Emaitek Plus 2021 I+G-rako laguntza programaren helburua da Foku Anitzeko Teknologia Zentroen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (IKZ) emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura bideratzea, I+G-ren balio-kate osoan lan eginez eta etorkizunerako aukerak dituzten ezagutza berriak eskuratuz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2030 Planean identifikatutako espezializazio-esparruetan.
Emaitek Plus programak ematen duen dirulaguntzak % 100eraino estaltzen du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) Teknologi Zentroen eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroen (IKZ) jarduera ez-ekonomikoari dagokion kostua, eta finantzaketa eman aurretik, euren jarduera globalaren emaitzak ebaluatu eta aztertzen dira.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 900 929 393
email info@spri.eus
1997an sortutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak berebiziko garrantzia izan du enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta ongizatea eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko. Eusko Jaurlaritzaren etengabeko babesak indartu egin du sarean, modu osagarri eta koordinatuan, merkatuko ikuspegitik eta bezeroarekiko hurbiltasunetik lan egitera bideratutako azpiegitura zientifiko eta teknologiko hau. Eta horri esker, Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza handiko eskualdeen multzoan sartu da.
Helburutzat harturik merkatutik hurbilago dagoen jarduera zientifiko eta teknologikoa garatzea herrialde lehiakorrenekin bat etorriz, jarduera kontzentratzea Euskadiko espezializazio adimenduneko arloetan hartara produktibitatea eta kalitatea hobetzeko, ZTBESko agente guztien bikaintasuna hobetzea eta merkatura bideratutako ikerketa kolaboratiboa indartzea, Eusko Jaurlaritzak Emaitzetara Bideratutako Zentro Eredu berri bat diseinatu du, lortu beharreko adierazle, pisu eta helburuak agente-mota bakoitzaren arabera zehazten dituen aginte-koadro batean oinarrituta.
Jarduera ez-ekonomikoari dagokion kostu osoaren % 100erainoko dirulaguntza.
Aginte-koadroko adierazleak betetzea helburu duten ekintzetarako laguntza, beti ere Emaitzetara Bideratutako Zentroaren Ereduaren arabera.
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Emaitek Plus dirulaguntzak eskuratzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua