Indartu programak 12 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatutako inbertsioei, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioei.
Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:
Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa edo enpresa talde bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.
ZURE INBERTSIO-PROIEKTUA GURI ORAIN KONTATZEAK BADITU ABANTAILAK
Zure aurre-eskaera aurkezten badiguzu inbertitzen hasi aurretik, posible duzu diruz laguntzeko moduko inbertsio gisa sartzea aurre-eskaera aurkezteko epetik hasi eta eskaera formala egin arteko tartean (programaren deialdia argitaratu ondoren) egiten dituzun inbertsio guztiak.
Eginiko inbertsioaren % 10erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez 3 milioi euro enpresako.
Zure enpresaren garapena, lehiakortasuna eta merkatuan duen posizioa hobetzea.
Instalazio produktibo berriak erostea, eta instalazioak berritu eta ekipatzea.
Zure eremua ekonomikoki dinamizatzen laguntzea, enplegua sortuz.
Industri arloko edo zerbitzu aurreratuetako Enpresa Handi, ETE edo Mikroenpresa bat duzu?
Zure enpresak zerbitzu logistikoak eskaintzen ditu (garraioa izan ezik)?
Nerbioi Itsasadarraren Ezkerraldean, Oiartzualdean edo EAEko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duen udalerri batean dago?
Indartu 2021 programako laguntzak une honetan bertan eskuratzeko, bete eta aurkeztu zure aurre-eskaera, inbertsioak egiten hasi baino lehen. Horrela, diruz laguntzeko moduko inbertsio bezala sailkatu ahal izango dituzu aurre-eskaera aurkeztu denetik eskaera formala (programaren deialdia argitaratu ondoren) aurkeztu bitartean egindako inbertsioak.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua