Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 10 abendua, 2021 I+G Ingurumen-jasangarritasuna Energia Ris3 Euskadi

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana

Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta bere ondorioei erantzuteko gaitasuna handitzea.
transición energética y cambio climático TRIPLE acción

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 2021-2024 Plana (TEKAP 2021-2024) tresna garrantzitsuenetako bat da Eusko Jaurlaritzako XII. Legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programako helburuak lortzeko; plan horren arabera, trantsizio hirukoitz bati (trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) aurre egin behar zaio Euskadik jasan duen inpaktu globalaren ondorioz, eta trantsizio hirukoitz horri ongi erantzuten bazaio, Euskadi digital, berde eta inklusiboago bat lortuko dugu.

EUSKADI DIGITALA. Trantsizio teknologiko eta digitala:  Digitalizazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, Teknologia hiritarraren zerbitzura, Automatizazioa, Zibersegurtasuna, Bidezko ekonomia digital eta lehiakorra sustatzea.

EUSKADI BERDEA. Trantsizio energetiko eta klimatikoa: Neutraltasun klimatikoa, Sistema energetikoaren deskarbonizazioa, Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra –ekonomia zirkularra-, Mugikortasun jasangarri eta adimentsua, Bidezko trantsizio energetikoa, From farm to fork.

EUSKADI INKLUSIBOA. Trantsizio sozial eta sanitarioa: Osasun sistemak eta arrisku pandemikoak, Demografia eta zahartze osasuntsua, Migrazioa, Genero berdintasuna, Zainketa-eredu berriak, Gizarte- eta lurralde-kohesioa.

2019aren amaieran Europako Parlamentuak klima larrialdia deklaratu zuen, eta ondoren, Itun Berdea abiarazi zuen hazkunderako estrategia berri gisa. Itun Berdeari lotutako estrategia eta jarduerei esker, Europa lurralde neutroa izango da klimatikoki 2050ean. Horregatik, gero eta kontzientziatuago gaude aldaketa sistemiko sakon eta azkar baten beharraz, eta hiritarrek, industriak, enpresa munduak eta gure erakundeek konprometituta egon behar dute langintza horretan.

Euskadik konpromisoa hartu du nazioartean adostu diren helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta gaitasuna handitzea, zoritxarrez esparru askotan dagoeneko nabariak diren bere ondorioei erantzuteko. Europa hegoaldea eremu kalteberenetako bat da, eta gure erakundeek euren ardatz nagusi bihurtu dituzte klima aldaketaren inguruko politikak.

Plan honek datozen lau urteetarako lan- eta jarraipen-programa bat finkatzen du klima aldaketarekin zerikusia duten alderdi guztietan: berotegi-efektuko gas (BEG) isuriak murriztea eta karbono-hustulekuak ugaritzea, estrategia energetikoa indartzea, eta lurraldea eta biztanleria egokitzeko neurriak aplikatzea.

Plan Integral bat da, sektore askori eragingo diona; hala, aukera ematen du eremu asko garatzeko (hala nola, industria, nazioartekotzea, ikerketa eta berrikuntza, elikadura eta landa-eremu zein itsasertzeko garapena, azpiegiturak eta garraio jasangarria edo hirien birsorkuntza), eta horrekin batera, enplegua sortzeko, horixe delarik lehentasun nagusietako bat.

 

Pertsonak egongo dira estrategiaren erdigunean

Batetik, lehentasunezkoa da pertsonen osasuna babestea: klima aldaketak egoera konplexuak sor ditzake, eta funtsezkoa da egoera horietarako behar bezala prestatuta egongo den osasun-sistema bat izatea. Era berean, deskarbonizazioaren eta iturri berriztagarrietan oinarritutako burujabetza energetikoranzko trantsizio justuaren helburuak bateragarria izan behar du kolektibo kalteberenak babestuko dituzten ekintza inklusiboekin.

Eusko Jaurlaritzak dokumentu interesgarri bat argitaratu du, zeina lagungarria baita Plana xeheki ezagutzeko. Plan horretara biltzen dira: tokiko zein nazioarteko testuinguru politikoaren eta araudien azalpen bat; egoeraren diagnostikoa; printzipioak, helburuak eta ardatz estrategikoak; garatuko diren ekimen nagusien xehetasunak; gobernantza-eredua; eta azkenik, gure ekintzak planetarentzat eta, beraz, gure gizartearentzat baliagarriak eta onuragarriak direla egiaztatzeko jarraipen- eta ebaluazio-sistema.

 

Hemen deskargatu dezakezu txosten osoa:

Lotutako albisteak

25 urtarrila, 2023 I+G
Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster
Irakurri gehiago
27 apirila, 2022 I+G
Euskal I+G+b-ren estrategia Europan 2021-2030
Irakurri gehiago
energibasque energías limpias 2 otsaila, 2022 Berrikuntza
Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
Irakurri gehiago
15 apirila, 2021 Berrikuntza
ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
Irakurri gehiago
9 Marzo, 2021 Finantziazioa
2027ra bitartean euskal enpresek 95.000 milioi euro eskura ditzakete Europako laguntzen bidez I+G+B bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak