Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko

Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin
-
  • Mikel Jauregi sailburuak aditzera eman duenez, “denbora daramagu energiaren biltegiratze egonkorrean lanean, eta ez gara baterien instalazioaz soilik ari, bateriak fabrikatzeaz ere ari gara. Gure herrialdean fabrikatu nahi ditugu Europarako biltegiratze-sistemak, gure zentro teknologikoen eta gure industriaren eskutik. Hithium enpresarekin sinatutako akordioak bide horretan aurrera egiteko aukera emango digu”.
  •  Energia eolikoak eta eguzki-energiak Europan hedapen handiagoa izan ahala, gero eta handiagoa izaten ari da energia biltegiratzeko soluzio aurreratuen premia, malgutasuna eskainiko duten eta sarearen egonkortasuna bermatuko duten soluzioen premia. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotzen du trantsizio energetikoaren industrializazioa sustatzea eta emisioen murrizketan laguntzea, biltegiratze-teknologia efiziente eta jasangarrien bidez.

Municheko “The Smarter E Europe” azokaren barruan, Eusko Jaurlaritzak Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU) sinatu du Hithium enpresarekin, bateria egonkorren munduko enpresa nagusietako batekin. Akordio hori funtsezko mugarria da Euskadi energiaren biltegiratze egonkorreko industrian Europako erreferente izan dadin.

Hitzarmena bi aldeen arteko elkarlan estuaren emaitza da, eta hiru ardatz estrategiko ditu: lankidetza teknologikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek proiektuaren garapenean parte-hartze aktiboa izatea, eta fabrikazioan zirkulartasuna bultzatzea. Biltegiratze egonkorreko sistemak Euskadin fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integrala garatzeko helburua partekatzen dugu, betiere erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin.

Itun hori urrats erabakigarria da Europan ekoizpen- eta berrikuntza-gaitasuna lokalizatzeko estrategian, eta Euskadi, puntu komertziala izateaz haratago, Hithium enpresak kontinentearen hegoaldean izango duen fabrikaziorako eta eragiketarako base bihurtzen du. Horri esker, Euskaditik koordinatu ahal izango dira ekoizpena eta Europako beste merkatu batzuetarako banaketa, eta, hala, Europarako gune estrategiko gisa betetzen duen eginkizuna finkatuko da.

Energia eolikoak eta eguzki-energiak Europan hedapen handiagoa izan ahala, gero eta handiagoa izaten ari da energia biltegiratzeko soluzio aurreratuen premia, malgutasuna eskainiko duten eta sarearen egonkortasuna bermatuko duten soluzioen premia. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotzen du trantsizio energetikoaren industrializazioa sustatzea eta emisioen murrizketan laguntzea, betiere biltegiratze-teknologia efiziente eta jasangarrien bidez. Bateria egonkorrak Teknologia Garbien Euskal Zerrendan barne hartzen dira, eta, beraz, % 35eko kenkari fiskala dute.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak trantsizio energetiko jasangarriaren aldeko konpromisoa berresten du, eta emisio txikiagokoa industria lehiakorragoaren eta efizienteagoaren garapena sustatzen du. Hithium enpresarekin hitzartutako lankidetza horrek islatzen du Euskadik industria efizienteagoaren eta jasangarriagoaren alde egin duen apustua, “industria gehiago, industria hobea, emisio txikiagoak” lelopean.

Euskadin bateria egonkorrak fabrikatzea

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol-saioan aurkeztu du akordioa. “Euskadiko azpiegitura elektrikoetan inbertitzea premia ez ezik, aukera bat ere bada, ondasun eta ekipamendu elektrikoetan lehen mailako ekoizleak baititugu, besteak beste”.

“Gobernura iritsi nintzenetik sare elektrikoan inbertitzearen eta energia berriztagarri gehiago garatzearen premia nabarmendu dut. Horiek, ordea, eragozpen bat dute: aldakortasuna. Itzalaldi elektrikoaren ondoren, are nabarmenagoa da errealitate hori. Horregatik, biltegiratzea da gure lehentasuna”, adierazi du Jauregi sailburuak.

“Eusko Jaurlaritzak denbora darama energiaren biltegiratze egonkorrean lanean. Ez gara baterien instalazioaz soilik ari, bateriak fabrikatzeaz ere ari gara. Gure herrialdean fabrikatu nahi ditugu Europarako biltegiratze-sistemak, gure zentro teknologikoen eta gure industriaren eskutik. Itzalaldi elektriko batek agerian utzi du zein zaurgarriak garen. Era berean, aukera industrial hau baliatzeko ditugun indarguneak ere erakutsi dizkigu, eta Hithium enpresarekin lortutako akordioa indargune horien emaitza da”, eman du aditzera sailburuak.

 Hithium enpresa

 2019an sortu zen eta Xiamen hirian du egoitza, Txinan. Energia biltegiratzeko eragile nagusietako bat da. Nazioartean hedapen nabarmena izan du, eta Ameriketako Estatu Batuetan, Alemanian, Erresuma Batuan, Turkian, Dubain, Singapurren, Australian eta beste herrialde batzuetan zabalduta dago. Lankidetza horrekin, Hithium enpresak aurrera egiten du Europan ekoizpen- eta berrikuntza-gaitasunak aurkitzeko konpromisoan, soluzio optimizatuak eskaintzera begira eta Europako estandar teknikoak betetzera begira.

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEXeko  bazkide  europarrak  bildu  ditu  Euskadin,  enpresen  nazioartekotzean  genero-berdintasuna  bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek WOMEXeko bazkide europarrak bildu ditu Euskadin, enpresen nazioartekotzean genero-berdintasuna bultzatzeko

SPRI Taldearen agentziak Europako proiektuaren eskualde arteko laugarren topaketa antolatu du, Bilbon eta Aretxabaletan, politika publikoak, enpresa-jardunbide egokiak eta ETEen nazioarteko jardueran emakumeen parte-hartzea indartzen lagunduko duten ekimenak partekatzeko.

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadiko  esperientzia  industriala  aurkeztu  du  Japonian,  itsas  eolikoaren  garapenerako  erreferente  gisa

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko esperientzia industriala aurkeztu du Japonian, itsas eolikoaren garapenerako erreferente gisa

Nazioartekotzeko euskal agentziak Global Offshore Wind Summit Japan 2026an parte hartu du, euskal eolikoko balio-katearen lehiakortasunaren gakoak partekatzeko eta Japoniarekin enpresa-lankidetzarako aukera berriak bultzatzeko

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Txekiar  Errepublikako  lehen  ministroak  euskal  industria  bertatik  bertara  ezagutu  du  Brnoko  MSV  azokan
2026/10/09 Nazioartekotzea

Txekiar Errepublikako lehen ministroak euskal industria bertatik bertara ezagutu du Brnoko MSV azokan

Euskadiko hamar enpresak eta bi teknologia-zentrok parte hartu dute Txekiar Errepublikara egindako enpresa-misio batean, sektore aeronautikoan, industrialean eta energetikoan negozio- eta lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Basque Trade & Investmentek (SPRI Taldea) antolatu du misioa, Txekiar Errepublikak Madrilen duen Enbaxadarekin batera, HEGANen eta AFM Cluster-en laguntzarekin.

EBren  eta  Indiaren  arteko  merkataritza-akordioak  aukera  berriak  irekitzen  dizkie  euskal  automobilgintza-sektoreko  hornitzaileei
2026/10/07 Nazioartekotzea

EBren eta Indiaren arteko merkataritza-akordioak aukera berriak irekitzen dizkie euskal automobilgintza-sektoreko hornitzaileei

Arantzelak pixkanaka murrizteak Indiako merkatura sartzeko baldintzak hobetuko ditu Europako automobilgintzako osagaientzat.

Basque  Trade  &  Investmentek  Australiako  sare  elektrikoaren  eraldaketak  euskal  enpresentzat  eskaintzen  dituen  aukerak  ezagutarazi  ditu
2026/10/05 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek Australiako sare elektrikoaren eraldaketak euskal enpresentzat eskaintzen dituen aukerak ezagutarazi ditu

Hogei euskal enpresa inguruk parte hartu dute Australiako elektrizitate-transmisioaren eta -banaketaren arloko aukerei buruzko webinarrean.

Eusko  Jaurlaritzak  nazioarteko  lankidetzarako  bide  berriak  sustatu  ditu  Austria,  Polonia  eta  Hego  Koreako  ordezkaritzen  bisitarekin
2026/09/30 Nazioartekotzea

Eusko Jaurlaritzak nazioarteko lankidetzarako bide berriak sustatu ditu Austria, Polonia eta Hego Koreako ordezkaritzen bisitarekin

Bisitek Euskadiko ekosistemaren gaitasunak ezagutarazteko eta nazioarteko lankidetza indartzeko aukera ematen dute, besteak beste, berrikuntzaren, industria aurreratuaren eta energia-trantsizioaren arloetan.

InspectRailen  trenbide-teknologiak  1,5  milioi  euroko  finantzaketa  jaso  du
2026/09/22 Finantziazioa

InspectRailen trenbide-teknologiak 1,5 milioi euroko finantzaketa jaso du

SPRI Taldeko Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietate publikoak eragiketa babestu du, SPRIk berak kudeatzen duen BasqueTek Ventures ekimenaren bidez.

Eusko  Jaurlaritzak  Euskadiko  sare  elektrikoaren  potentzia  6.000  MW  arte  handitzeko  konpromisoa  lortu  du,  egungoa  baino  %  50  handiagoa  izango  dena

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko sare elektrikoaren potentzia 6.000 MW arte handitzeko konpromisoa lortu du, egungoa baino % 50 handiagoa izango dena

Euskadik epe luzera bere industriaren behar energetikoak asetzeko hornidura elektrikoa bermatuko du, aurrekaririk gabeko inbertsio baten bidez. Inbertsio hori datozen bost urteetan gauzatuko da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.