Filtra tu búsqueda



Up! Euskadi

Startupak eta euskal ekintzailetzako eragileak ekosistema berritzaile eta teknologiko globalean kokatzen dituen plataforma adimenduna

Up! Euskadi

Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren Plataforma interaktiboa

Spri Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzak Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemari buruzko onlineko datu-base propio bat abiarazi du, ekintzailetza sustatu nahirik lurraldeko enplegua, aberastasuna eta berrikuntza sortzeko funtsezko neurri gisa.

Up!Euskadi plataforma berriak, machine learning-eko eta datuen ingeniaritzako teknologia berritzaile batean oinarrituta dagoenak, informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna emanaz startupei eta Ekosistemako eragile guztiei, eta Euskadi ekintzailetzako Hub aurreratu gisa posizionatuz.

Startupek, inbertitzaileek edo ekosistemako eragileek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila balioan jarri, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.

Lankidetzan garatu da Dealroom-ekin, ekosistema teknologikoei buruzko datuen Europako eta munduko inteligentzia-hornitzaile nagusiarekin. Eta ikuspegi global bat ematen du ekosistemari, bere bilakaerari eta inplementatutako politiken inpaktu errealari buruz.

Oinarrizko inteligentzia-iturri bat, beharrezko konexioak sustatuko dituena startupak garatzeko eta sektore artean ezagutzak trukatzeko.

Aurreko edizioko zifrak

+0

Enpresa, oinarri teknologikoa edota berritzailea dutenak

+0

Langile azken 8 urteetan

+0 M€

Fakturazio-bolumena ekosisteman

%0

dira B2B ikuspegia duten startupak

0/3

lerrokatuta daude Euskadiko RIS3 Estrategiaren lehentasunezko arloekin

Zer eskaintzen dizu?

Up! Euskadik eskaintzen dizu

Up! Euskadi plataforma berriak informazio baliotsua eskaintzen du, ikusgarritasuna ematen die startupei eta ekosistemako eragile guztiei, eta ekintzailetza aurreratuko Hub gisa posizionatzen du Euskadi.

• Aurkitu kolaboratzeko aproposak izan daitezkeen enpresak.
• Aukeratu bazkide onenak enpresa kopuru handi baten artean.
• Aurkitu enpresak sektore, tamaina, profesional-mota eta teknologiaren arabera.

Aurkitu zure startuparen fase guztietarako esanguratsuak izan daitezkeen inbertitzaileak Matching tresnarekin.

• Euskal startupen ikuspegi xehea, lurralde, sektore, teknologia edo negozio-ereduen arabera sailkatuta.
• Eragileei eta euren ekimenen inpaktuari buruzko ikuspegi orokorra.
• Ekosistemako enpresa baloratuenen informazioa.
• Azken inbertsio-errondei buruzko informazioa.

Laguntzak, funtsak, tutoretza, haztegi edo azeleragailuak, laguntza eta babesa, lege-aholkularitza, prestakuntza, teknologiak probatzeko laborategiak.

Esaiguzu zertan lagun zaitzakegun, eta lagunduko dizugu.

Informazio- eta joera-iturria, erabakiak hartzeko. Up!Euskadik laguntza ematen die inbertitzaile profesionalei, enpresei nahiz eragileei euskal startup berritzaileenak aurkitzeko eta haien jarraipena egiteko.

Zutaz mintzo (gara), zure produktu berriez, aliantzez edo aurrerapen teknologikoez. Dagoeneko 20.000tik gora harpidek jasotzen dute Euskadiko startupen informazioa, eta enpresek jasotzen duten klik kopurua egunero doa gorantz. 

Up! Euskadi Plataforma para emprendedores
Norentzat da

Startup hauentzat

  • Ikusgarritasuna irabazi nahi dutenentzat, balizko inbertitzaile eta bezeroek erraz aurki ditzaten.
  • Bezero, inbertitzaile eta bazkide bila dabiltzanentzat, zeren tresnak iragazki indartsuak eta kontsultak baliatzen baititu ekosistemako player garrantzitsuenak aktiboki bilatzeko.
  • Proiektua eskalatzeko inbertitzaile bila dabiltzanentzat.
  • Enpresa gorakorren talentu-radar globalean kokatu nahi dutenentzat.

Enpresa eta inbertitzaile hauentzat

  • Startupak identifikatu nahi dituztenentzat: bilaketa-motor indartsu bat erabiliz, startupek eskaintzen dituzten konponbideak identifikatu eta ezagutzen dituzte, konponbide horien bidez berrikuntza teknologikoak txertatzeko euren produktu eta prozesuetan.
  • Ikusgarritasun handiagoa lortu nahi dutenentzat: startupek eta ekosistemako gainerako eragileek erraz aurkituko dute elkar.

Ekosistemako eragile hauentzat

  • Euren ikusgarritasuna handitu nahi dutenentzat, ekosistemako eragile garrantzitsu izateko eta startupei ematen dieten laguntza nahiz euren ekimenen inpaktua balioan jartzeko.

Up! Euskadiren emaitzak

%85

dira Euskadiko haztegi publikoen (BIC) sarearen laguntza jaso duten oinarri teknologiko edota berritzaileko enpresa gorakorrak

3/4

Ekintzaile programaren bidez sortu dira, zeinak, 10 milioi euroko dirulaguntzak emateaz gain, 55 milioi euro inguru mobilizatu baititu.

+80

garatu ahal izan dituzte proiektu teknologikoak Corporate garrantzistuenekin BIND 4.0 ekimenaren bidez

180M€

mobilizatu ditu Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemak azken 3 urteetan

Abantailak

5 arrazoi Up!Euskadin alta hartzeko

  • Bezero, finantzatzaile eta inbertitzaileen radarrean kokatuko zara.
  • Beste inork baino lehen jakingo duzu zeintzuk diren startupentzat eskaintzen diren baliabideak.
  • Zure proiektua sustatuko duzu 20.000 enpresa baino gehiagotara iritsiz.
  • Kolaboratzeko bazkideak aukeratuko dituzu.
  • Zure merkatuko joerak ezagutuko dituzu.
logo up euskadi_blanco
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

1. Behin plataforma barruan zaudenean, bilatu zure startupa eta klikatu “editatu” aukera.
2. Profila editatzeko, plataformak posta elektroniko korporatiboa baliozkotzeko eskatuko dizu.
3. Profila editatzeko webgunean zaudenean, berrikusi informazio guztia eta osatu bete gabe dauden datuak, zure profila ahalik eta eguneratuena izan dadin.

Oharrik edo zalantzarik baduzu, zuzenean partekatu dezakezu plataformako txatean (behean eta eskuinean).

Up!Euskadi plataformak ez du inolako kosturik. Datuak online kontsultatu daitezke doan.

1. Zure enpresaren profila sortu gabe badago, alta eman diezaiokezu goialdeko “+” ikurra klikatuz.
2. Profila editatzeko, plataformak posta elektroniko korporatiboa baliozkotzeko eskatuko dizu.
3. Behin zure enpresaren profila sortutakoan, bete informazio guztia, profila ahalik eta osotuena eta eguneratuena izan dadin.

Oharrik edo zalantzarik baduzu, zuzenean partekatu dezakezu plataformako txatean (behean eta eskuinean).

Hona hemen alta hartzeko eman beharreko urratsak:

1. Sartu plataforman esteka honetatik: https://startup.spri.eus
2. Ez baduzu daturik plataformara sartzeko, hartu alta (klikatu “Sign up” aukera).
Garrantzitsua da alta hartzean zure posta elektroniko korporatiboa erabiltzea, plataformak lotura zuzena egin dezan startuparekin.

Oharrik edo zalantzarik baduzu, zuzenean partekatu dezakezu plataformako txatean (behean eta eskuinean).

Plataforma berri honek hainbat abantaila eskaintzen ditu, bai euskal startupentzat, eta baita ere enpresa nahiz inbertitzaileentzat.

Startupentzat:
. Ikusgarritasuna: eguneratuta mantentzen du zure profila, balizko inbertitzaile eta bezeroek erraz aurki zaitzaten.
. Bezero eta bazkideak bilatzea: iragazki indartsuak eta kontsultak baliatzen ditu, ekosistemako player garrantzitsuenak aktiboki bilatzeko.
. Inbertitzaileak aurkitzea: zure proiektua eskalatzeko inbertitzaile aproposak identifikatzen ditu.
. Talentua aurkitzea: enpresa berrien talentu-radar globalean kokatzen du zure startupa.

Enpresa eta inbertitzaileentzat:
. Startupak identifikatzea: bilaketa-motor indartsu bat erabiliz, startupek eskaintzen dituzten konponbideak identifikatu eta ezagutuko dituzu, konponbide horien bidez berrikuntza teknologikoak txertatzeko zure produktu eta prozesuetan.
. Ikusgarritasun handiagoa: zure profila eguneratuta izanez, startupek eta ekosistemako gainerako eragileek erraz aurkituko zaituzte ekosistemako parte aktibo gisa.

Ekosistemako eragileentzat:
. Ikusgarritasuna: eguneratuta mantentzen du zure profila, ekosistemako eragile garrantzitsu gisa posizionatzeko eta ikusgarritasuna emateko startupentzako laguntzari eta zure ekimenen inpaktuari.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Euskadiko Ekintzailetza Aurreratuko Hub-aren parte izan nahi duzu?

Startup, ekosistemako inbertitzaile edo agentea, interesatzen bazaizu... idatzi iezaguzu! Edo hartu alta zuzenean hemen


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zutaz mintzo (gara). Euskal enpresa sustatzeko espazioa

Zure proiektuak zerikusia badu gure jarduera-arloekin, zutaz mintzatuko zara/gara SPRI Taldearen kanaletan.

Nahikoa duzu guri idaztea

Estrategia

Euskadi ekintzailetza teknologikoko hub garrantzitsu bat da, zeinetan badiren oinarri teknologikoko 900dik gora enpresa berri eta nazioarteko ekintzailetza-programa batzuk, gai direnak mundu osoko startup onenak erakartzeko balio erantsi handiagoko irtenbideak garatu ditzaten.

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, Up!Euskadi marka indartu du plataforma berri hau sortuz. Plataforma hau proiektu kolaboratibo bat da eta, gainera, Euskadiren egungo panorama teknologikoaren irudi xeheago bat eskaintzen du.

Horri esker, zehaztasun eta gardentasun handiagoa lortzen da datuetan, euskal ekosistemaren konektagarritasuna hobetzen da, eta Euskadi etorkizun handiko Hub gisa posizionatzen da teknologia eta berrikuntza arloetan.

Deskargatu hemen Ekintzailetzako Estrategia

icon down svg
icon down svg
Lotutako laguntzak

Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu