2,5M €ko burtsa duen Zabaldu programaren helburua nazioartekotze-maila handirik ez duten enpresei atzerrian duten presentzia handitzen laguntzea da, nazioartekotze-prozesu osoan garapen jasangarria sustatzea den bitartean.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatzen dira ZABALDU programaren laguntzak, euskal enpresen sustapen- eta lan-jarduerari eusten laguntzeko, kanpo-merkatuetan duten sarpen-maila eta posizionamendua hobetzeko. Horrela, enpresei nazioartekotzearen erronkari heltzeko zailtasunak saihesten lagundu nahi diegu, prozesu hau arrakastaz gauzatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, tresnak eta baliabideak enpresen eskuetan jarriz.
Laguntzak onartutako gastuaren % 50eraino iritsi daitezke, eta gehienez 45.000 €-koak izango dira enpresa bakoitzeko (gehienez hiru eskaera egin ahal izango dira). Zabaldu programak 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak sartzeko aukera ematen du, eta eskaera egiteko epea irailaren 30ean amaitzen da, edo erabilgarri dauden funtsak agortzen direnean.
Hasiera data: 2022-05-04
Amaiera data:
2022-09-30, 23:59retan
Ezagutu xehetasunez programa hau
Nortasun juridiko propioa duen euskal ETE bat baduzu, eta haren esportazioak fakturazioaren % 50era iristen ez badira, Zabaldu programak zure nazioartekotze prozesua indartzeko beharrezkoak diren gastu operatiboei eta sustapen gastuei aurre egiten lagunduko dizu.
Kanpoko merkatuetan lehen urratsak emateko Nazioartekotze Estrategia garatzen laguntzen dizugu. Helmugako herrialdearentzat onuragarriak izango diren irizpide ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak jasoko dituen plan estrategiko bat garatuz.
Euskal enpresak nazioartekotzen laguntzeko Zabaldu laguntza-programaren aurreko edizioan 213 proiektu aurkeztu ziren, hau da, 2020ko edizioan baino % 16,4 gehiago. Aurkeztutako 213 proiektuen artean, 181 onartu ziren eta batez beste 11.638,12 €-ko diru-laguntza izan zuten enpresa bakoitzeko. Hala, eskaeren % 85ek SPRIren laguntza izan zuten nazioartekotze-prozesua indartzeko, guztira 2.467.280,69 €-ko laguntzekin.
Onartutako proiektuen ehunekoa
Onartutako proiektuen ehunekoa
Onartutako proiektuen ehunekoa
Sakondu programak nazioartekotasun handia duten euskal enpresei presentzia txikia edo batere presentziarik ez duten merkatuetan sartzen lagundu egiten die, nazioarteko posizionamendua hobetu eta indartzeko.
Bai, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuetarako laguntza-eskabidea aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.
Enpresa eskatzaileek gehienez 3 eskaera aurkeztu ditzakete Zabaldu programaren deialdian. Lehenengoa nagusia izango da, eta beste biak, berriz, gerora sortutako ekintzen ondorio. Horrela, lehenengoan nahi adina ekintza eta herrialde aurkeztu ahal izango dituzte, eta bigarrenean eta hirugarrenean, berriz, gehienez bi ekintza aurkeztu ahal izango dituzte bakoitzean.
Enpresa bakoitzak gehienez 9 prospekzio-bidaia sar ditzake gastu bezala aurkeztu dituen eskaera guztietarako.
Enpresa bakoitzak gehienez 9 alderantzizko misio sar ditzake gastu bezala aurkezten dituen eskaera guztietarako.
Ez, ez da beharrezkoa denbora-tarte bat uztea eskaera baten eta bestearen artean.
Ez dago gehieneko kopururik, enpresek edozein herrialdetarako eskaerak aurkeztu ditzakete.
Laguntzak onartutako aurrekontuaren % 50erainokoak izan daitezke, eta dirulaguntza gehienez 45.000 eurokoa izango da enpresako.
Zabaldu laguntza eskatzeko dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Eskaera telematikoa, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen behar besteko ahala duen legezko ordezkariak sinatuta. Eskaera horretan erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, eta horiek izango dira berau egoki baloratzeko oinarria.
b) Proiektua baloratzeko galdetegi normalizatua, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren zuzentarauen arabera definituta (ikusi 6. eranskina).
c) Enpresako eskriturak edota ordezkaritza ahalordea.
d) Emandako kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria.
e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria, baldin eta ez bazaio baimenik eman erakunde-emaileari egiaztapen hori zuzenean lortzeko.
f) ETEa dela egiaztatzeko erantzukizunpeko adierazpena, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan (2003-05-20ko L 124, 0036 – 0041 or.) adierazitakoaren arabera.
g) Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BaqueTrade & Investment) kanpo-sareko bulegoaren bitartez erantzun ezin diren zerbitzuak (5. artikuluko B atalean jasotakoak) jasotzen dituzten eskaerek inguruabar horren berri eman beharko dute erantzukizunpeko adierazpen baten bidez.
h) Aurreko bi zerga ekitaldietan eta indarrean dagoen zerga ekitaldian jasotako minimis laguntzak, Batzordearen minimis laguntzei buruzko 1407/2013 (EB) Araudiaren menpe daudenak.
j) Laguntza bat eskatzen bada ezarpenak egiteko eta exijitzen bada ezarpena 2021. urtean egitea, eskatzaileak ezarpena deialdiaren urtean egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Era berean, enpresa nazioartekotzeko proiektuaren balorazio egokia egiteko, honako hauek atxiki behar dira:
a) Lankidetza-modalitatea egiaztatzen duen ziurtagiria.
b) Ingurumen-jasangarritasun, genero berdintasun, euskararen sustapen eta erantzukizun sozial korporatiboko ziurtagiriak.
Dokumentu hauek aurkeztu behar dira likidazio-eskaerarekin batera:
a) Dirulaguntzarekin finantzatu diren jarduerak gauzatu izanaren justifikazio memoria.
b) Ekintza bakoitzaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua.
c) Onartutako gastuen fakturak, kostuak banakatuta, jaulkipen-data adierazita eta hornitzailea identifikatuta, eta baita ere ordainagiriak, bakoitza bere zenbatekoarekin eta ordainketa-datarekin.
d) Egindako bidaiak justifikatzeko, beharrezkoa izango da garraio-txartelak edo ostatuaren fakturak aurkeztea -benetako kostua egiaztatuta- bidaiaren egiaztagiri gisa.
Egiaztagiriak telematikoki aurkeztu behar dira, enpresa onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, laguntza esleitu izanaren ebazpena jasotzen denetik 2023ko otsailaren 28ra bitartean.
Bete zure eskaera Zabaldu programako dirulaguntzak eskuratzeko.