Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 19 abendua, 2019 Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

  SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute. Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak 2018-2020 aldiko azken urterako argitaratu […]

 

SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute.

Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak 2018-2020 aldiko azken urterako argitaratu duen 5. Erronka Sozialaren H2020 Lan Programa berriak aurkeztea eta aztertzea izango da. Horretarako, Erronka Sozial honentzako Harremanetarako Gune Nazionalak (NCP) 2020ko deialdiko finantzaketa aukeren berri eman du eta proposamenak prestatzeko aholkuak eman ditu. Era berean, hurrengo Horizon Europe Programari buruz informatu da.

Jardunaldia berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihobe Sozietate Publikoaren laguntzen aurkezpenarekin, eta Europako ekimena den EIT Raw Materials-ek euskal enpresei eskaintzen dituen aukeren aurkezpenarekin osatu da.

 

Eko-berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Jesús Losada, Zuzendari Nagusia. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

 

H2020 – 5. Erronka Sozialeko finantzaketa aukerak: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

Juan Carlos García Carrasco, 5. Erronka Sozialerako Harremanetarako Gune Nazionala. CDTI

 

2020ko deialdia. Nola prestatu proposamen bat? Hurrengo Horizon Europe esparru-programa

 

EIT Raw Materials ekimen europarra. Euskal enpresentzako aukerak

Ignacio Calleja, Senior Advisor Circular Economy and Recycling en EIT RawMaterials

 

EEN – HORIZON 2020an parte-hartzea sustatzeko zerbitzuak

Arturo Antón. Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea, SPRI

Lotutako albisteak

23 urria, 2021 Digitalizazioa
Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2021 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Irakurri gehiago
24 otsaila, 2021 Berrikuntza
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Irakurri gehiago
21 abendua, 2018 Digitalizazioa
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
10 abendua, 2018 Digitalizazioa
Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak