Invest in the Basque Country zerbitzuak

Euskadin kokatu nahi baduzu edo gaitasunak handitu nahi badituzu martxan dauden proiektuetan, geuk emango dizugu behar duzun babesa eta zure inbertsioaren bideragarritasuna bermatuko dugu.

Euskadin inbertitzeko zerbitzuak eta laguntzak

Aholku ematen diegu euren Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertitzaileei. Prest zaude Euskadin negozioak egiteko?

Invest in the Basque Country-n lan egingo dugu zure proiektuak arrakasta izan dezan: finantzaketa eta bazkideak bilatuz, laguntzak tramitatuz, adimen lehiakorreko zerbitzua emanez, harremanak bideratuz erakundeekin eta sektoreko klusterrekin.

Behin enpresa batek erabakitzen duenean zein herrialdetan kokatu nahi duen bere negozioa, zalantzak sortzen dira, adibidez hau: zein da kokaleku onena nire proiekturako? Non izango naiz lehiakorragoa? Nola lortu ditzaket tokiko hornitzaileak?

Horregatik, garrantzitsua da bidelagun izatea sare industrialaz asko dakien aditu bat, ondo ezagutzen dituena industria-guneen barrunbeak eta eskura dauden laguntza-tresnak.

SPRI Taldeak, Invest in the Basque Country leihatila bakarraren bidez, behar duzun laguntza eta babes guztia emango dizu Euskadin sartu eta errotzeko.

Bakarrik horrela aurkituko dituzu behar dituzun gakoak zure enpresa hazi eta garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko.

 

Bete inprimakia

Logo Invest

237,40 M€

2021ean lagundu ditugun proiektuen inbertsioa

450 lanpostu

2021ean kudeatutako ezarpen-proiektuek eragindako enplegu berria

Zer eskaintzen du?

Euskadin segurtasunez inbertitzeko laguntza-zerbitzuak

01_ Proiektuaren garapena

Zure neurrira prestatutako datuen txostenak emango dizkizugu lehen erabakiak har ditzazun, eta estrategia bat sortuko dugu administrazio-prozesuak azkartzeko. Kostuen estimazio bat ere egingo dugu eta harremanetan jarriko zaitugu zuretzat garrantzitsuak diren arloetako aholkulari espezializatuekin.

Zure proiektua are hobea izango da Invest in the Basque Country-rekin

02_Finantza aholkularitza

Enpresen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Agentzia gara, eta horrek aukera ematen digu posizio pribilejiatu batean egoteko, gaitasuna izanik eskaintzen dizugun arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko. Beste eskualde batzuetan ez bezala, Euskadin geure finantza-sistema dugu eta baita ere autonomia fiskala, eta hemen aholku emango dizugu zure proiektuarentzako finantzaketa lortzeko.

Harremanetan jarriko zaitugu finantza erakundeekin eta inbertitzaile pribatuekin

03_ Laguntzen tramitazioa

Nahi duzu finantzaketa-programa guztien onuradun izatea eta probetxu handiena ateratzea?
Badugu horretarako giltza, hasi enpresa kokatzeko unetik, eta heltze nahiz sendotze faseetaraino. Zure negozioari ongien egokitzen zaizkion programak bilatuko ditugu, eta geu arduratuko gara tramite guztiez zu programen onuradun izan zaitezen.

Geure kontu lan hori

04_ Partner-ak eta klusterrak

Gure esperientziak eta inplikazioak bide ematen digute Euskadiko enpresa guztiak ezagutzeko eta haietarako sarbidea izateko. Ateak zabalduko dizkizugu harreman pertsonalak bideratzeko eta, besteak beste, zure premietara egokitzen direnekin aliantza estrategikoak sortzeko. Gainera, Invest-en eskutik joanez gero, errazago iritsiko zara erakunde publiko, unibertsitate, teknologia-zentro eta ikerketa-zentroetara.

Zure bazkide teknologikoak aurkeztuko dizkizugu

05_ Kokalekua bilatzea

Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan. Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.

Zure negozioarentzako leku onena aurkituko dugu

06_ Negozio aukerak

Jarri harremanetan gure lantaldearekin, badauzkagu aholkulari espezializatuak eta aditu sektorialak. Euren lana da euskal merkatuko aukerak eta abantailak eskaintzea zurea bezalako enpresei.

Badakigu zein premia dauden Euskadin, eta hurbildu egingo dizkizugu

Nola funtzionatzen duen

Nola laguntzen diegu enpresei Euskadin kokatzen eta errotzen?

• Informazio sektoriala adituen eskutik (klusterrak)
• Enpresen garapen prozesuak (erregulazioak, fiskalitatea, jabetza industrial eta intelektuala, merkatuak, etab.)
• Agenda antolatzea eta koordinatzea: bilerak eta bisitak enpresa eta erakundeetara
• Kolaboratzaileak bilatzea Euskadin: enpresak, klusterrak, etab.

• Bazkide estrategiko eta teknologikoak identifikatzea proiektu bakoitzerako
• Kokaleku onena aurkitzea proiektu bakoitzerako
• Informazioa inbertsio-proiektuei aplika dakizkien laguntza eta dirulaguntzei buruz
• Finantzak eta harremanak inbertitzaileekin

• Negozioen garapenerako aholkularitza espezializatua erakunde kolaboratzaileen bitartez
• Langileak aukeratu eta trebatzea Eusko Jaurlaritzaren enplegu arloko zerbitzuen bidez
• Lankidetza Euskadin kokatutako kluster industrialekin eta beste erakunde batzuekin
• Lankidetza Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearekin. Kontratu bidezko ikerketa-laguntza

Enpresa garapena eta enpresa eta negozio berrien sorkuntza dira euskal erakundeen apustu garrantzitsuenetako bi. Eta apustu horiek aurrera eramateko, hainbat tresna eskaintzen dira, enpresak sortu, garatu eta indartzeko.

• Funts publiko espezifikoak, enpresen bizi-zikloko etapa guztietarako
• Funts pribatu proaktiboak enpresetan inbertitzeko
• Pizgarri eta kenkari fiskalak

• Tokiko administrazioak
• Beste erakunde publiko batzuk (Energiaren Euskal Erakundea, IHOBE…)
• Azpiegiturak:
industrialdeetan (fabrikazioa), teknologi parkeetan (I+G+B), eta haztegietan (spin off-ak)
• Arrisku Kapitala eta Finantza Erakundeak.
• Klusterrak eta elkarte industrialak
• Ikerketa eta berrikuntza zentroak Contract Research), unibertsitateak:
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea
• Aholkulariak

Badakizu badugun bulegorik zure herrialdean?
Nazioarteko aditu-talde bat dugu 70etik gora herrialdetan, 18 bulego propiorekin. Kanpo sare oso sendoa, 20 urtetik gorako esperientziarekin.

Norentzat da?

Softlanding

Euskadin kokatzeko proiektu berri bat duten atzerriko enpresentzat.
Eta premia dutenak euskal ekosistema industrialarekin loturak sortzeko,  sektoreko balio-kateak ezagutzeko, kokaleku estrategikoak lortzeko edo hornitzaile eta bezeroen azterketa egiteko, eta baita ere eskuratu nahi dutenak Euskadin ezarpen produktibo bat egiteari buruzko  doako eta ad hoc prestatutako azterketa bat.

Aftercare

Atzerriko kapitalarekin Euskadin kokatuta dauden  enpresentzat.
Helburutzat dutenak  gaitasunak handitzea, inbertsio berriak egitea edo beren ezarpen produktiboak eta I+G unitateak Euskadin mantentzea, eta erakunde publikoen babes onena bermatu nahi dutenak.

Berriak
Abantailak

Hona hemen 6 arrazoi harremanetan jartzeko Invest-ekin, Euskadira sartzeko ate bakarrarekin

  • Hurbiltasun handiena administrazioarekin, eta harremanetarako bide zuzena erakunde publikoekin
  • Laguntza edozein fasetan zaudela ere (ezarpen zein sendotze fasean)
  • Geuk egiten dizkizugu tramiteak
  • Lotura estua I+G+B-ko ekosistema publiko eta pribatuarekin, bazkide teknologikoak aurki ditzazun
  • Euskadi lehiakortasun-gune bat da sektore garrantzitsuenetan, eta Invest-ek aukera emango dizu haietara iristeko
  • Erraztasunak zure proiektuak behar duen finantzaketa eskuratzeko
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Invest in the Basque Country SPRIko Enpresen Sustapenerako Arlo bat da, zeinaren bidez laguntza ematen diegun hemen daukagun ekosistemagatik eta garapen industrialagatik Euskadi euren negozioa garatzeko kokaleku perfektua dela uste duten atzerriko enpresei.

Lehen bilera bat egingo dugu, eta bertan azalduko dizkiguzue proiektuak dituen premiak. Ondoren, organismo publikoek eskaintzen dizkizueten laguntza-tresnak aurkeztuko dizkizuegu, eta baita ere zuen proiektuaren garapena erraztuko duten figura guztia.

Jakina, azaltzen dizkiguzun premien arabera, kokaleku onena bilatuko dugu zure negozioa Euskadin garatzeko.

Jar zaitez harremanetan Invest in the Basque Country-rekin, konta iezaguzu zein premia dituzun zure enpresa Euskadin garatzeko, eta zuretzat egokiena den laguntza-tresna bilatuko dugu.

Jar zaitez harremanetan Invest in the Basque Country-rekin, eta konta iezaguzu nolako bazkideak aurkitu nahi dituzun. Zure proiekturako partner onena aurkitzen lagunduko dizugu.

Eskatu hemen

Prest Euskadin sartzeko?

Bermatuta izango dituzu laguntza eta baliabide onenetarako sarbidea.

Zure datuak bidaltzen dizkiguzun unetik hasita, laguntza eta aholkularitza emango dizugu eta ondoan izango gaituzu erabakiak hartzeko zein tramiteak egiteko, ematen duzun urrats bakoitza pauso bat izan dadin Euskadin kokatzeko edo zure proiektua handitzeko prozesuan.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Galdetu hemen
Lotutako laguntzak

Zure Invest in the Basque Country-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu