Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Nazioarteko Gauzatu 2026
1 M € arteko laguntzarekin lagunduko dizugu atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko, edo atzerriko enpresa bat erosteko, eta, horrela, nazioarteko hedapenean aurrera egiteko.
Nazioarteko Gauzatu laguntza-programa ETEak eta euskal enpresa handiak atzerrian ezartzea sustatzeko diseinatu da, lehiakortasuna areagotzeko eta nazioarteko posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta finantzaketa eskainiz.
Programa honek atzerrian dauden euskal enpresen ekoizpenarekin lotutako ekoizpen-instalazioak edo zerbitzu teknikoak ezartzea, zabaltzea eta berritzea bultzatzen du, bai eta atzerriko sozietateak erostea ere, baldin eta euskal enpresek horietan duten parte-hartzea gehiengoa baldin bada.
Gure babesa eman nahi diegu Euskadiko enpresei nazioartean sendotu daitezen eta kanpo-merkatuan duten presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, euren etorkizuneko bideragarritasuna handitzeko.
Epeak
Amaiera data:
2026-10-31, 23:59retan
Zabalik da Nazioarteko Gauzatu 2026rako aurre-eskaerak egiteko epea
Nazioarteko Gauzatu programaren aurre-eskaerari esker, programaren deialdiaren aurretik hasitako inbertsioak diruz laguntzeko modukotzat jo daitezke 2026ko ediziorako. Horrela, aurre-eskaera aurkeztu eta eskabide formala egin arteko aldian egindako inbertsioak diruz lagundu ahal izango dira programaren deialdia argitaratu ondoren. Beraz, 2026ko urtarrilaren 2tik aurrera aurre-eskaera bat aurkez daiteke esteka honetan dagoen formularioa betez.
Oso argi al duzu dagoeneko zure nazioarteko estrategia? Hurrengo urratsak inbertsio handia eskatzen badu, finantzatzen lagun diezazukegu
Eskatu zure enpresa nazioartekotzeko eta atzerrian inbertitzeko aukera emango dizun laguntza, zure nazioarteko posizionamendua hobetzeko eta bezero berriak eskuratzeko.
- Euskadin ekoizpen-instalazioak dituzten ETEentzat eta enpresa handientzat, ezarpen-proiektuan inplikatutako langile propioak badituzte.
- Inbertsioak aurten hasi beharko dira eta beti laguntza-eskaera aurkeztu ondoren. Hala ere, inbertsioa hasi aurretik aurrez-eskaera bat bidali baduzu, hori ere kontuan hartuko da.
- Proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa izan beharko dute, eta 36 hilabetetik beherako epean gauzatu beharko dira.
- Baztertutako sektoreak: eraikuntza, higiezinak, finantzak, aseguruak, defentsa, arrantzako eta akuikulturako produktuak eta nekazaritza-ekoizpen primarioa
Zure enpresaren nazioarteko posizionamendua hobetu eta bere bideragarritasuna sendotu lagunduko dizuten bezero berriak eskuratuz
Atzerrian ezartzeko, lokal bat baino askoz gehiago behar da. Hauxe da Nazioarteko Gauzatu programarekin finantzatu dezakezun guztia
Nazioartekotzea enpresa baten oraingo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko modurik onena izan daiteke
Atal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Programaren alderdi operatiboak ulertzen lagunduko dizu berrikusketa bizkorrak.
Eskakizunak, epeak, dokumentazioa eta prozedura: argitu hemen zure zalantza nagusiak laguntza eskatu aurretik
Kargatzen...
Zalantzak?
IndustrIA-k zure enpresara egokitutako informazio argiarekin orientatzen zaitu.
Galdetu orain.
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Lortu ezazu zure enpresa nazioartekotzen lagunduko dizun laguntza
NAZIOARTEKO GAUZATU programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.