800.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.
Sakondu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak ematen ditu balio erantsiko zerbitzuen erabilpena sustatzeko.
Enpresa bakoitzak eskaera bakarra egin dezake, gehienez bi herrialdeetarako, eta laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko. Eskaerak egiteko epea araudiak definitutako egunean bukatuko da edo bestela funtsak agortzen direnean.
Hasiera data: 2022-05-04
Amaiera data:
2022-09-16, 23:59retan
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €rainoko laguntzak enpresa bakoitzeko
Nazioartekotzearen arloko aholkularitza espezializatua
Nazioarteko estrategia finkatzea
Presentzia gutxien duten kanpo-merkatuetan sartzea
Ezagutu xehetasunez programa hau
Mikroenpresa edo ETE bat zara eta zure esportazio-jarduera fakturazioaren % 50 baino handiagoa izan zen 2021ean?
Esportatutako guztiaren % 25 baino gutxiago fakturatzen duten merkatuetan zure posizio lehiakorra hobetu nahi duzu?
Lagunduko dizugu nazioartekotze-estrategia bat garatzen zure lehen urratsak ematen hasteko atzerriko merkatuetan. Estrategia bat, kontuan hartuko dituena helmuga-herrialdearentzat abantailatsuak diren irizpide ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.
Sakondu laguntza-programaren 2021eko edizioan 60 eskaera jaso ziren guztira, eta horietatik 53 onartu ziren. Horrek esan nahi du eskaeren % 88k baino gehiagok itzuli beharrik gabeko laguntza izan zutela. Hala, diruz lagundutako enpresek 1,058 M€ jaso dituzte guztira merkatu-kuota handitzeko eta esportazio-presentzia txikia duten merkatuetan kokatzeko.
Lagundutako enpresen kopurua
Onartutako proiektuen ehunekoa
Laguntzetan emandako diru kopurua
Zabaldu programak euskal enpresei nazioarteko presentzia eta posizionamendua handitzen laguntzen die, oraindik fakturazioaren % 50 baino gehiago esportatzen ez badute.
Ez, Sakondu programak ez ditu diruz laguntzen lankidetza-proiektuak.
Bai, enpresak eska dezake merkatu-azterketa bat. Horretarako, zerbitzu hori emateko eskaera bidali behar dio Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziari, info@basquetrade.eus helbide elektronikoaren bidez.
Ez, jomuga herrialdeko langile komertzialen gastuak ez dira sartzen Sakondu programan.
Enpresa bakoitzak 2 herrialde barne hartzen dituen eskaera bakar bat aurkeztu dezake deialdi honetan.
Bete zure eskaera Sakondu programako dirulaguntzak lortzeko.