Juan "Pari" Pazos.
Elkarrizketak 20 uztaila, 2026

Eguztek, etxerako eguzki-babeseko sistemen muntaketaren eta instalazioaren arrakasta

Gernikan kokatutako enpresak, hiru hilabete eskasetan, 50 bezero profesional inguruko zorroa lortu du.
-

Eguztek Control y Protección Solar Gernikan kokatutako start-upa da, eta jardunean daramatzan hiru hilabeteetan arrakasta handia lortu du. Etxebizitzetarako eguzki-babeseko hainbat sistemaren muntaketan eta profesionalentzako banaketan egiten du lan: eltxo-sareak, barruko dekorazioa, pertsianak, toldoak eta pergolak, besteak beste.

Enpresa Juan (Pari) eta Pedro Pazos anaiek sortu zuten, eta eguzki-babesaren sektorean 30 urteko esperientzia dute, pertsiana eta estoreekin, toldo eta pergolekin eta abarrekin lotuta. “Jendeak energia aurreztea eta erosotasuna bilatzen ditu, eta guk izan ditzaketen arazoen aurrean irtenbideak eskaintzea dugu helburu”, azaldu du Juan Salvador Pazosek.

Eguztekek ezaugarri nagusietako bat sektoreko berrikuntza handienak eskaintzea da. “Marka eta kalitate onenekin egiten dugu lan, prezio lehiakorrean”.

Produktu-eskaintza zabala da: eltxo-sareak, barne-dekorazioa, pertsianak, toldoak, pergolak eta etxebizitzaren automatizaziorako sistema mota guztiak. Profesionalak dira haien bezeroak: “toldoak muntatzeko deitzen digute, adibidez. Produktu horiek saltzen dituzten dendek muntaketa-lanak egingo dizkieten profesionalak behar izaten dituzte”.

Haien indargune nagusia produktu horien muntaketa eta banaketa da, automatizazioarekin eta domotikarekin batera. “Horri esker, bezeroak bere pertsianen funtzionamendua mugikorraren bidez kontrolatu dezake”.

Fabrikazioan pilatutako esperientzia handiari esker, multinazional guztietako banatzaileekin harreman zuzena dute. “Hainbat markatan espezialistak diren enpresa gutxietako bat gara. Badira, esaterako, pertsiana mota batzuk guk bakarrik muntatzen ditugunak.

Pertsianetarako motorren arloan, hainbat markatako sail teknikoa ere kudeatzen dute. Eta pergola bioklimatikoen banaketaz ere arduratzen gara”. Jarduera nagusia Euskadin kokatzen da, “baina, eskariari erreparatzen badiogu, inguruko probintzietara ere joan gintezke. Hala ere, nahiago dugu hemen zentratu eta kalitatezko zerbitzua eskaini”.

Lehia handiko sektorea da. “Eguzki-babeseko sistemak instalatzen dituzten pertsona asko daude, baina profesionalentzat soilik instalazio-lanak egiten dituztenak oso gutxi dira”. Hiru hilabeteotan, dagoeneko 50 bezero profesional inguruko zorroa osatu dute. Modelo ezberdinetako 30 toldo, hiru pergola bioklimatiko; eta pertsianetarako 50-60 motor inguru muntatu ditugu. Horrez gain, 100 eltxo-sare baino gehiago instalatu ditugu. Gero eta eskari handiagoa duten produktuak dira”.

Etorkizunari begira, erronka nagusia jarduerari eustea da, “azken hiru hilabeteotan arrakasta handia lortu baitugu. Ez genituen datu hauek espero; lokala txiki geratu zaigu eta langile gehiago behar ditugu. Enpresa ugari ari zaizkigu haien instalatzaile izateko deika, baina momentuz ez gara guztira iristen.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.