidego aitzindaria da bere osasun zentroetan erretinopatia diabetikoaren baheketarako...
Irakurri gehiago
Alcyonek bere girgiluak mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu
Enpresa gipuzkoarrak duela mende bat baino gehiagotik egiten ditu eskuburdinak eta bost...
Irakurri gehiago
Eusko Jaurlaritza sozietate publikoen digitalizazioa hobetzeko soluzio berritzaileak dituzten startupen bila dabil
BIND GovTech ekimenaren hirugarren deialdia abuztuaren 4ra arte egongo da...
Irakurri gehiago
Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza...
Irakurri gehiago
Unkobe, pieza konplexuak galdatzeko hareazko moldeetan espezializatutako Beasaingo enpresa
Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Industria digitala programatik, eta bost urtean negozioa...
Irakurri gehiago
Eraikuntzaren Klusterren Sarea eratu da, BUILD:INN eta beste zazpi autonomia-erkidegotako erakundeen partaidetzarekin
BUILD:INNek, Euskadiko eraikuntzaren kluster gisa eta ekimenaren sustatzaile aktibo modura,...
Irakurri gehiago
DESI 2024 txostenak baieztatu du Euskal Autonomia Erkidegoaren digitalizazioa erritmo onean doala aurrera
Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalari buruzko azterlanak azpiegitura...
Irakurri gehiago
Spool Sistemas, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatutako enpresa
Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta...
Irakurri gehiago
Lemoizko zentral zaharraren inguruko lurretan aparkaleku publiko bat egitea aztertzen ari da SPRILUR
200 ibilgailu arteko aparkaleku publikoa egitea bideragarri ote den jakin nahi du Sprilurrek,...
Irakurri gehiago2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
Azken eguneratzea:
2025eko urtarrilean
2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren Laburpen Exekutiboa
Azken eguneratzea:
2025eko urtarrilean
Sartu zeure burua ziberbabesteko duzun modua eraldatuko duen katalogo interaktiboan
Arakatu agenteen sarea katalogo interaktibo honetan haien zerbitzu eta produktuak, zein zibersegurtasun arloan eskuragarri dauden ikastaro eta prestakuntza-saioak ezagutzeko.
Sendotu Ekosistema zure soluzioekin eta ikusi zein den zuretzat egokiena
Edozein kontsulta egin nahi baduzu hurrengo formularioaren bidez egin dezakezu.
Zure Zibersegurtasuna-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Zure enpresa zibererasoetatik edo datu filtrazioetatik babestea
Itzuli beharrik gabeko 23.000 € arteko dirulaguntzak, Euskadiko enpresen zibersegurtasuna hobetzeko zibererasoen eta informazio sentiberaren lapurreten aurrean, espezializatutako hornitzaileen laguntzarekin. Eskatu hemen
Hobetu zure taldearen zibersegurtasun arloko gaitasunak
Aholkularitza espezializatuan 8.100 € arte eskaintzen dizkizugu zure langileen mailaren diagnostikoa egiteko eta zure enpresara egokitutako zibersegurtasun arloko gaitasun digitalak hobetzeko plana diseinatzeko. Eskatu hemen
Hobetu zure enpresaren segurtasun informatikoa eta bete itzazu zibersegurtasun-estandar zorrotzagoak
25.000 €-rainoko dirulaguntzak enpresa bakoitzeko, zibersegurtasunarekin lotutako proiektuetarako, azpiegiturak zaintzeko SOC zerbitzuak kontratatzea eta segurtasun-arauen ziurtagiriak lortzea barne, hala nola ISO 27001 Eskatu hemen
EIKTak negozio-prozesuetan ezartzeko prestakuntza
Prestakuntza agenda: tailerrak, ikastaroak, kongresuak, mintegiak eta hitzaldiak hainbat gairi buruz (Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala, Marketin Digitala, Machine Learning…) Eman izena hemen