AURRERA 2021 programaren xedea da bidea erraztea ETE sortu berriei epe luzeko finantzaketa eskuratu dezaten.
Helburua da AURRERA programak eskaintzen duen finantzaketaren bidez Euskadin kokatuta dauden eta profil teknologiko edota berritzailea duten startupek aktiboetan eta zirkulatzailean inbertitu dezatela. Programak epe luzeko 5.000.000 euroko finantzaketa ematen du. Finantzaketa hori Finantzen Euskal Institutuak (FEI) artikulatzen du eta Elkargiren bermea du.
Finantzaketa eskuratu dezakete duela hiru urte baino gutxiago sortutako industria, industriarekin lotutako zerbitzu edo EIKT sektoreetako ETEek, baldin eta Euskadiko BIC zentroren batek babestutako jarduera bat garatzen badute eta gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 900 929 393
email info@spri.eus
Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, SPRIren eta Finantzen Euskal Institutuaren bitartez, eta ELKARGI Elkarrekiko Berme Sozietatearekin batera bultzatzen duen AURRERA finantzaketa-programak 4.725.000 euro inguruko 42 operazio finantzatu ditu orain arte.
Finantzaketa hori hainbat jarduera-sektoretara bideratu da, eta horien artean aipatzekoak dira bioteknologia, ekonomia gehigarria, material berriak eta informazio teknologiak. Nahiz eta proiektu gehienek bazuten oinarri teknologiko argi bat, programak orobat barne hartu ditu sektore tradizionalagoei lotutako beste ekimen batzuk.
250.000 eurorainoko epe luzeko finantzaketa aktiboan eta zirkulatzailean inbertitzeko.
Finantzaketaren % 100eko bermea Elkargiren eskutik
Finantza-giharra eta -segurtasuna zure startuparen egoera ekonomikoa sendotzeko.
BIC zentroen laguntza, babesa eta hasierako orientazioa.
AURRERA Finantzaketa Programan parte hartzeko, bete zure eskaera.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua