Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Nazioartekotzeko Laguntza Zerbitzuak
Nazioartekotzeko aholkularitza estrategiko eta operazionala, enpresa bakoitzaren errealitateari egokitua

Nazioartekotzeko Laguntza Zerbitzuak

Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zure jarduera bultzatzeko lan egiten du.

Leihatila bakarrak bere baitan integratzen ditu baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak, eta laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du, proiektu edo ETE bakoitzari egokitua.

Eredu bat, elkarrekin konbinatzen dituena gure gaitasunak eta agente kolaboratzaileenak presente gauden 80 herrialdeetan.

Euskal ETEak bere lekua egin dezan merkatu globalean.

Kontsulta itzazu Basque Trade & Investment-ek eskaintzen dizkizun zerbitzuak

Jarri gurekin harremanetan hemen

Zer eskaintzen du?

Hemen dauzkazu babesa, laguntza eta zerbitzu espezializatuak

01_Talentua

• Talentua bilatzea eta aldez aurreko hautaketa helmugan
• Enpresa gaikuntza
• Prestakuntza eta nazioarteko mugikortasun programak

02_Finantzaketa

Finantzaketa arloko premiak jaso eta bideratzen dituen leihatila

• Atzerriko ezarpenetarako laguntzak
• Finantzaketa-kanala

03_Adimen lehiakorra

Información diaria, segmentada por sectores de actividad y países de interés

• Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko herrialdeka sailkatuta
• Nazioarteko behatokia
• Akordio komertzialen nobedade garrantzitsuenak
• Txosten sektorialak, herrialde-txostenak, eta abagunearen edo joeren analisiak
• Informazio-kontsulten zerbitzuak
• Bilaketa aurreratua eta analisi zorrotza aukerak hautatzeko
• Sektoreen zaintza

04_Negozioaren garapena

• Dirulaguntzak inbertsio publikoko nazioarteko proiektu pilotuetarako
• BasqueTrade-ren eta nazioarteko organismoen arteko harremanak sustatzea
• Nazioarteko lizitazioen plataforma End-to-end laguntza proiektu multilateraletarako

05_Nazioarteko sustapen programa

• Jardunaldiak
• Azoketan parte hartzea
• Misio komertzialak
• Study Trip-ak eta Opportunity Trip-ak

06_Laguntza programak

• Zabaldu
• Sakondu
• Elkartu
• Pilotu
• Nazioarteko Gauzatu

Eta 80 herrialde baino gehiagotan presente dagoen nazioarteko sarea

Gure kanpo sarearen bidez helmugan kokatzen laguntzen diegu euskal enpresei, esportatu eta euren posizionamendu globala sendotu dezaten.

17 bulego propio

Eta ordezkaritza 70 herrialde baino gehiagotan

Ezagutu zerbitzu gehiago

Grupo 2925
Zertan laguntzen dizu?

Agentziak aholkularitza pertsonalizatua ematen dizu, neurrira eginiko konponbide malguekin, zeure tokia egin dezazun nazioarteko merkatuan

Laguntza emango dizu arlo hauetan:

01_Ekintza komertziala

• Bezero potentzialak identifikatzea
• Interesatutako alderdien arteko bileren agenda
• Agente komertzialen edo banatzaileen bilaketa

02_Erosketa prozesua

• Hornitzaileak identifikatzea
• Txosten komertzialak

03_Lankidetza eta M&A

• Bazkide komertzialak identifikatzea
• Aliatuak, bazkideak edo enpresak bilatzea
• Bazkide potentzialen agendak

04_Zure marka eta garapen teknologikoa

• Erregistroaren egingarritasun azterlana
• Marka-erregistroa zertifikatzea
• Laguntza homologazio eta ziurtagiri prozesurako

05_Balio-katearen gobernantza:

• Goi-mailako babes instituzionala
• Harremanak eta tramiteak erakunde publiko eta pribatuekin
• Bisita-programa organismo garrantzitsuetara

Norentzat da?

Gure lantalde teknikoa espezializatuta dago fabrikazio aurreratuan, biosasunean eta energian, eta aholkularitza ez ezik, baita ere eskaintzen dizkizu enpresa bakoitzaren sektorera edo nazioartekotze-mailara egokitutako programak.

Esportatzen hasten ari diren ETEentzat:

Zure nazioartekotzeko potentzialaren diagnostikoa, ibilbidea eta tutoretza

  • Nazioartekotzeari buruzko aholkularitza estrategikoa
  • Merkatu-ikerketa indibidualizatuak
  • Banatzaile eta agente komertzialak bilatzea
  • Enpresei laguntzea eta bisita-agendak prestatzea
  • Aldi baterako kokapena helmugan
  • Lursail eta pabilioiak bilatzea ezarpenak egiteko

Merkatuak sendotu, zabaldu eta dibertsifikatzeko fasean dauden ETEentzat:

Zure nazioarteko jarduera zabaltzen lagunduko dizugu

  • Tokiko balio-kateetan sartzeko analisi indibidualizatua
  • Bazkideak eta aliatuak identifikatzea
  • Diplomazia korporatiboa: erakunde arteko babesa
  • Laguntza ematea organismo garrantzitsuei egin beharreko bisitetan
Estrategia

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia da, eta bere baitan biltzen ditu nazioartekotzeko zerbitzuen gaitasun guztiak: baliabide tekniko eta ekonomikoak, eta laguntza-eredu espezializatu bat, enpresa bakoitzari egokitua.

22 milioi eurotik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 langile baino gehiagoko lantaldea du, 30 Bilboko egoitza zentralean eta 20 atzerrian.

Finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.

 

Ezagutu Basque Trade & Investment

Grupo 2932

// Abantailak

 

Bost arrazoi, zauden fasean zaudela, utz diezaguzun zure proiektua aztertzen:

  • Laguntza izango duzu nazioartekotze-prozesu osoan
  • Eskura izango duzu premia guztiak zentralizatzen dituen leihatila bakarra
  • Neurrira eginiko konponbideak eskaintzen dizkizugu, atzerriko proiektu guztiak baitira desberdinak
  • Sarbidea izango duzu adimen lehiakorrera eta merkatuari buruzko txostenetara
  • Eta baita ere negozio aukeretara
Eskatu hemen

Azkartu zure nazioarteko zabalkundea SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

Zure produktua kanpoko merkatuetan sartzeko asmoa baduzu eta finantzaketa, kontaktu komertzialak nahiz tokiko bazkide edo zerbitzu espezializatuak behar badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu