Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 21 abendua, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna Net-Zero Basque

Emisiorik gabeko siderurgia: 2050 urtera artean euskal siderurgia-industria deskarbonizatzeko bide-orria

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek gas naturalaren ordezko energia-iturriak eta hidrogeno berdea garatzean jartzen du fokua; sektorearen trantsizio energetikorako giltzarriak.

SPRI Taldearen Net-Zero Basque Industrial SuperCluster iniziatibak euskal siderurgiaren, papergintzaren, zementuaren, finketaren eta galdaketaren deskarbonizaziorako 5 bide-orri aurkeztu ditu 2050erako emisio garbiak zerora jaisteko. 5 manufaktura sektore horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Berotegi Efektuko Gasen (BEG) % 68 biltzen dute.

Euskal siderurgiaren kasuan, eta energia-kontsumoak eta emisioak aztertzeko lehen fasearen ondoren, prozesuen eta horien deskarbonizaziorako eraginkortasuna hobetzeko balizko neurri teknologiko gisa, txostenak gas naturalaren ordezko energia-iturriak garatzeko eta aplikatzeko eta hidrogeno berdearen alde egiteko beharra ikusten du.

Siderurgia, energia-kontsumo handiko industria

Euskadik egun arku elektrikodun labedun 8 produkzio-instalakuntza ditu, sektorearen energia-eskakizun handiena (600 kWh/t-tik gora) duen prozesu produktiboetako bat, beroan ijeztearekin eta findutako altzairuaren bidez soldadurarik gabeko altzairuzko hodiak sortzearekin batera.

Hala, jarduera siderurgikoak energia-kontsumo handia eragin zuen, 4.298 GWh 2019an, ia % 50 energia elektrikoaren eta gas naturalaren erabileraren artean. Ondorioz, 862 kilotona CO2 baliokide sortu ziren emisio elektrikoen eta errekuntza-emisioen artean, EAEko industriaren guztizko emisioen % 12 pilatuta.

Mailakako trantsizio energetikoa

Bide-orrian lehenetsitako deskarbonizazio-teknologiak eta irtenbideak elektrifikazioranzko trantsizio mailakaturantz eta prozesu siderurgiko osoan zehar teknologia gehigarrien erabilerarantz bideratzen dira. Horretarako, Net-Zero Basque Industrial SuperClusterren ikerketak hiru deskarbonizazio-ardatzen inguruan ekiteko proposatzen du.

Lehenengo, eraginkortasun energetiko eta zirkulartasun-estrategiak garatzeko beharra finkatzen du. Horien artean dago, adibidez, produkzio-lineetan produktibitatea handitzeko eta egungo labe elektrikoek eragindako energia-galerak murrizteko ultra tentsio handiko transformagailuak integratzea. Hori ezartzeak % 7 edo % 8 inguruko energia-aurreztea ekarriko luke eta CO2 emisioen % 4 murriztea.

Beste proposamenetako bat arku elektrikodun labeen irteerakoihes-gasen beroa berreskuratzean oinarritzen da. Energia-aurrezteko (labeko energia-sarreraren % 20 edo % 30 inguru) eta emisio-ahalmen (7-31 kg CO2/t artean, erabileraren arabera) handiarekin, hondar-energia hori txatarra aurretik berotzeko aprobetxa daiteke, batera elektrizitatea sortzeko, klimatizazio-sistemetan erabiltzeko edo hidrogenoa sortzeko oxido solidozko elektrolizadoreak elikatzeko.

Energia berriztagarrietarantz

Bide-orriak energia berriztagarriak erabilita prozesu termikoak elektrifikatzeko ardatzerako zenbait jarduketa ere finkatzen ditu, besteak beste, indukzio edo erresistentzia elektriko bidezko berotzea, sektoreko emisioak % 32raino murriztuta. Gas naturalaren ordez biogasaren antzeko beste berriztagarri batzuk erabiltzea ez da baztergarria; izan ere, inolako energia-aurrezterik ekarri ez arren, isurketa zuzenen % 100 ezabatzea bai ekarriko luke.

Hirugarren deskarbonizazio-ardatz honen barruan gara litekeen beste neurri bat hidrogeno berdearen erabilera prozesu siderurgiko osoan zehar hedatzea da, BEGak % 49ra murriztea ere ekar lezake eta koste-murrizketak % 50era irits daitezke, 2030erako aurreikusitako elektrizitate-prezioen arabera.

Egun merkatuan eskuragarri dauden neurriei dagokienez, azterketak lehentasuntzat finkatzen ditu txatarra-birrinketan hobekuntzak egitea, prozesuetan digitalizazioa eta adimen artifiziala txertatzea, eta oxierrekuntza erabiltzea eta energia berriztagarrien autokontsumoa indartzea.

Siderurgiaren 2050era bitarteko emisioak murriztea

Bide-orriaren arabera, hiru deskarbonizazio-ardatz horiek, konbinazio energetikoan energia berriztagarriak handitzearekin batera, sektore siderurgikoaren emisio garbien irismenean honela eragingo lukete:

  • emisioak % 22 murriztea eraginkortasun energetiko eta zirkulartasun-estrategiak aplikatuta,
  • prozesuen elektrifikazioaren bidez eta ordezko erregaiak erabilita % 11 murriztea,
  • energia-iturri gisa hidrogeno berdea ezartzeari esker % 18 CO2gutxiago isurtzea,
  • eta energia berriztagarrien erabilera indartzearen ondorioz, BEGen % 50 ezabatzea.

2050era arteko industria siderurgikoan emisio garbiak zerora jaisteko bide-orria 2023ko azaroan aurkeztu zen Industriaren Deskarbonizazioaren Foro Berriaren lehenengo topaketan; SPRIk koordinatu zuen eta ENERGIA KLUSTERRA, SIDEREX, AFV, CLUSTERPAPEL eta ACLIMA sektore siderurgikoaren ordezkari izan ziren elkarteen kolaborazioarekin antolatu zen. Energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren irtenbideen eskaintza eta eskaria batzen diren foroa, alor horretan kolaboratzeko aukerak sustatzeko.

Txosten osoa irakur dezakezu hurrengo estekan sakatuta.

Siderurgiaren deskarbonizaziorako bide-orria jaitsi

Minutu batzuk barru, zure posta elektronikoan jasoko duzu 2050erako altzairua-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria. Ez baduzu jasotzen, spam erretilua egiaztatu.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Deskubritu Net-Zero Basque Industrial SuperClusterren bide-orri guztiak

Galdaketa-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria jaitsi

Minutu batzuk barru, zure posta elektronikoan jasoko duzu Galdaketa-sektorea deskarbonizatzeko 2050erako ibilbide-orria. Ez baduzu jasotzen, spam erretilua egiaztatu.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Zementu-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria jaitsi

Minutu batzuk barru, zure posta elektronikoan jasoko duzu 2050erako zementu-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria. Jasotzen ez baduzu, spam erretilua egiaztatu.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Birfinketa-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria jaitsi

Minutu batzuk barru, zure posta elektronikoan jasoko duzu 2050erako birfintze-sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria. Ez baduzu jasotzen, spam erretilua egiaztatu.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Pasta eta paperaren sektorea deskarbonizatzeko ibilbide-orria jaitsi

Minutu batzuk barru, zure posta elektronikoan jasoko duzu pasta eta paperaren sektorea deskarbonizatzeko 2050erako ibilbide-orria. Ez baduzu jasotzen, spam erretilua egiaztatu.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Emisiorik gabeko pasta eta papera: 2050 urtera artean euskal paper-industria deskarbonizatzeko bide-orria
Irakurri gehiago
25 urtarrila, 2023 I+G
Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster
Irakurri gehiago
3 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment
Erresuma Batuko ingurumen-merkatuaren azterketa. Negocio Aukerak
Irakurri gehiago
31 urria, 2022 Basque Trade & Investment
Japoniako ingurumen.merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak.
Irakurri gehiago
Informe Medioambiental Itala 22 urria, 2022 Basque Trade & Investment
Italiako ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-aukerak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak