Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Invest in the Basque Country

Euskadin kokatzen laguntzen diegu zure hornitzaile estrategikoei zure balio-katea sendotu dezazun

Hornitzaile estrategikoak erakartzea

Invest in the Basque Country ekimenak hornitzaile estrategikoak erakartzen ditu Euskadira gure ekosisteman integratu daitezen, dela produkzio-lantegi batekin, dela I+G-ko zentro batekin.

Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratze kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea.

Nahiz eta Euskadin badugun ekosistema industrial indartsu bat, posible da hemen ezin eskuratu izatea atzerrian kokatutako hornitzaileek eskaintzen dituzten hainbat osagai edo zerbitzu.

Horregatik jarri du martxan SPRIk ekimen hau, jakin nahi baitu zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.

Hornitzaile estrategikoak hurbil daudenean, zure enpresak kostuak eta denbora aurreztu ditzake.

Zein premia ikusten dituzu hornikuntza arloan?

Identifikatuta badituzu, lagundu zaitzakegu

Bete inprimakia

Zer eskaintzen du?

Nola funtzionatzen du?
Gakoa: euskal enpresen hornikuntza-premiak detektatzea

01
AUKERAK DETEKTATU

Euskal enpresek hasierako gogoeta bat egin behar dute argitzeko atzerrian dituen hornitzaileetatik zeini interesa lekiokeen fisikoki kokatzea Euskadin eta jakiteko ezarpen horrek ze onura ekarriko lizkiekeen enpresari eta euskal ekonomiari.

02
KONTRASTEA

Behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jarriko da atzerriko hornitzailearekin eta aztertuko du zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.

03
INPRIMAKIA BIDALI

Enpresek inprimakia beteko dute, bai Euskadin ezartzeko interesa izan lezaketen hornitzaile zehatzen datuekin, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologien datuekin, baldin eta uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.

Bete hemen inprimakia

04
BIDEOKONFERENTZIA BATERATUA

Bideokonferentzia bat egingo da inplikatutako alderdiekin: euskal enpresa, atzerriko hornitzailea, Klusterra edo Enpresa Elkartea (prozesuan parte hartu badu) eta Invest The Basque Country. Bilera horretan alderdi bakoitzak bere interesak edo premiak azalduko ditu, zehazteko hasieran bideragarria ote den ezarpen bat egitea Euskadin.

05
EZARPEN-PROIEKTUA

Hasierako interesa positiboa bada, Invest in The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat, atal hauek izango dituena: Ekosistema industriala, balizko kokalekuak, Administrazioak eskaintzen dituen laguntzak eta programak, fiskalitatea, etab.

Norentzat da

Hornikuntza-katea azkartu, produkzio-epeak laburtu, zerbitzua hobetu edo eraginkortasuna eta malgutasuna hobetu nahi duten euskal enpresentzat.

Euren hondar-alea jar dezakete euren hornitzaileei ezarpena egiteko bidea erraztuz, edo ezagutzera emanez euren lan-eremuan edo merkatuan antzeman dituzten hornikuntza-premiak.

Estrategia

Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko ekimena Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin lankidetzan garatzen da.

SPRI Taldeko Invest in the Basque Country, arloak lideratzen du ekimena, eta bere helburua da atzerriko kalitatezko inbertsioak atzeman eta mantentzea.

Financial Times egunkariak laugarren aldiz jarraian azpimarratu du Euskadik inbertsioak atzemateko egiten duen lana, eta dio Euskadi dela Europako eskualde ertain erakargarriena atzerriko inbertsioak atzemateko estrategiaren aldetik.

logo_invest in suppliers

Klusterrekin eta Enpresa Elkarteekin

Hegan. Aeronautika eta Espazioa

Gehiago jakin

ACICAE. Automozioa

Gehiago jakin

BHC - Basque Health Klusterra. Bio-osasuna

Gehiago jakin

Energia Klusterra (+ Fluidex)

Gehiago jakin

MAFEX. Railway Equipment

Gehiago jakin

AFV(+ Fundigex + Sife). Galdaketa eta forjaketa

Gehiago jakin

Habitata, Zura, Bulegoa eta Contract

Gehiago jakin

FMV - Euskal Herriko Itsas Foroa

Gehiago jakin

Euskadiko Paper Klusterra - Papera

Gehiago jakin

SIDEREX - Produktu eta instalazio siderurgikoak

Gehiago jakin

AFM (+ Invema + Eskuin) - Fabrikazio-teknologia aurreratuak

Gehiago jakin

GAIA (+ AVIC + Cybasque +BasqueGame+ Eiken - EIKTak eta ezagutza

Gehiago jakin

MLC + UNIPORT - Garraioak, Mugikortasuna eta Logistika

Gehiago jakin

Euskadiko elikadura Klusterra

Gehiago jakin

// Abantailak

5 arrazoi hornitzaileak Euskadira erakartzeko eta ezarrarazteko prozesuan inplika zaitezen

  • Material eta teknologien hornikuntza ziurtatuko duzu

  • Entrega-epeak hobetuko dituzu

  • Harreman eraginkor eta zuzenagoa izango duzu zure hornitzailearekin

  • Intzidentzien ratioa jaitsiko duzu

  • Harreman enpatiko eta kolaboratzaileak bultzatuko dituzu

// FAQs

Ohiko galderak

Testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea. Ekimen honen helburua da jakitea zein teknologia edo osagai falta diren gure balio-katean, hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakartzeko.

Ekimen honen asmoa da euskal enpresarekin kolaboratzea RIS3 arloko atzerriko hornitzaile estrategiko hori Euskadira erakartzeko, gure ekosistemaren barruan integratu dadin, dela produkzio-lantegi batekin edo dela I+G-ko zentro batekin.

Ekimen honen helburua da RIS3 arloko hornitzaile estrategikoak bilatzea, gure ekosisteman integratu daitezen eta balio-katean egon daitezkeen hutsuneak osa ditzaten. Zerbitzu honen bidez erakarri nahi dira bai euskal enpresentzat interesgarrienak izan daitezkeen hornitzaileak, bai hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologietan enpresaren jarduerarentzat interesgarria izan litekeen hornitzaile bat.

Lankidetzan arituz Euskadiko Kluster eta Enpresa Elkarte garrantzitsuenekin.

  • Hasteko, aukerak detektatzen dira euskal enpresen bitartez eta, behin azterketa hori egin ondoren, euskal enpresa harremanetan jartzen da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
  • Ondoren, enpresek inprimakia beteko dute, eta bertan adieraziko dituzte hornitzaile zehatzak, eta baita ere hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologiak, baldin uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarria izan litekeela euren jarduerarako.
  • Jarraian, SPRI Taldeko Invest The Basque Country arloko lantaldeak bideokonferentzia bat antolatuko du inplikatutako alderdi guztiekin, Euskadin ezarpen bat egitearen hasierako bideragarritasuna zehazteko.
  • Bukatzeko, hasierako interesa positiboa bada, Invest The Basque Country ekimenak Ezarpen-Proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat.

Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Invest in the Basque Country-ko lantaldearekin Hornitzaile Estrategikoak Erakartzeko zerbitzuaren webgunearen amaieran aurkituko duzun inprimakia betez.

Jarri gurekin harremanetan

Zein hornikuntza-premia antzeman dituzu zure balio-katean? Kontaiguzu hemen

Esaiguzu zure hornitzaileetatik zein gustatuko litzaizukeen Euskadin ezartzea, edo zein hornikuntza-premia detektatu dituzun, teknologia edo hornitzaile estrategiko horiek Euskadira erakarri ditzagun.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu