Albisteak 2 uztaila, 2026

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.
-

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren eta SPRIren BIND ekimenak mundu osoko startupei zuzendutako 11. deialdia ireki du, industria adimendunaren, antolamendu efizientearen, merkaturatzearen, energiaren eta jasangarritasunaren esparruetan teknologia disruptiboak dituzten berrikuntza-proiektuak garatzeko helburuarekin. Deialdia irailaren 4ra arte egongo da zabalik, startupek eskaerak aurkezteko eta BINDen edizio honetan parte hartzen duten 100 enpresa partner baino gehiagorekin batera berrikuntza irekiko proiektu errealak garatzeko aukera izan dezaten.

11. edizio honen irekiera BIND Demo Day 2026 ekitaldian iragarri da. Plataformaren urteroko topaketa hori gaur goizean egin da, eta programaren hamargarren edizioan garatutako 30 proiektuak aurkeztu dira bertan. Ekitaldian, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistemako startupak, korporazioak, ETEak, sozietate publikoak, inbertitzaileak eta eragileak bildu dira, eta erreferentziazko ekitaldi gisa finkatu da euskal produkzio-sarean jada aplikatutako soluzio teknologikoak ezagutzeko.

Ekitaldiaren inaugurazioan Industria Sustatzeko sailburuorde Andoitz Kortak nabarmendu duenez, ekimenaren 10 urteetan Eusko Jaurlaritzak “euskal trakzio-enpresekin, mentoreekin eta inbertitzaileekin konektatu diren 275 startup baino gehiagoren 400 proiektu baino gehiago bultzatu ditu, eta, garrantzitsuena dena, inpaktu erreala izan dute: BINDek 10 milioi euro baino gehiago mobilizatu ditu euskal enpresen eta startupen arteko kontratazioan. Hau da, proiektu zehatzez, ezarritako soluzioez eta industria-prozesuen benetako eraldaketaz ari gara”.

 

Berrikuntza irekiko azken proiektuak 

BIND Demo Day 2026 ekitaldian, startupek eta Euskadiko erreferentziazko enpresa eta sozietate publikoek lankidetzan garatutako azken 30 soluzio teknologikoak aurkeztu dira. Soluzio horiek zuzeneko aplikazioak dituzte hainbat esparrutan, hala nola energian, jasangarritasunean, adimen artifizialean, material berrietan, industria-automatizazioan eta azpiegitura kritikoen ikuskapenean.

Proiektu nabarmenen artean, Frantziako Alhomna Systems startupak garatutakoa dago. Startup horrek Repsol-Petronorrekin lan egin du lohiak eguzki-energiaren bidezko lurrunketarekin tratatzeko soluzio batean. Haren SolarDry sistema modularrari esker, hondakin hezeen bolumena hondakin horiek sortzen diren lekuan bertan murriztu daiteke zuzenean, eta garraio-beharrak, tratamendu-kostuak eta CO2 gasaren emisioak txikiagotzen dira.

Eraikuntzan aplikatutako material berrietan, Euskadiko Photokrete startupak, Eika enpresarekin batera, teknologia fotonikoan eta material zeramiko mikroporotsuetan oinarritutako proiektu bat aurkeztu du, eraikinetan ultraisolamendu termikoa lortzeko helburua duena. Konpainiak egunez erradiazio bidezko hozte autonomorako ahalmena duten materialak garatzen ditu, gainazaleko tenperatura murriztera eta bero-boladek hiri-inguruneetan duten inpaktua arintzera bideratuak.

Era berean, Euskadiko We Are Clickers startupak adimen artifizialeko proiektuak aurkeztu ditu Xardexka ETEarekin eta Eustat sozietate publikoarekin batera. Kalitate handiko plater prestatuak egiten eta banatzen dituen Xardexka enpresarekin egindako proiektuan, adimen artifiziala aplikatu dute hornidura-katerako menu pertsonalizatu berriak sortzeko. Eta Eustatekin lankidetzan, indizeak automatikoki sortzeko proiektu batean lan egin du startupak.

 

Enpresa berriak eta programa integratua

11. edizio honetan, BINDek lau enpresa berri sartu ditu bere partnerren sarean: Exolum, garraioaren deskarbonizazioa bultzatzeko azpiegitura logistikoen garapenean espezializatua; Esergui, erregaien inportazioan, biltegiratzean eta banaketan diharduena; i+MED, ingeniaritza biomedikoan, nanomedikuntzan eta osasunean aplikatutako teknologien garapenean espezializatutako kooperatiba; eta ABB, elektrifikazioan, automatizazioan, robotikan eta industria-digitalizazioan erreferentziazkoa den konpainia teknologiko globala.

Entitate horiek bat egin dute 100 enpresak, ETEk eta sozietate publikok baino gehiagok osatutako sare batekin. Haien artean, Mercedes-Benz, ITP Aero, Iberdrola, Bellota, Talgo, Arteche, Tubos Reunidos, Eroski, Erreka eta GH Cranes daude. Erreferentziazko enpresa horiek prozesuak optimizatzeko, lehiakortasuna areagotzeko, jasangarritasunean aurrera egiteko eta sektore estrategikoen eraldaketa bizkortzeko gai diren teknologiak identifikatzeko parte hartzen dute plataforman.

Aurtengo edizioko berritasun nagusi gisa, BINDek ekimen bakar batean integratu ditu bere SME eta Corporate ekimenak, korporazio handien, ETEen eta startupen arteko sinergiak aprobetxatzeko, inpaktu handiagoko proiektuen sorkuntza errazteko eta euskal enpresa-sarearen behar teknologikoen eta mundu osoko startupek garatutako soluzioen arteko lotura indartzeko.

Zabalik mundu osoko startupetarako 11. deialdia

11. deialdian, BINDek produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak dituzten bost kontinenteetako startupak bilatzen ditu, merkatuan edo garapen-fase aurreratu batean daudenak eta korporazioek eta ETEek planteatutako erabilera-kasuei balioa emateko ahalmena dutenak. Hautatutako startupek aukera izango dute erreferentziazko bezeroekin proiektu errealak garatzeko, merkatu-aukerak baliatzeko, beren soluzioak industria-inguruneetan balidatzeko eta nazioarteko proiekzioa duen berrikuntza irekiko ekosistema baten parte izateko.

Proiektuek industria efizienteago, lehiakorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiten lagundu beharko dute hainbat teknologiaren bidez. Teknologia horien artean, honako hauek aipa daitezke: adimen artifiziala, IoT-a, robotika, material berriak, automatizazioa, analitika aurreratua, droneak, energia garbiak edo industria-prozesuetan aplikatutako soluzio digitalak. Eta, horretarako, industria adimendunaren, antolamendu efizientearen, merkaturatzearen eta energiaren eta jasangarritasunaren arloetako 11 gai-multzoetako bati erantzun beharko diote, gutxienez. 

  • Industria-instalazioen eta biltegien automatizazioa eta robotizazioa, eskuzko esku-hartzea murrizteko 
  • Industria-aktiboen monitorizazioa, simulazioa eta mantentzea, akatsak aurreratzeko eta prozesuaren eta produktuaren kalitatea bermatzeko
  • Industria-produktuaren bizi-zikloaren diseinua, fabrikazioa eta azterketa
  • Floten kudeaketa, banaketa-logistika eta industria-mugikortasunaren elektrifikazioa
  • Zibersegurtasuna, segurtasun fisikoa, langilearen osasuna eta arauak betetzea
  • Barne-prozesuen digitalizazioa, ezagutzaren eta talentuaren kudeaketa erakundean
  • Energia-efizientzia, kontsumoaren trazabilitatea eta ingurumen-inpaktuaren neurketa
  • Ingurumen-inpaktuaren murrizketa eta kudeaketa: CO2 gasa, ura eta industria-hondakinak
  • Energia berriztagarriak sortzea, biltegiratzea eta industria-inguruneetan integratzea
  • Eskariaren iragarpena, hornidura-katearen kudeaketa eta merkataritza-adimena
  • Bezeroarekiko harremana eta negozio-eredu berrien garapena

BINDen 11. edizioan parte hartzeko interesa duten startupek gaurtik, uztailak 2, irailaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte beren hautagaitzak, bind.spri.eus webgunean.

 

BIND 

BIND industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak SPRI Taldearen bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko 100 ETE, sozietate publiko eta erreferentziazko enpresa nagusirekin baino gehiagorekin lankidetzan dihardu. Ekimena helburu hirukoitzarekin sortu zen: euskal industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen lehiakortasuna, efizientzia eta jasangarritasuna sustatzea, eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea. 2016. urteaz geroztik, 300 startup baino gehiago bultzatu eta 400 proiektu garatu dituzten 2 ekimen ditu BINDek. Informazio gehiago

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.