Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 10 ekaina, 2021 Digitalizazioa Ekintzailetza Finantziazioa Nazioartekotzea Araudia EIKTak Start up UP Euskadi

Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak ETEentzako Laguntza Planaren indarguneak ezagutzeko gonbita luzatu du; plan horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du urte honetarako   
Aitor Urzelai.

Pandemiaren ondorioak arintzeko eta euskal enpresa-sarearen suspertze-prozesua azkartzeko asmo irmoarekin abiarazi du Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ETEentzako 2021eko Laguntza PlanaTresna horrek 68 programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du “gure enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen jasangarriari” nabarmendu du Aitor Urzelaik, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak. Laguntza horien % 40 I+G+B programetara bideratu dira, baina NazioartekotzekoEkintzailetzako, Eraldaketa Digitaleko eta, besteak beste, Ekonomia Zirkularreko proiektuak ere babestuko dira.

 

Esan liteke, testuingurua kontuan hartuta, azkenaldiko laguntza plan anbiziotsuenetako bat dela?

Halaxe da, bai. Enpresei, batik bat, enpresa txiki eta ertainei zuzendutako 68 laguntza-programa ditu, eta 433 milioi euroko inbertsioa egingo da une honetan bizi ditugun bi errealitateri erantzuteko. Batetik, badakigu enpresa asko zailtasun handiak jasaten ari direla pandemiaren ondorioz baina, bestetik, badakigu baita ere zenbait enpresa eta sektore aukera interesgarriak identifikatzen ari direla une honetan gertatzen ari diren eraldaketa handien testuinguruan, bai energia arloan (deskarbonizazioa, klima aldaketa…), bai digitalizazioan eta bai arlo sozial eta sanitarioan. Aukerak sortzen ari dira, eta badaude aukera horiek identifikatzen ari diren enpresak, beraz, uste dugu bi errealitate horiei erantzuteko ahalegin gehigarri hau aski justifikatuta dagoela.

 

Egoera oso zail batetik gatoz, jota utzi baitu gure enpresa askoren osasuna, baina egia da errealitatea desberdina dela sektoretik sektorera… Zure ustez zein da laguntza gehien behar duena?

2020a oso zaila izan da, Barne Produktu Gordina (BPG) % 9,5 murriztu da, inguruko jarduera industriala % 14 txikiagoa izan da, eta esportazio-maila ia % 18 jaitsi da. Jarduerak behera egin duen arren, enpleguak hobeto eutsi dio egoerari, ABEEei edo ICO, Elkargi eta antzeko antolakundeek abian jarri dituzten finantzaketa-ildoei esker. Baina aurtengo urteari begira, eta jakinik lehen hiruhilekoa zalantzaz betea izan dela, iruditzen zaigu baikorrak izan gaitezkeela, batez ere txertaketa aurrera doalako, merkatuak irekitzen ari direlako eta mugikortasuna berreskuratu dugulako. Sektore industrialak hasi dira fakturazio-datuak hobetzen, eskaera-zorroa handitu egin da eta enpleguaren datuak ere hobeak dira. Baina horrek ez du esan nahi sektore guztiak ongi daudenik, oraindik badaude zailtasunak dituztenak, esaterako aeronautikarekin eta Oil&Gas produktuekin lotutakoak.

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak -bere sozietate publikoekin lankidetzan- Euskadiko hainbat eskualde bisitatu ditu ETEentzako 2021eko Laguntza Plan honen xehetasunak azaltzeko. Zein helburu duzue?

Funtsean bi helburu ditugu. Lehenengoa, kapilaritatea. Euskadiko txoko guztietara iritsi nahi dugu, enpresei -batez ere txiki eta ertainei- laguntzeko diseinatu ditugun formulak azaldu eta aurkezteko. Bigarren helburua hurbiltasuna da; eskualde guztietara eta haietako enpresetara hurbildu nahi dugu euren proiektuak ezagutzeko, eskaintzen ditugun laguntza-programak eta dirulaguntzak ezagutarazteko eta izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko. Gainera, hurbil egon nahi dugu orientazioa emateko, helburua baita ahalik eta ongien txerta ditzatela euren etorkizuneko proiektuak euren esku jarri ditugun laguntza-programetan.

 

Zenbat eskualde bisitatu dituzue?

Debagoienan hasi ginen, eta harrezkero egon gara Tolosaldean, Urola Erdian, Durangaldean, Gasteizen eta berriki Oarsoaldean, baina oraindik aurkezpen ugari geratzen zaizkigu kapilaritate eta enpresekiko hurbiltasun helburuak betetzeko.

 

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aurreikusi al du zenbat ETEri lagundu nahi dion?

Badauzkagu aurreikuspenak eta datu historikoak, eta zenbaki zehatzen proiekzioak ere egin genitzake, baina kasu honetan nahiago dugu mezuan zentratzea, hau da, gure bultzadatxoa behar duten industri arloko enpresa guztietara –handiak zein ertainak- iristea eta lehiakorrago izateko egin behar duten bidean laguntzea. Guztiz zabalik gaude, pozarren jasoko ditugu eskualdeen gonbidapenak euren enpresak bisitatzeko, euren proiektuak ezagutzeko eta gure laguntza-programa ezagutzera emateko. Ez dezatela zalantzarik izan.

 

Eskualdeetan eta enpresetan eginiko bisita horietatik jasotzen dituzuen sentsazioen arabera, badago baikor izateko arrazoirik?

Baietz uste dut, guri hori iruditzen zaigu. Adibidez, adierazle ekonomiko eta industrialek goranzko bidea hartu dute urtearen bigarren hiruhilekoan, jarduera industriala datu hobeak lortzen ari da, eta gauza bera gertatzen da esportazioekin, azken hilabeteetako enpleguaren erregistroekin… Datu onak dira, horregatik perspektiba nahiko positiboak dauzkagu urtearen bigarren erdirako, eta Euskadiko kluster industrialak ere iritzi berekoak dira.

Lotutako albisteak

17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak