5G teknologiaren ezarpena hasieran aurreikusitakoa baino pixka bat pausatuagoa izaten ari da, neurri batean, enpresa-eremuan erabilera-adibide edo -kasu gutxi daudelako. Ezarpen hau bultzatzeko asmoz, 2022ko Enpresentzako 5G programak, 5G teknologiak ezartzeko proiektuei babesa ematea du helburutzat, baldin proiektu horiek xedetzat badute 5G teknologiak azkarrago txertatzea gure enpresa-sarean eta produkzio- nahiz zerbitzu-ekonomiaren trantsizio digitala ahalbidetzea. Asmoa da orobat 5G teknologiak EAEko enpresetan ezartzeko proiektu horiek demostrazio-balioa izan dezatela eta aukera eman dezatela Euskadin horrelako teknologien eskaintza eta eskaera aktibatzeko eta, bide horretatik, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Proiektu horiekin zerikusia duten erabilera-kasuek barnean hartu beharko dute merkatuan eskuragarri dauden eta enpresen eragiketetan aplikagarriak diren 5G soluzio/teknologien ezarpena.
Laguntza programa honen onuradun izan daitezke jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiak, edozein dela ere euren jarduera edo enpresaren tamaina.
Programak eginiko gastu eta inbertsioen % 75erainoko dirulaguntza ematen du, 100.000 euroko mugarekin enpresa eta urte bakoitzeko.
Hasiera data: 2022/10/15
Amaiera data:
2022/11/30 23:59,retan
Diruz lagundutako proiektuak
Onartutako proiektu kopurua
Batez besteko diru laguntza
Enpresentzako 5G Programaren 2021. edizioan, 5G teknologiak ezartzera bideratutako 7 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 6 diru-laguntza honen bidez lagundu ziren. Horrek esan nahi du aurkeztutako proiektuen % 85ek baino gehiagok diru-laguntzak jaso zituzten. Horrela, 439.332 €-ko diru-laguntzak onartu ziren, hau da, proiektu bakoitzeko 73.222 € batez beste.
Itzuli beharrik gabeko 100.000 eurorainoko dirulaguntza enpresa eta urte bakoitzeko, 5G teknologia ezartzeko.
Aukera 5Gn oinarritutako teknologia berrietan inbertitzeko, eta horrela produktibitatea hobetzeko.
Laguntza 4.0 Industriaren teknologiekin lotutako proiektuetan 5G sareak ezartzeko.
Barruan sartzen dira 5G sareak ezartzeko aholkularitza- eta ingeniaritza-gastuak.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Laguntza hau jaso dezakete enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisiko eta juridikoek, edozein izanik enpresaren tamaina, baldin 5G teknologia erabiltzen duten proiektuak aurkezten badituzte.
Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira EAEko enpresetan 5G teknologiak ezartzeko proiektuak, eredugarriak badira eta Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko.
Proiektuek tipologia hauetakoren batekoak izan beharko dute:
Ez. Enpresa eta urte bakoitzeko proiektu bakarra lagundu ahal izango da.
Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat hartuko dira:
Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion diru-laguntza gastu eta inbertsio hautagarrien % 90eko laguntzaren gehieneko intentsitatea aplikatzearen emaitza izango da, proiektu bakoitzeko 100.000 euro gehienez ere.
12 hilabete izango dituzu 5G sareak ezartzeko edo teknologia horren erabilpenean oinarritutako proiektuetan inbertitzeko.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Enpresentzako 5G Programako laguntzak eskuratzeko.