PILOTU laguntza-programak 50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen ditu, eta laguntza ematen die nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei, proiektu horien bitartez euren nazioarteko posizionamendua hobetu dezaten.
Gaur egungo egoera bereziki ona da nazioartekotze-aukera berriei ekiteko. Esportazioek esanguratsuki lagundu dute euskal ekonomiaren suspertze horretan, eta enpresa kopuru handi baten salbazio-taula izan dira, zeintzuek hazkunde eta lehiakortasun aukera berriak deskubritu baitituzte nazioarteko jardueran. Baina bezero potentzialek, batik bat erakunde publikoek, zailtasunak dituzte arriskatzeko eta irtenbide irudimentsuak aplikatzeko, izan ere, nahiago dute esperientzia pilotuekin proba egitea eta, horrela, gure enpresek proposatutako metodoaren edo sistemaren eraginkortasuna probatzea. Eta erakunde publikoa arrisku hori hartzeko prest badago ere, askotan, fidakaitz agertzen da esperientziaren zenbateko osoa bere gain hartzeko.
Egoera horretan dauden euskal enpresei laguntzeko abiarazi da Pilotu programa, zeinaren bidez posible izango baitute lan-modu, metodologia eta proposamen berritzaileak probatzea eskala mugatuan, atzerriko organismo publiko batek ebaluatu ditzan. Nobedade gisa, onuradun izan daitezke baita ere euren konponbideak nazioarteko merkatu handietan sartzeko laguntza behar duten enpresa handiak.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
T.: 902702142
email info@spri.eus
Zure enpresaren gaitasunak atzerriko organismo publikoen aurrean erakusteko aukera
Eskala txikiko proiektu pilotuak, gero bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatu daitezkeenak, prestatzeko aukera
Zure konponbideak nazioarteko merkatu berrietan sartzeko laguntza
Piloturen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, osatu eskabidea.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua