Adimen lehiakorra
Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eguneroko informazioa eskaintzen die euskal ETEei, jarduera-sektoreka eta herrialdeka sailkatuta, gai izan daitezen erabaki lehiakorrenak hartzeko.
Atzerriko erronka eta aukerak identifikatzen ditu, bai arlo pribatukoak eta bai inbertsio publikotik eratorritakoak: nazioarteko behatokiak, txostenak, monitorizazioa eta joerak sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintza, energia, biosasuna eta ingurumena).
Euskal ETEek eskura dituzte euren nazioarteko proiekturako behar dituzten gako garrantzitsuenak, eta orobat aprobetxa dezakete 80 herrialdetan hedatuta dagoen eta 16 bulego propio dituen kanpo-sare baten ezagutza.
Adimen lehiakorra, erabaki onenak hartzeko
![]()
Emaiguzu zure posta elektronikoa eta eskuratu eduki esklusiboak
AEBko muga-zergen politika berriari buruzko zalantzak?
AEBn egin berri dituzten arantzelen aldaketek zuzeneko inpaktua izan dezakete nazioarteko zure estrategian. Horiei aurrea hartzen, egokitzen eta segurtasunez erabakiak hartzen laguntzeko, BasqueTrade & Investmentek aholkularitza espezializatuko zerbitzua jarri du zure esku, eta AEBko, Mexikoko eta Kanadako bulegoetatik eta Adimen Lehiakorreko taldetik jasoko duzu laguntza.
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.
Dei iezaguzu 944 037 160 zenbakira edo bidali zure kontsulta.
Zure merkatu berria hobeto ezagutzen lagunduko dizugu
Sektoreka sailkatutako informazio garrantzitsua emango dizugu nazioarteko merkatu eta ekitaldiei buruz.
Basque Trade & Investment-ek zuzeneko kanal bat jartzen du euskal enpresen zerbitzura, kontsulta espezifikoak egin ditzaten merkatu, sektore eta enpresei buruzko zalantzak argitzeko.
Batetik, adimen eta alerta sistemak informazio estrategikoa emango die nazioarteko gertakari garrantzitsuei buruz; bestetik, zaintza lehiakor eta espezializatuko sistemaren bidez, sektore jakin batzuen (automobilgintza, energia, biosasuna, ingurumena) bilakaera monitorizatu ahal izango dute: joerak, bezeroak, lehiakideak eta enpresen mugimenduak.
Profesional espezializatuz osatutako lantalde batek aholku emango dizu eta hauxe eskaintzen dizu:
01_Aukera komertzialak
Gure lantaldearen bilaketa aurreratuari eta azterketa zorrotzei esker, interes-aukera zehatzak hautatzen ditugu euskal enpresarentzat.
02_Akordio komertzialak
Nobedade garrantzitsuak euskal ETEentzat esanguratsuenak diren nazioarteko akordio komertzialetan.
03_Nazioartekotze agenda
Misio komertzialak, jardunaldiak, ekitaldiak, azoketako parte-hartzea eta atzerrian dauzkagun enpresen jarduera guztia.
04_Txostenak eta azterketak
Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta nazioarteko merkataritzako abagunearen edo joeren analisiak. Aldebiko akordio komertzialei edo merkatu gorakorrei buruzko aktualitatea.
Eta gainera…
Produktuari eta negozio-ereduari buruzko merkatu-azterketa esklusiboak enpresarentzat.

Energia Eolikoaren Behatokiak baieztatu du munduko merkatuak hazten jarraitzen duela, nahiz eta erregulazio-, industria- eta geografia-mailako polarizazioa areagotu den
Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade) prestatutako Energia Eolikoaren Behatokiaren edizio berriak baieztatzen du energia eolikoak hazten jarraituko duela hurrengo hamarkadan, bai lurreko eolikoaren bai itsasoko eolikoaren segmentuetan. Txostenak nazioarteko merkatuaren bilakaera, araudiaren joera nagusiak, garatzen ari diren proiektuak eta fabrikatzaile zein sustatzaileen mugimenduak aztertzen ditu, euskal industriarentzat estrategikoa den sektore baten ikuspegi eguneratua...Irakurri gehiago
Merkataritzaren ziurgabetasunak eta tentsio geopolitikoek munduko merkataritzaren eraldaketa bizkortu dute 2026an
Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Merkataritzaren Behatoki berriak merkataritza-oztopoen...
Irakurri gehiago
T&D Behatokiak baieztatu du sare elektrikoak trantsizio energetikoaren erronka nagusi bihurtu direla
Basque Trade & Investmen-ek egindako azterlanaren edizio berriak transmisio eta banaketaren (T&D)...
Irakurri gehiago
Ekialde Hurbileko gatazkak eta merkataritza-tentsioek lehengaien merkatua baldintzatu dute 2026ko bigarren hiruhilekoan, nahiz eta tentsioak baretzeko zantzuak agertzen hasi diren
Basque Trade & Investment erakundeak 2026ko bigarren hiruhilekoari dagokion Lehengaien Behatokiaren...
Irakurri gehiago
BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekialde Hurbileko tentsioak eta munduko ekonomiaren zatiketak 2026rako hazkunde-aurreikuspenak baldintzatzen dituzte
Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren edizio berria argitaratu du, 2026ko...
Irakurri gehiago
Hidrogenoaren sektore globala exekuzio selektiboko fase baterantz doa, hidrogeno berdea buru izanik
Basque Trade & Investment-ek Hidrogenoaren sektoreari eskainitako lehen Behatokia argitaratu du,...
Irakurri gehiago
Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin
Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan...
Irakurri gehiago
EB-Mercosur akordioak 250 milioi euroko hazkundea ekar dezake euskal esportazioetan
Basque Trade & Investment-ek analisi sakon bat garatu du muga-zergen eta araudien aldaketek...
Irakurri gehiago
Inportatzen al dituzu Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoaren (CBAM) eraginpean dauden merkantziak? Gida honek azalduko dizkizu horren eragin operatiboa eta finantzarioa aurrez ikusteko gakoak
Basque Trade & Investmentek TACEX by ATErekin elkarlanean prestatutako ibilbide-orriak 2023/956...
Irakurri gehiago
Brasil automozio-garapenaren fase berri baterantz doa, elektrifikazioak eta industria-berritzeak markatuta
Brasil Latinoamerikako automozio-polo nagusi gisa sendotzen ari da sektorearen eraldaketa...
Irakurri gehiago
AEBetako Auzitegi Gorenaren epaiaren analisia IEEPA muga-zergei buruz
Auzitegi Gorenaren epaiak muga-zerga batzuen aplikazioa mugatzen du, baina ez du murrizten AEBren...
Irakurri gehiago
Japoniak bere hidrogeno-estrategia sustatu du energia-segurtasuna eta industria-lidergoa sendotzeko asmoz
Basque Trade & Investment-ek, hidrogenoaren ekonomia eta euskal industria-sarearentzat lankidetza...
Irakurri gehiago
Automobilgintzako Behatokia: Automobilgintza-sektorearen munduko ekoizpena 45 milioi ibilgailura iritsi da urteko lehen seihilekoan
2025eko lehen seihilekoan, automobilgintzaren munduko merkatuak hazkunde sendoari eutsi dio...
Irakurri gehiagoAdimen lehiakorreko zerbitzu espezializatua zuzentzen zaie esportatzen duten eta atzerriko merkatuetako joerak ezagutzeko giltzarri eta analisiak behar dituzten ETEei.
Espezializatuta gaude sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan, energian, biosasunean eta ingurumenean.
Adimen lehiakorra aplikatzen baduzu zure nazioarteko erabaki estrategikoetan, eskura izango dituzu:
- Balio erantsi handiko txostenak
- Misio komertzialak
- Joerak eta aukera-sektoreak
- Zure proiektuarentzako arreta espezializatua
- Merkatu eta herrialdeen monitorizazioa
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Esportatzen baduzu eta interesatzen zaizkizun kanpo-merkatuen joerak ezagutzeko gakoak eta analisiak jaso nahi badituzu
Utziguzu kontatzen nola
Euskal Agentzia da SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia, nazioartekotze-zerbitzuen gaitasun guztiak biltzen dituena: baliabide teknikoak eta ekonomikoak, eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du.
22 M €-tik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 30 Bilboko egoitza nagusian eta 20 kanpo-agente.
Finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.