Badakigu kalitatezko ikerketa egiteko inbertsio handiak egin behar direla azpiegituretan eta ekipamenduan. Azpitek 2021 Programaren bidez laguntzak eman nahi ditugu kalitatezko ikerketarako behar diren azpiegitura zientifiko eta teknologikoak erosi, instalatu eta eguneratzeko, eta ikerketa horien emaitzak eta inpaktu zientifiko, teknologiko, ekonomiko nahiz soziala hobetzeko.
Programa honen helburu nagusia da Euskadiko azpiegitura zientifiko eta teknologikoak indartzea, I+G+B-ko jarduerak bultzatzea eta horien emaitzak baliozkotu eta erakustea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planak barne hartzen dituen arloetan, horrela laguntza emateko hiru trantsizioei: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sanitario-soziala.
Azpitek programak dirulaguntza mota bi ematen dizkie ZTBESeko Foku anitzeko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei: bata, ekipamendua erosi, instalatu eta eguneratzeko kostuaren % 100rainokoa, baldin ekipamenduaren erabilera erakundearen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, eta bestea, % 50erainokoa, baldin ekipamenduaren erabilera erakundearen jarduera ekonomikoarekin lotuta badago.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
T.: 900 929 393
email info@spri.eus
Trantsizio
TEKNOLOGIKO ETA DIGITALA
Trantsizio
ENERGETIKO ETA KLIMATIKOA
Trantsizio
SANITARIO ETA SOZIALA
Azpiegitura zientifiko eta teknologikoetako inbertsioaren % 100erainoko dirulaguntzak.
Bikaintasun-maila handiagoa lortzea ikerketan eta garapenean
Zure zentroaren lehiakortasuna hobetzea I+G-ren bidez
Ikerketa- eta garapen-ildo berriak bultzatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planak barne hartzen dituen abangoardiako arloetan.
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Azpitek dirulaguntzak lortzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua