Bideratu Berria laguntza programa zuzentzen zaie krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko proiektuei. Krisian dauden enpresen berregituratze-planetan jasotako berregituratze- eta berrabiarazte-neurriak sustatuko dira. Izaera industrial eta finantzarioko neurriak izan daitezke eta helburutzat izango dute enpresa horien bideragarritasuna berreskuratzea epe ertain eta luzera.
Programa honen helburu nagusia da ez dadila desagertu euskal enpresa bideragarririk edo ez dakiola kalterik egin bere lehiakortasunari, honelako ekimenik ez egoteagatik. Egungo atzeraldiaren testuinguruan, eta azkenaldian ez bezala, finantzaketa faktore kritiko bihurtu da lehiakortasunerako, eta gure inguruko enpresek -batik bat ETEek- zailtasun handiak dituzte euren lan operatiboa eta hazteko edo inbertitzeko planak finantzatzeko, edozein dela ere euren osasun ekonomikoa. Asmoa da finantzaketa eskaintzea proiektu bideragarriei, biziraun dezaten eta sendotu daitezen.
2023/02/15an hainbat malgutze-neurri hartu ziren itzulketa-datak atzeratzeko eta inbertsioak gauzatzeko edo/eta enplegua sortzeko epeak luzatzeko, programa honen onuradunek ez dezaten izan likidezia- eta kaudimen-arazorik, Errusiak Ukrainaren aurkako eraso militarrak eragindako krisiari erantzuteko.
Neurriek Gauzatu-Industria, Bideratu Berria, Bideratu Covid-19, Indartu, Bateratu Covid-19 eta Bilakatu Covid-19 laguntza programen deialdiren batean jada onuradun diren enpresei soilik zuzenduta daude. Onuradun izateko, behar bezala egiaztatu beharko dute krisiaren eragina nozitzen ari direla, jarduerarik gabeko aldiak izan dituztela edo izaten ari direla, eta baita ere galerak izan dituztela fakturazioan, murrizketak eskaeretan edo etenaldiak hornikuntza-katean eta, beraz, zail edo ezinezko egiten zaiela itzulketa-betebeharrei aurre egitea. Enplegu-murrizketaren kasuan, aldi baterako enplegu erregulazioko (ABEE) espedientea aurkeztu beharko da.
Hasiera data: 2023-03-16
Amaiera data:
2023-09-29, 12:00retan
Milioi 1 eurorainoko eta berregituratze-planaren kostuaren % 50erainoko finantzaketa.
Zure enpresa sendotzeko aukera, lehiakor izan arren krisiaren ondorioak jasaten ari delako.
Zure enpresa-jarduerak berrantolatu eta arrazionalizatzeko laguntza, errentagarri izan daitezen.
Jarduera defizitarioen azterketa, birformulatu, murriztu edo baztertu egin behar diren erabakitzeko.
Diruz laguntzeko moduko kostutzat hartzen dira berregituratze- eta berrabiarazte-planean jasotako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostuak. Plan horrek baldintza hauek bete behar ditu:
Ezagutu xehetasunez programa hau
Laguntza honen onuradun izan daitezke jarduera-zentro bat EAEn duten enpresa handi eta ertain (ETE) guztiak, baldin industri arloko enpresak edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu enpresak badira.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Bideratu Berria programako aurrerakin itzulgarriak eskuratzeko.