Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 30 abuztua, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Silver Economy: Zilar Ekonomiaren Bizkaiko startup eta enpresen Aida

Biztanleria aktiboa, osasuna eta ongizatea, osasun asistentziala, iraupen luzeko zainketak eta finantzaketa eta aholkularitza balio-katean.
Silver Economy

Silver Economy-aren alde apustu egitea Bizkaiko etorkizuneko beharrizanei aurre egitea da, bai eta sistemaren jasangarritasuna zaintzea ere; era berean, zahartzearen erronka gure lurraldearen garapen sozial eta ekonomikorako agertoki positibo batean bilakatzen da.

Testuinguru horretan, Nagusi Intelligence Centerrek atsegin handiz aurkezten dizue Bizkaiko Silver Economy arloko enpresen lehenengo gida, Bizkaiko enpresa askok alor honetan egiten ari zareten jardueraren balioa nabarmentzeko helburua duena. Enpresa parte-hartzaileak bost ataletan banatu dira, xede duten balio- katearen arabera eta egiten duten jardueraren esparru nagusia kontuan hartuta: biztanleria aktiboa, osasuna eta ongizatea, osasun asistentziala, iraupen luzeko zainketak eta finantzaketa eta aholkularitza balio-katean.

Bizirik dagoen proiektu bat da, 2022an 51 enpresekin sortua izan arren, proiektua etengabe hazten joatea espero dugu, Bizkaiko jarduera-sektore horren osasun onaren isla gisa, biztanleriaren zahartzearen erronkaren aurrean, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den merkatu-segmentu honetan, bere produktu eta zerbitzuak arrakastaz dibertsifikatzera doazen startup eta enpresa berriak txertatuz. Jarduera ekonomiko berria sortzeko aukera ona da, gure lurraldeari aberastasuna eta kalitatezko enplegua ekarriko dizkiona, helburu duen publikoa ahaztu gabe: adinekoak. Gure asmo nagusia haien bizitza hobetzea baita, ez bakarrik iraupenari dagokionez, baita kalitateari, autonomiari, betetasunari eta duintasunari dagokionez ere.

2208-silver-economy-guia-eus

Lotutako albisteak

2 iraila, 2023 Ekintzailetza
Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
Begoña Pérez Villarreal, directora EIT Food para el sur de Europa 29 iraila, 2020 Berrikuntza
Begoña Pérez Villarreal: “EIT Foodek 11 milioi euro banatu ditu ‘start-up’-etarako eta Covid krisiaren ondorioz arriskuan zeuden berrikuntza proiektuetarako”
Irakurri gehiago
21 abendua, 2018 Digitalizazioa
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
5 abendua, 2018 Ekintzailetza
Lander Unanue: “Stockare 4.0 logistikara bideratu da, nagusiki”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak