Mikel Jauregi

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko industria-inbertsiorako “lur emankor” gisa kokatu du Euskadi

Mikel Jauregi sailburua “Invest in the Basque Country” ekitaldiaren buru izan da Madrilen, nazioarteko industria-ordezkaritza zabal baten aurrean
-
  • Mikel Jauregi: “Euskadi lur emankorra da industria-inbertsio berrietarako. Autogobernu politiko eta fiskaleko sistema bakarra dugu, gure eredu propioa sortzeko aukera eman diguna: industriaren aldeko ingurunea, kohesio sozialaren eta bizi-kalitatearen garapenarekin uztartua. Industria-inbertsioak erakartzeko leku paregabea. Konfiantzazko ingurune bat eskaintzen dugu, eta gobernu hurbil bat, industria-estrategia anbiziotsu batekin”.

 

  • Parte-hartzaileek nabarmendu dute Euskadi fabrikazioan bikaintasuna duen herrialde industriala dela, lurralde berritzailea, talentuduna, fiskalitate propio eta lehiakorrarekin, eta lankidetza publiko-pribatu estuarekin.

 

  • Nazioarteko inbertitzaileek gero eta gehiago baloratzen dituzte bertan biltzen diren faktoreak, besteak beste, erakundeen egonkortasuna, azpiegituren kalitatea —bereziki digitalak eta energetikoak— eta talentua erakartzeko gaitasuna, arlo horietan Euskadik lehiatzeko abantailak baititu.

 

Eusko Jaurlaritzak “Invest in the Basque Country” ekimena aurkeztu du gaur Madrilen, Euskadiren posizionamendua indartzeko, nazioarteko inbertsiorako helmuga erakargarri, lehiakor eta fidagarri gisa. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren sailburua izan da hitzorduaren buru. Jardunaldian, hizlariek nabarmendu dute Euskadi manufaktura-bikaintasuna duen herrialde industriala dela, lurralde berritzailea, talentuduna, fiskalitate propio eta lehiakorrarekin, eta lankidetza publiko-pribatu estuarekin.

Ekitaldian erakundeetako ordezkariak, inbertitzaileak eta eragile ekonomikoak bildu dira, euskal lurraldeak eskaintzen dituen aukeren inguruan, gero eta zorrotzagoa den testuinguru global batean. “Invest in Basque Country” ekimenak honako hauen babesa izan du: Javier García Cogorro, General Partner & Founder, Columbus Venture Partnerts; Fernando González Zalba, General Manager, Quantum Motion Spain; Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasuneko diputatua; Jimmy Vanhoove, CEO Viralgen; Meinrad Spenger, CEO MasOrange; eta Javier Hernández, Vice President of Corporate Strategy, Littlefuse, besteak beste.

Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “Euskadik industria gehiagoren eta Europa gehiagoren aldeko apustua egiten du. Eta Europan ezin da ongizaterik egon industria indartsu bat gabe. Industria aurrerabidearen, aberastasunaren eta kalitatezko lanpostuen iturri delako. Orain zapaldu behar dugu Europako berrindustrializazioaren azeleragailua. Euskadin dagoeneko asmo handiko proiektuen alde egiten ari gara apustu, Europak abangoardia teknologikoan eta industrialean jarrai dezan”.

 

Jauregik azpimarratu duenez, “Euskadi lur emankorra da bere sektorean liderrak diren enpresek industria-inbertsioak bertan egiteko. Eta, zergatik Euskadi? Autogobernu politiko eta fiskaleko sistema bakarra dugu, eta horri esker, geure eredu propioa sortu dugu: industriaren aldeko ingurunea, kohesio sozialaren eta bizi-kalitatearen garapenarekin uztartua”.

 

Eta Euskadi industria-inbertsiorako lurralde erakargarri egiten duten lau gakoak nabarmendu ditu: “fabrikazioaren bikaintasuna, berrikuntza, talentua eta lankidetza publiko-pribatua. Lau gako horiek industria-inbertsioak erakartzeko leku paregabe gisa kokatzen gaituzte. Konfiantzazko ingurune bat eskaintzen dugu, eta gobernu hurbil bat, industria-estrategia anbiziotsu batekin”.

 

Berrikuntza eta fiskalitatea: euskal industria berria eraikitzen

Jardunaldia bi bloketan banatu da. Lehen mahai-ingurua: “Berrikuntza eta fiskalitatea: euskal industria berria eraikitzen”. Hauek parte hartu dute: Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako foru diputatua, hiru euskal foru ogasunen ordezkari gisa; Javier García Cogorro, General Partner eta Columbus Venture Partners-en sortzailea, eta Fernado González Zalba, Quantum Motion Spain-eko General Managerra.

Hizlariek aztertu dute zergatik den Euskadi gaur egun helmuga erakargarria inbertsio industrial eta teknologikorako. Industria-ingurunea, talentua edo bizi-kalitatea bezalako faktoreak nabarmendu dituzte, “denboran eutsitako estrategia bati erantzuten dioten elementuak eta industria-ehunarentzat funtsezkoak direnak”.

Bereziki nabarmendu dute “Euskadik foru-aldundien eta haien autogobernuaren bidez bere zerga-politika propioa diseinatzeko duen gaitasuna, industria-jarduerarako eta, bereziki, berrikuntzarako ikuspegi argiarekin. Horrela, fiskalitatea benetako palanka bihurtzen da proiektuak, kapitala eta talentua erakartzeko “.

Hizlariek nabarmendu dutenez, esparru horrek emaitza zehatzak dakartza: “proiektu berriak, inbertsioa eta enplegua, praktikan funtzionatzen duen lankidetza publiko-pribatuari esker”.

Lehen pertsonan: industria-inbertitzailearen esperientzia Euskadin

Bigarren mahai-inguruak, “Lehen pertsonan: industria-inbertitzailearen esperientzia Euskadin” izenekoak, Euskadiren aldeko apustua egin duten inbertitzaile industrialen partaidetza izan du.

Gonzalo Sánchez Estatuko enpresa-lider garrantzitsuenetako batek, PwC Españako presidente eta Global Strategy Councileko kide denak, moderatutako mahai batean parte hartu dute Jimmy Vanhove, Virangengo CEOak; Meinrad Spenger, MasOrangeko CEOak; Javier Hernández, Littelfuseko Corporate Strategy presidenteordeak, eta Ane Miren de Ariño, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotze zuzendariak.

 

Mahai honetako hizlariak beren inbertsio-proiektuetarako Euskadiren aldeko apustua egin duten enpresen arduradunak dira. Nabarmendu dutenez, Euskadik industria-oinarri sendoa eta gaitasun zientifiko eta teknologiko oso garatuak ditu, “industria-proiektu berritzaileak eta konplexutasun handikoak bultzatzeko gai diren konbinazio irabazlea”.

Identifikatu duten beste ardatz nagusietako bat talentua eskuratzea da, faktore estrategiko bereizgarri gisa ulertuta. “Euskadik gaitasun handia du profesional kualifikatuak prestatzeko, bai eta horiei eusteko ere, enpresa-ehun dinamiko bati eta balio handiko garapen profesionalerako aukerei esker. Horri gehitu behar zaio nazioarteko talentua erakartzeko gaitasun gero eta handiagoa”.

Azkenik, parte-hartzaileek euskal administrazioaren papera nabarmendu dute, “gertukoa eta proaktiboa, enpresei beren bizi-ziklo osoan zehar entzuten eta laguntzen diena, ezartzen denetik hazten eta finkatzen den arte. Lankidetza publiko-pribatua faktore erabakigarria da, industria-garapena bultzatzen duen eta Euskadin inbertsio berriak erakartzeko zirkulu birtuosoa indartzen duen ingurune egonkor eta aurreikusgarria sortzen laguntzen du “.

Zergatik da Euskadi inbertsiorako herrialde erakargarria

Etorkizuneko potentziala duten sektoreetan atzerriko inbertsioa erakartzea da Industria-Euskadi 2030 Planaren Industria Gehiago Ardatzaren lehentasunetako bat. Euskadik erreferentziazko helmuga izan nahi du atzerriko industria-inbertsioarentzat, balio erantsi handiko sektoreetan eta etorkizunerako traktore izan daitezkeenetan. Lehentasun horren helburua da inbertsio eraldatzaileak erakartzea, enplegu kualifikatua sortzeko, teknologia aurreratuak sartzeko eta tokiko industria-sarea balio-kate globaletan txertatzea bultzatzeko.

Jardunaldian zehar, hizlariek nazioarteko inbertitzaileen aurrean nabarmendu dituzte erakundeen egonkortasuna, bertako azpiegituren kalitatea —bereziki digitalak eta energetikoak— eta Euskadik talentua erakartzeko eskaintzen duen gaitasuna. Lehiarako abantaila horiek industria-oinarri sendoarekin, jasangarritasunerako politika aurreratuekin eta bizi-kalitate handiarekin uztartzen dira, eta faktore horiek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute inbertsio-erabakiak hartzeko orduan.

Hala, Euskadi atzerriko inbertsiorako Europako lurralde erakargarrienetako bat da, gaitasun industrialen, berrikuntzaren, egonkortasun instituzionalaren eta lehiakortasun handiko enpresa-ingurunearen konbinazioari esker, lehen mailako adierazle ekonomiko eta sektorialek babestuta.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euroko  Arrisku  Kapitaleko  Funtsa  sortu  du  Euskadiko  industriako  ETEen  tamaina,  lehiakortasuna  eta  eraldaketa  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko Arrisku Kapitaleko Funtsa sortu du Euskadiko industriako ETEen tamaina, lehiakortasuna eta eraldaketa indartzeko

Lehenengo eragiketa gauzatu da jada, eta horri esker, Walter Pack industriak arrakastaz itxi du 10 milioi euroko finantzaketa-erronda. Erronda inbertitzaile pribatu batek (Stellum Growth) gidatu du; horrez gain, arrisku-kapital publikoko funtsen babesa ere izan du: EZTEN II FCR funtsa eta Seed Capital Bizkaia

Euskal  ontzi  nautiko  elektrikoen  industria-sektore  berria  sortu  du

Euskal ontzi nautiko elektrikoen industria-sektore berria sortu du

“Zero Emissions Marine Boat” ontzi nautiko elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berriaren garapena bultzatzeko Proiektu Eraldatzaile berri bat da. Industria-sektore berri horrek Europaren buruan kokatzen du Euskal AE

Eusko  Jaurlaritzak  ETEak  hazkunde  handiko  sektoreetara  dibertsifikatzeko  programa  berri  bat  ireki  du  54  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak ETEak hazkunde handiko sektoreetara dibertsifikatzeko programa berri bat ireki du 54 milioi eurorekin

Mikel Jauregi sailburuak iragarri du programa ireki dela, Gasteizko Zayer enpresara egindako bisitan. Industria-arloko ETE horrek nagusiki energiaren sektorera eta sektore aeroespazialera bideratutako ahalmen handiko makina-gama berri bat muntatzeko dibertsifikazio-proiektua aurkeztu du programan

Euskadiko  industria-lehiakortasuna  hazi,  dibertsifikatu  eta  indartzeko  inbertsio  berriak  bultzatzen  ditu  Dibertsifika  2026  programak
29/06/2026 Finantziazioa

Euskadiko industria-lehiakortasuna hazi, dibertsifikatu eta indartzeko inbertsio berriak bultzatzen ditu Dibertsifika 2026 programak

Euskal industria-enpresei hazteko, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lehia-posizioa indartzeko aukera emango dieten ekoizpen-inbertsioko proiektuei laguntzeko 54 milioi euro bideratuko ditu Dibertsifika 2026 programa berriak. Programak deialdi bakar batean finkatzen du orain arte Indartu eta Gauzatu Industriak eskaintzen zuten laguntza, eta, hala, erraztu egiten du enpresa-eraldaketako proiektu estrategikoei ekiteko behar...

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriaren  Euskal  Kontseiluak  Euskadi  2030  Industria  Planaren  lehen  jardueren  balantzea  egin  du

Industriaren Euskal Kontseiluak Euskadi 2030 Industria Planaren lehen jardueren balantzea egin du

Buru izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Elixabete Etxanobe Bizkaikoa, Eider Mendoza Gipuzkoakoa eta Mikel Jauregi Industriako sailburua.

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Eusko  Jaurlaritzak  bikoiztu  egin  ditu  industriaren  efizientzia  energetikoa  bultzatzeko  laguntzak,  52  milioi  euroraino

Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin ditu industriaren efizientzia energetikoa bultzatzeko laguntzak, 52 milioi euroraino

Industriaren efizientzia energetikoaren bidez autonomia energetikoa sustatzeko apustua indartuko du Eusko Jaurlaritzak, eta hori ezinbestekoa da ekoizpen-sarearen lehiakortasuna indartzeko eta inportazio energetikoekiko mendekotasuna murrizteko

Euskadik  AA  aplikatuaren  kongresua  egin  du  industriaren  produktibitatea  eta  fakturazioa  handitzeko

Euskadik AA aplikatuaren kongresua egin du industriaren produktibitatea eta fakturazioa handitzeko

Testuinguru horretan kokatzen da BidaIA: Industria Sailaren ekimen publiko bat, ETE industrialean AAren ezarpena antolatzeko, errazteko eta bizkortzeko. Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitaleko laguntza-programek, horien artean AA aplikatukoek eta zibersegurtasun industrialekoek, 28 milioi euroko zifra errekorra lortu dute aurten

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.