Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021 programaren helburua da banda zabal ultra-azkarreko sareak zabaltzea horrelako zerbitzurik ez duten Euskadiko enpresetara —operadoreek ez dutelako telekomunikazio-azpiegiturarik Euskadiko industrialdeetan edo beste eremu geografiko batzuetan—, enpresa horiek euren lehiakortasuna hobetu dezaten informazioa transmititzeko duten gaitasuna handituz.
Banda Azkar Ultra-azkarreko sareak mugarri bat izan dira mundu mailako komunikazioan. Horregatik, laguntzak eman nahi dizkiegu enpresa-jarduerak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoei, edozein tamainatakoak izanik ere, garatu ditzaten gutxienez 600 Mpbs simetrikoko banda zabal ultra-azkarreko zerbitzuak kontratatzeko aukera ematen duten telekomunikazio-sareak.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
T.: 900 929 393
email info@spri.eus
30.000 eurorainoko laguntzak urteko eta enpresako, banda zabal ultra-azkarreko sareak ezartzeko.
Telekomunikazio-operadorearen alta-kuota bakarra ordaintzeko laguntza.
Aukera paregabea zure lehiakortasuna eta informazioa transmititzeko gaitasuna hobetzeko.
Aukera bikaina datu-bolumen handiak abiadura handian transmititzea eskatzen duen edozein jardueraren itxaro-denborak drastikoki hobetzeko.
Bete zure eskaera Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra programako laguntzak eskuratzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua