2016an sortu zenetik, 108 startup azkartu ditu eta 4.0 industriaren arloko 173 proiektu garatu ditu trakzio-enpresekin. Startupei esker, BIND 4.0 programako trakzio-enpresek nazioarteko konponbide berritzaileenak eskuratzen dituzte 4.0 industria, energia adimendun eta osasun eta elikadurarako teknologien arloetan.
BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma dinamiko bezala sendotu da. Plataforma horrek startupekiko lankidetza azkartzen du eta teknologia berriak txertatzen laguntzen du, enpresen eraldaketa digitala bizkortuz.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 900 929 393
email info@spri.eus
Laugarren Iraultza Industriala funtsezkoa da euskal enpresarentzat. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan.
Helburu horrekin elkartu dira EAEko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta BIC Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa enpresa eta berrikuntza zentroak) eta Euskadin kokatutako 57 korporazio pribatu garrantzitsu nahiz nazioarteko punta-puntako hainbat konpainia, hala nola, Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services (programako kolaboratzaile teknologikoak).
Euskal enpresa handiak interesaturik daude konponbide teknologiko berriak eskain ditzaketen startupetan eta, interes horren osagarri, BIND 4.0 programak laguntza eskaintzen die startup horiei fakturazio arloan, merkatura sartzen laguntzen die izen handiko bezeroen bitartez eta inbertsioak edota finantzaketa lortzeko aukera ematen die beren garapenaren hasierako fasean. Hala, bi helburu konbinatzen dira: enpresa-proiektu gorakorrak azeleratzea eta konpainia sendoen eraldaketa digitala bultzatzea.
STARTUPentzat
Benetako proiektuak benetako fakturazioarekin.
Bezero handi baten erreferentzia.
Startupak azkartzeko aukera.
Finantzaketa edo/eta inbertsioak eskuratzeko aukera.
ENPRESEntzat
Talentua eskuratzeko aukera.
Teknologia eta konponbide berritzaileak txertatzeko aukera.
Dibertsifikatzeko aukera.
EUSKADIrentzat
Ekintzailetza industrialaren munduko mapan kokatzea.
Industria sektorea hobetzeko eta garatzeko aukera.
Beraizik zuzentzen zaie Industria, Energia, Osasun eta Foodtech arloetara bideratzeko moduko produktu edo/eta zerbitzuak eskaintzen dituzten startupei, baldin eta zerbitzu/produktu hori bukatzen ari badira edo dagoeneko merkatuan badute.
Startup bat baduzu edo trakzio-enpresa bat baduzu, zure zain gaude.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.