Bilakatu 2021 laguntza programaren helburua da Covid-19aren ondorioak jasan dituen euskal industria-sarea indartzea. Zehazki zuzentzen zaie Euskadin birlokalizatzeko ereduen alde egin duten enpresei, baldin prest badaude produkzio-inbertsioak egiteko eta inbertsio horien bidez beren jarduera dibertsifikatzeko negozio-ildo, produktu, zerbitzu, merkatu, eta abar berrien bila.
Euskadiko erauzketa, produkzio eta eraldaketako enpresa industrialek eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu enpresek euren jarduera dibertsifikatu eta produktu nahiz zerbitzu berritzaile berriak sortu behar dituzte, produkzio-hobekuntzetan inbertituz, zeren hobekuntza horien bidez gai izango baitira pandemiak eragindako krisia gainditzeko.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 900 929 393
email info@spri.eus
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, gehienez milioi bat eurokoa enpresako, negozio-ildo berriak abiarazteko.
Emaitzak hobetzera eta hazkundea bultzatzera bideratutako produkzio-inbertsio berriei aurre egiteko aukera.
Euskaditik kanpo deslokalizatuta zeuden gaitasunak eta baliabideak birlokalizatzeko aukera.
Covid-19ak eragindako krisiaren ondorioak gainditzeko laguntza, hazkunde eta zabalkunde estrategietan inbertituz.
Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Bilakatu dirulaguntzak lortzeko.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua