Beint bekak 2023

Eskuratu kanpo-merkataritzari buruzko nazioarteko esperientzia atzerrian praktikak eginez

BEINT bekak 2023

70.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak atzerrian prestakuntza jasotzeko eta nazioarteko merkataritza arloko profesional bezala itzultzeko.

BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.

Badakigu funtsezkoa dela ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 70.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Epeak

Hasiera data: 2023/03/14

Amaiera data:
2023/04/17, 23:59retan
-
Hautaketa Probak:
Apirilaren 22an, BECean (Bilbao Exhibition Centre)

2 urteko nazioarteko prestakuntza 3 fasetan banatuta:

1. Gradu-ondoko prestakuntza


Nazioartekotzean espezializatutako gradu-ondoko prestakuntza. 4 hilabeteko iraupena izango du eta 2023ko abenduaren 31 baino lehen amaituko da.

2. Praktikak erakundeetan


12 hilabetez, 2024ko urtarriletik abendura bitartean, praktikak egingo dituzu nazioartekotzea sustatzen duten erakunde publikoetan.

3. Praktikak enpresan


8 hilabetez, 2024 edo 2025eko urtarriletik abuztura, praktika profesionalak egingo dituzu enpresa nazioartekotuetan edo beste organismo multilateral batzuetan.

100 plaza, honela banatuak:


· A modalitateko 80 beka gehienez (programaren 1., 2. eta 3. faseak egingo dituzte).
· B modalitateko 30 beka gehienez (programaren 1. eta 3. faseak egingo dituzte).

Zer eskaintzen du?

BEINT bekek eskaintzen dizute

30.000 eta 70.000 euro bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.

Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko aukera

20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan

Etxera itzultzean esperientzia handia bildua izatea izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.

Zertan laguntzen dizu?

BEINT bekek laguntza emango dizute

  • Zure prestakuntza hobetzeko, kanpo-merkataritzan espezializatuz.
  • Nazioarteko merkatuetan lan egiteko behar diren ezagutza teknikoak eta gaitasunak eskuratzeko.
  • Zure esperientzia profesionala hobetzeko, enpresa nazioartekotuetan eta nazioartekotzea sustatzen duten erakundeetan lan eginez.
  • Esperientzia pertsonal paregabe bat bizitzeko, kultura eta ohitura berriak ezagutuz.
  • Etorkizunerako harreman profesionalak sortzeko.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2023ko Araudia
Norentzat da?

Kanpo-merkataritzan trebatu eta zure esperientzia profesionala hobetu nahi duzu?

30 urte baino gutxiago badituzu, unibertsitateko goi-mailako graduko titulua baduzu eta ingelesa menderatzen baduzu, eskatu ditzakezu BEINT bekak. Zure zain gaude!

Ohiko galderak

Ohiko galderak

2023ko martxoaren 14tik apirilaren 17ra.

Zehaztu gabe.

2023ko ekainaren erdialdean

2023ko uztailetik abendura.

Titulua edo ordezkagiria 2023ko maiatzaren 31 baino lehen eduki behar da.

Eskatu hemen

Eman izena orain BEINT beketan, eta itzul zaitez etxera nazioarteko merkataritzako lehen mailako profesional gisa

2023ko BEINT beka eskuratzeko, bete eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefonoa 900 929 393

Galdetu hemen
Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu