Elkarrizketak 30 uztaila, 2026

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.
-

Ahalik eta babes handiena bermatzea kostu logistiko minimoan, bezero bakoitzari egokitutako soluzio baten bidez. Hori da Watercut enpresaren helburu nagusia. Watercutek bi hamarkadako esperientzia du neurrira egindako bilgarri industrialen soluzioen diseinuan eta fabrikazioan, produktuak biltegiratzean, manipulatzean eta garraiatzean babesteko. “Batez ere, polietilenozko apar teknikoekin egiten dugu lan, inpaktuak bereganatzeko, kalteak saihesteko eta eremu logistikoa optimizatzeko”, nabarmendu du María Uriartek, Watercuteko zuzendari-ondokoak.

Gaur egun, enpresa bizkaitarra bere kudeaketa eraldatzeko proiektu bat garatzen ari da, “prozesu produktibo eta dokumentalen digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa indartzera” bideratuta dagoena, adierazi du konpainiako ordezkariak. Ezarritako helburua da “kudeaketa eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea, gure industria-bezeroen beharrei erantzuteko gaitasuna hobetuz”, aitortzen du. “Lehiakortasuna eta kudeaketa aurreratua hobetzeko gure etengabeko ahaleginaren” parte da proiektu hori, argitu du Uriartek.

Berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du euskal enpresak. “Gure enpresa-estrategiaren parte da”, adierazi du zuzendari-ondokoak., eta “bai produktuen diseinuan, bai barne-prozesuen hobekuntzan, digitalizazioan eta jasangarritasunean” erabili du. Epe laburrean, “gure prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan aurrera egitea eta gure jardueraren jasangarritasuna indartzea” du ardatz.

Talken aurkako babesa

Haien bilgarriek kate logistiko osoan balio handiko produktuak babestea dute helburu. Produktuari kalteak saihesteaz gain, “erabilgarri dagoen espazioa optimizatzea, barne-antolaketa hobetzea eta garraio-kostuak murriztea ahalbidetzen dute”, azpimarratu du. Gainera, azken urteotan, osagai industrial, elektroniko eta ekipo teknikoetarako soluzioak garatu ditu, non “espazioa murrizteak, inpaktuetatik babesteak eta enbalajea berrerabiltzeak eragin ekonomiko oso garrantzitsua baitute bezeroentzat”, María Uriarteren esanetan.

Watercutek hainbat industria-sektoretarako egiten du lan, hala nola elektronika, automobilgintza, ekipo-ondasunak, makina-erreminta edo manufaktura-industria, besteak beste, “200 bat bezero aktibo ditugu eta urtean 2,5 milioi euro inguruko fakturazioa dugu”. Enpresa bizkaitarrak dozena bat langile ditu, eta, batez ere, Iberiar Penintsulako, Frantziako eta Alemaniako merkatuetan aritzen da.

20 urte hauetan, konpainiak SPRI Taldearen hainbat programatan parte hartu du, hala nola Hazitek, Hobeki Digitala edo Renove. “Oso positiboa izan da, ETE industrialei laguntzen baitzaie kudeaketa, berrikuntza, jasangarritasuna eta merkatu gero eta zailagoetan lehiatzeko gaitasuna hobetzen dituzten proiektuak lantzen”, adierazi du.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.

Lotutako albisteak

Polypalek  bi  proiektu  garatu  ditu  biltegiratze  industriala  optimizatzeko  irtenbide  pertsonalizatuekin
14/10/2026 Berrikuntza

Polypalek bi proiektu garatu ditu biltegiratze industriala optimizatzeko irtenbide pertsonalizatuekin

Bizkaiko enpresak 115 urte baino gehiagoko esperientzia du biltegiratze-soluzioetan, eta 30 herrialde baino gehiagotarako apalategi industrialak, solairuartekoak eta leihatilak ekoizten ditu.

AR  Racking  enpresak,  biltegiratze  industrialean  espezializatuak,  bere  negozioaren  % 15  I+Gra  bideratzen  du
13/10/2026 I+G+B

AR Racking enpresak, biltegiratze industrialean espezializatuak, bere negozioaren % 15 I+Gra bideratzen du

Enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

D&A  Innovative  Systems  enpresak  soluzio  adimendunak  garatzen  ditu  digitalizazio  industriala  bizkortzeko

D&A Innovative Systems enpresak soluzio adimendunak garatzen ditu digitalizazio industriala bizkortzeko

Euskal enpresak IoT, adimen artifiziala eta biki digitalak erabiltzen ditu industriari prozesuak optimizatzen, aktiboak monitorizatzen eta konektatuago dagoen makineria garatzen laguntzeko.

Solargicek  eguzki-autokontsumoa  eta  birkarga  elektrikoa  uztartzen  ditu  trantsizio  energetikoa  bultzatzeko
09/10/2026 Ekintzailetza

Solargicek eguzki-autokontsumoa eta birkarga elektrikoa uztartzen ditu trantsizio energetikoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresa EkoSpot garatzen ari da, elektrizitatea herritarrengana hurbiltzeko ekimena, eta Ekintzaile programaren babesa du.

Lointekek  galdatutako  gatzen  teknologia  Estatu  Batuetako  energia-instalazio  aitzindari  batera  eraman  du
08/10/2026 Nazioartekotzea

Lointekek galdatutako gatzen teknologia Estatu Batuetako energia-instalazio aitzindari batera eraman du

Euskadiko enpresak Natriumen parte hartzen du, Bill Gatesek sortutako TerraPower konpainiak bultzatutako proiektuan, eta energia aurreratuaren nazioarteko merkatuan duen posizioa indartu du

Bianditz  Group:  “Enpresa  sendotu  baten  indarraren  eta  eboluzionatzen  jarraitzeko  gaitasunaren  arteko  konbinazio  oso  interesgarria  dago”

Bianditz Group: “Enpresa sendotu baten indarraren eta eboluzionatzen jarraitzeko gaitasunaren arteko konbinazio oso interesgarria dago”

Bianditz Group-eko finantza-zuzendari berriak, Borja Infantek, konpainiaren hazkunde-potentziala nabarmendu du, eta digitalizazioaren, etengabeko hobekuntzaren eta talentuaren garapenaren alde egin du etorkizuneko erronkei aurre egiteko palanka gisa.

The  Pulse,  adimen  artifizialaren  bidez  laneko  giroa  hobetzen  laguntzen  duen  startupa
07/10/2026 Ekintzailetza

The Pulse, adimen artifizialaren bidez laneko giroa hobetzen laguntzen duen startupa

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldearen laguntza jaso duen enpresa Txinara misio komertzial eta teknologiko batera joateko aukeratutako Europako 7 enpresetako bat da

AZTIk  itsas  ekosistemei  buruzko  ikerketa  arriskuak  aurreikusteko  tresna  bihurtzen  du
07/10/2026 I+G+B

AZTIk itsas ekosistemei buruzko ikerketa arriskuak aurreikusteko tresna bihurtzen du

Euskal zentro teknologikoak GES4SEAS proiektu europarra koordinatzen du. Proiektuak itsasoari eragiten dioten presioak batera aztertzeko eta ekosistemen kudeaketa hobetzeko soluzioak garatu ditu.

Bexen  Cardio,  Ermuko  enpresa,  da  desfibriladoreen  fabrikatzaile  bakarra  estatu  osoan
06/10/2026 I+G+B

Bexen Cardio, Ermuko enpresa, da desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra estatu osoan

Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du Fast Track Innobideak programaren bidez, eta Madrilgo autobus-flotarekin kontraturik handiena lortu du

SaveFamily,  haurrentzako  smartwatchak  eta  familia  osoarentzako  teknologia

SaveFamily, haurrentzako smartwatchak eta familia osoarentzako teknologia

Enpresak Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Parke Teknologikoan du egoitza, eta adinekoentzako telelaguntza- eta lokalizazio-soluzioak eskaintzen ditu, eta gailu eta aplikazio berrietan egiten du lan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.