Albisteak 1 ekaina, 2026

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.
-

BIND, Eusko Jaurlaritzak eta Spri Taldeak garatutako berrikuntza irekiko plataformak, bere urteroko Demo Day eguna egingo du uztailaren 2an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC). Ekitaldian, startupen eta Euskadiko ETEen, korporazioen eta sozietate publikoen artean lankidetzan garatutako 30 proiektuak aurkeztuko dituzte.

Korporazioak, ETEak, sozietate publikoak, inbertitzaileak eta startupak daude gonbidatuta doako ekitaldi honetan parte hartzera, haiek inspiratzeko, konektatzeko eta industriaren etorkizunerantz aurrera egiteko helburuarekin. Izena emateko epea zabalik dago webgunean.

Ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko ekintzailetza-arduradunak izango dira, eta bertan, Espainian eta Latinoamerikan marketin digitalean, adimen artifizialean, negozio digitaletan eta eraldaketa digitalean aditu nagusietakoa den Juan Merodiok  emango duen hitzaldi nagusian egoteko aukera izango da. Merodioren ponentziak, “Etorkizuna ez da aurreikusten; eraiki egiten da” izenburua daramanak, Adimen Artifizialean, pertsonengan, teknologian eta aro berriko erabakietan sakonduko du. 

 

10 urte funtzionatzen duen berrikuntza aurkezten

BIND Demo Day 2026k BIND plataformaren hamar urteak ospatuko ditu. Plataforma hori startupekin egindako proiektuen bidez lurraldearen lehiakortasuna, efizientzia eta jasangarritasuna bultzatzeko nazioartean erreferentzia-ekimen gisa eratu da. 2016az geroztik, 275 startup baino gehiago bizkortu ditu, eta horiek berrikuntza irekiko 400 proiektu baino gehiago garatu dituzte euskal enpresekin batera, kontratazio errealeko 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuz

Gaur egun, automobilgintza, fabrikazio aurreratua, energia eta metalurgia bezalako sektoreetako 100 enpresa baino gehiagok eta sozietate publikoek parte hartzen dute industria-prozesuak optimizatzeko, lehiakortasuna handitzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko teknologiak bilatzeko plataforman. 

 

30 startup, baliozkotutako soluzioekin 

BIND Demo Day aukera ezin hobea da euskal enpresek, inbertitzaileek, sozietate publikoek eta ekintzailetza- eta berrikuntza-komunitateko kideek mundu osoko startupak ezagutzeko, Euskadin dagoeneko arrakastaz aplikatzen ari diren soluzio berritzaileekin. 

Hauek dira 10. edizioan parte hartuko duten startupak: 

Enpresek, startupek, inbertitzaileek eta garatutako berrikuntza proiektuak ezagutzeko interesa duten beste pertsona batzuek webgunean sartuz eman dezakete izena.

Lotutako albisteak

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.