GLADYS
Albisteak 13 maiatza, 2026

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.
-

Sari honek ingurune digitalean lanean ari diren emakume gazte euskaldunak aitortu eta saritzea du helburu, gazteentzat erreferente berriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmendu. Gladys del Estal (1956 – 1979) informatikariaren izena daraman sari honek, haren oroimena omentzeaz gain, egungo gizarte digitalaren erronkei erantzuten dieten emakumeak jarri nahi ditu fokuan.

Aurreko edizioetan Ane Iturzaeta, Olatz Perez de Viñaspre, Amaia Abanda, Lorea Argarate eta Usue Mori bezalako profesionalak saritu ostean, deialdi berri honek Euskal Herriko emakume teknologoen sare indartsua elikatzen jarraitu nahi du.

Puntueuseko Lorea Arakistainek pozik iragarri du edizio berria: “Oso harro gaude emaitzekin. Gero eta hautagaitza gehiago jasotzen ari gara eta oihartzuna ere gero eta handiagoa da; sarituei egiten dien ekarpenaz gain, gizartean duen eragin positiboa funtsezkoa da gure helburuak lortzeko”.

Gladys Saria 2021ean sortu zen, euskal ingurune digitalean erreferente berriak sortzeko helburuarekin. Bost urteko ibilbidean, gero eta interes handiagoa piztu du, eta horren erakusgarri da urtez urte aurkeztutako hautagaitza kopuruak izandako hazkundea.

Hasiera hasieratik, sariaren helburu nagusia emakume gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzea izan da. Zentzu horretan, Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko ordezkariak hezkuntzatik hasitako aniztasunaren garrantzia nabarmendu du: “Etorkizun hurbilean izango ditugun erronka teknologikoei aurre egiteko ezinbestekoa izango da lantaldeak anitzak izatea, eta hori posible izan dadin, ezinbestekoa da informatika eta teknologia ikasketetara gerturatzen den ikaslegoa bera ere anitza izatea”.

 

Erakundeen babesa eta egiturazko erronkak

PuntuEUSek eta EHUk sustatzen duten ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes nagusia du, eta bidelagun ditu Emakunde, Danobatgroup, Euskaltel Fundazioa, EiTB eta EHUko Berdintasun Zuzendaritza. Aurkezpenean parte hartu duten eragile guztiek bat egin dute diagnostikoan: emakumeen presentzia sustatzea ez da soilik justizia kontua, etorkizunerako ezinbesteko baldintza baizik.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Foru Organotik, Nerea Isasik sariaren balio sinbolikoa eta praktikoa gogorarazi ditu: “Ekimen honek emakumeen berrikuntza-lana lehen lerroan jartzen du eta iruditeria kolektibo berri bat eraikitzen laguntzen du, belaunaldi gazteenen artean bokazio berriak piztuz”.

Ildo beretik, ikuspegi sistemikoago batetik, Emakundeko Idazkari Nagusi Noemi Ostolazak paradigma aldaketa eskatu du: “Genero-arrakala ez da soilik presentzia kontua; zientziak duen ikuspegi androzentrikoarekin bukatu behar da. Egiturazko aldaketa bat behar dugu, berdintasuna modu sistemikoan txerta dadin”.

 

Industriaren bideragarritasuna eta lidergoa

Gizarte-aldaketa horrek isla zuzena du esparru ekonomikoan ere. Danobatgroupeko Iker Usabiagak sektorearen bideragarritasunari buruzko oharra egin du: “Ezin dugu industria eraldatu emakume kopuru nahikorik ez badago. Talentua sustatzea ez da soilik berdintasun-kontua; industriaren etorkizunerako behar estrategikoa da”.

Behar estrategiko horri erantzuteko, profesionalen jarreran eta ahalduntzean eragitea ezinbestekotzat jo du Nerea Enbeitak, Euskaltel Fundazioko zuzendariak, lidergoan jarriz arreta: “Prestakuntza ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa. Lidergoan eta autoestimuan heztea funtsezkoa da, emakumeek lideratzeko gai direla sinets dezaten”.

 

VI. edizioko xehetasunak

Abian den edizioan 40 urte arteko emakumeek parte hartu ahal izango dute; ingurune digitaleko edozein arlotakoak izan daitezke. Sari bakarra izango da eta epaimahaiak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: hautagaiak duen etorkizuneko proiekzioa, egin duen ibilbide profesionala, eta emakumeak sektorean inspiratzeko eta ahalduntzeko gaitasuna.

Izen-ematea zabalik dago jada, eta hautagaitzak webgunean aurkeztu daitezke ekainaren 1era arte. Irabazleak 4.000 euroko ordainsaria jasoko du.

 

Aurreko edizioetako saridunak:

●          2021: Ane Iturzaeta Agirre

●          2022: Olatz Perez de Viñaspre

●          2023: Amaia Abanda Elustondo

●          2024: Lorea Argarate Zubia

●          2025: Usue Mori Carrascal

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  programa  pilotu  bat  abiatuko  du  emakume  gehiago  euskal  industriako  ekoizpen-lanpostuetara  erakartzeko
22/09/2026 Berdintasuna

Eusko Jaurlaritzak programa pilotu bat abiatuko du emakume gehiago euskal industriako ekoizpen-lanpostuetara erakartzeko

Programa “Emakumea Industriara” beste sektore batzuetan lan-esperientzia duten emakumeei zuzendutako Proiektu Eraldatzaile berri bat da, eta hiru helburu ditu: emakumeak erakartzea, formatzea eta industriako ekoizpen-lanpostuetara txertatzea

Eusko  Jaurlaritzaren  berrikuntza  irekiko  BIND  plataformak  5  kontinenteetako  98  herrialdeko  966  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  100  enpresarekin  lan  egiteko
21/09/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza irekiko BIND plataformak 5 kontinenteetako 98 herrialdeko 966 startup erakarri ditu Euskadiko 100 enpresarekin lan egiteko

966 startupek 1.297 proiektu aurkeztu dituzte Euskadiko 100 enpresa handi eta ETEren erronkei erantzuteko. Hautaketa-prozesua 2027ko apirilean amaituko da, eta emaitzak uztailaren 1eko BIND Demo Day ekitaldian aurkeztuko dira.

Hiru  erronka,  bost  sozietate  publiko  eta  startupentzako  aukera  bat;  horrela  hasten  da  BIND  GovTech  ekimenaren  4.  edizioa
09/09/2026 Ekintzailetza

Hiru erronka, bost sozietate publiko eta startupentzako aukera bat; horrela hasten da BIND GovTech ekimenaren 4. edizioa

Startup hautagaiek sozietate publikoek planteatutako hiru erronketako bati edo batzuei erantzun beharko diete, urriaren 1eko 16:00ak arte.

Zabalik  dago  Top  101  Spain  Up  Nation-en  III.  ediziorako  hautagaitzak  aurkezteko  epea
07/07/2026 Ekintzailetza

Zabalik dago Top 101 Spain Up Nation-en III. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea

Parte hartu nahi duten enpresek 2026ko irailaren 11ra arte izena eman ahal izango dute

Eusko  Jaurlaritzak  BINDen  11.  deialdia  jarri  du  abian,  azken  hamarkadan  euskal  enpresen  eta  startupen  arteko  kontratuetan  lortutako  10  milioi  euroko  balantzearekin
02/07/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BINDen 11. deialdia jarri du abian, azken hamarkadan euskal enpresen eta startupen arteko kontratuetan lortutako 10 milioi euroko balantzearekin

Deialdi berria irailaren 4ra arte egongo da zabalik, eta soluzio disruptiboak bilatzen ditu industria adimendunean, antolamendu efizientean, energian eta jasangarritasunean eta merkaturatzean.

Basque  Trade  &  Investment  aurrera  doa  Euskadik  2026ko  urrian  antolatuko  duen  WOMEX  europar  topaketaren  antolaketan
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment aurrera doa Euskadik 2026ko urrian antolatuko duen WOMEX europar topaketaren antolaketan

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Euskadik  WOMEX  proiektuaren  baitan  egindako  ETE  esportatzaileetan  emakumeen  parte-hartzeari  buruz  egindako  azterketa  aurkeztu  du  Hungarian
12/05/2026 Berdintasuna

Euskadik WOMEX proiektuaren baitan egindako ETE esportatzaileetan emakumeen parte-hartzeari buruz egindako azterketa aurkeztu du Hungarian

Basque Trade & Investment erakundeak ekimenaren hirugarren nazioarteko topaketan parte hartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertain esportatzaileetan emakumeek egiten duten ibilbide profesionalari buruzko datuak partekatzeko eta Europako enpresa-sarean emakumeen lidergoa sustatzeko formula bateratuak zehazteko helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.