Adimen Artifizial Aplikatua 2022

Hobetu zure enpresaren lehiakortasuna adimen artifizialean oinarritutako aplikazioak txertatuz

Informazioa aldatu egin daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Adimen Artifizial Aplikatua 2022

3 milioi euro zerbitzu eta prozesuei aplikatutako adimen artifizialeko proiektu komertzialak babesteko.

Adimen Artifizial Aplikatua 2022 laguntza-programaren helburua EAEko enpresetan IAren erabileran oinarritutako proiektuak babestea da, baldin eta proiektu horiek erakuste-efektua badute eta Euskadin teknologia honen eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, euskal enpresei lehiakortasuna areagotzeko tresnak emateko.

Adimen Artifiziala da 4.0 Industriaren muina, izan ere, Adimen Artifiziala oinarri hartuta garatzen dira, besteak beste, Ikusmen Artifiziala, Deep learning, Datuen Analisia, Machine Learning eta gure enpresentzat balio erantsi handia duten beste jarduera batzuk.

Epeak

Hasiera data: 2022-04-05

Amaiera data:
2022-11-21, 23:59retan

Zer eskaintzen du?

Adimen Artifizial Aplikatua programak eskaintzen dizu

100.000 € arteko laguntza Adimen Artifizialaren erabilera aplikatzeko eta sustatzeko

Algoritmo aurreratuen bidez garatutako aplikazioak, soluzioak eta zerbitzuak ezartzea

Eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea, zure ekoizpen-prozesuei AA aplikatuz

Adimen Artifizialerako aholkularitza, ingeniaritza, hardware eta software aplikazio espezializatura sarbidea

Zertan laguntzen dizu?

Adimen Artifizial Aplikatua programak laguntzen dizu

  • Zure ekoizpen-gaitasunak egungo eskarira egokitzea, Adimen Artifizialeko algoritmo aurreratuak erabiliz.
  • Ezagutza berriak eskuratzen hainbat arlotan: Ikusmen Artifiziala, Machine Learning, Data Science eta balio erantsi handiko beste aplikazio batzuk
  • Datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesua indartzen
  • Hardwarea eta Softwarea erosteko kostuak estaltzen, erabilpen lizentziak barne.
  • Aholkularitza, ingeniaritza eta antzeko zerbitzuen kostuak ordaintzen.
  • Zure negozioaren produktibitatea hobetzen, datuen analisi aurreratuan oinarritutako erabakiak hartuz.
Norentzat da?

Zure lehiakortasuna handitu nahi duzu Adimen Artifizialaren aplikazioaren bidez ekoizpena eskarira egokitzeko?

Algoritmo aurreratuen erabileran oinarritutako produktuak, irtenbideak eta zerbitzuak garatzeko eta teknologia horrekin dituzten emaitzak eta esperientziak ezagutarazteko prest dauden ekintzaile, autonomo edo enpresentzat.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza bat emango dizugu, zure proiektuko gastu eta inbertsioen gehienez % 50 ordaintzeko eta, horrela, zure lehiakortasuna hobetzeko.

2021eko Adimen Artifizial Aplikatua programaren emaitzak

2021eko edizioan 110 proiektu aurkeztu ziren, besteak beste, IA, Sare Neuronalak, robotika eta automatizazioa edo Big Data bezalako gaiekin lotuta, eta 110 proiektu horietatik, 96 babestu ziren. Kasu gehienetan, ezeztatu diren proiektuak Adimen Artifizialeko algoritmorik ez zegoelako ukatu dira. Horrela, onartutako 96 proiektuek 4.224.918 euroko diru-laguntza izan zuten, proiektu bakoitzeko 44.000 euroko batez besteko diru-laguntzarekin.

%

Onartutako proiektuen ehunekoa

Diruz lagundutako proiektuak

Batez besteko dirulaguntza

Deep Learning, robotika edo automatizazioa bezalako gaietarako Adimen Artifiziala aplikatzeak produkzioa egokitzea eta zure enpresako balio-eskaintza handitzea ahalbidetuko dizu, haren lehiakortasuna eta merkatuan duen posizionamendua bultzatuz.

Eskatu hemen

Lortu orain Adimen Artifizialeko konponbideak ezartzeko laguntzak eta hobetu zure enpresaren produktibitatea.

Bete zure eskaera Adimen Artifizial Aplikatua programako itzuli beharrik gabeko laguntzak eskuratzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

TELEFONO ZENBAKIA 900 929 393

GALDETU HEMEN
Lotutako laguntzak

Zure Digitalizazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu