Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 uztaila, 2023 Finantziazioa Baskeep

MIRAI INVESTMENTSeko Marco Pineda: “Inbertsoreek Euskadin hazteko gaitasuna duten enpresak bilatzen dituzte”

BasKeep, SPRI taldearen lehenengo aplikazioa Euskadiko industria-enpresak eta etorkizuneko inbertsoreak konektatzeko, Euskadiko enpresa-ehuna bultzatu eta etorkizunean negozioak finkatze aldera jarri zen abian.

Aplikazioa abiarazi zenetik urtebete igaro denean, enpresak BasKeep aplikazioan erregistratzeko arrazoi nagusietako bat da hazten jarraitzeko dimentsioa irabazteko beharra eta belaunaldi-ondorengotza. Egoera hori zuzenean ezagutzen du MIRAI Investments korporazioko zuzendari nagusi den Marco Pinedak, Euskadiko enpresa-ekosistemaren aditu handienetako bat baita eta industria-enpresen gaur egungo erronkak ezagutzen baititu.

MIRAI Investments inbertsio-sozietate bat da, eta bere negozio-eredua enpresa bikainak eskuratzean oinarritzen da, betiere hobetzeko gaitasuna badute. Taldekide gisa, Pinedak enpresa askori lagundu die nazioartean zabaltzen eta hazten; hortaz, MIRAI Investmentsekin batera, bi erronka ditu: lehenengoa, enpresa bikainak identifikatu eta eskuratzea eta, bigarrena, oraindik hobeak izan daitezen gaitasuna izatea.

Lanbide-esperientzia eta -ibilbide luze horretan oinarrituta, Marco Pinedak gure enpresa-ekosistemaren erronka nagusiak laburtzen dituzten zenbait gako aurreratu ditu, ekosistema hori definitzen duten ezaugarriekin eta Euskadin inbertsoreek dituzten interesekin batera. Azkenik, enpresei hazten jarraitzeko dituzten beharrei erantzuten laguntzen dieten tresnak azaldu ditu.

Euskadiko enpresa-taldeek presentzia handia dute ekosisteman. Zergatik?

Enpresa eragileak dira, eta zeharkako enplegu asko sortzen dute, bezero-hornitzaileen merkataritza sarea sortzeaz gain; beraz, eragin geometrikoa dute. Bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanari esker, eraginpeko lana oso handia da. Era berean, taldeek oso fakturazio-zifra altuak dituzte eta, oro har, nazioartekoak dira. Horrenbestez, joera sortzen dute kudeaketaren jasangarritasunari dagokionez bai eta finantzaketa-joerei dagokienez ere; beraz, eredugarri dira.

Zer ezaugarri bereizgarri daude enpresa-taldeetako enpresen eta enpresa independenteen artean?

Taldeak handiagoak dira, eta taldeen arteko sinergiak sortzeko aukera ematen dute. Independenteak txikiagoak izan ohi dira, eta nazioarteko merkatuetara iristeko aukera gutxiago dituzte.

Zer eragiketa dira ohikoenak gure ekosisteman industria-enpresen artean? Zertan dautza?

Gehienak belaunaldi-ondorengotzarik gabeko enpresak dira, eta saltzea baino ez zaie gelditzen.

Nolakoa da enpresa-talde baten kide izateko prozesua? Zer tresna erabiltzen dira inbertsio-aukerak antzemateko? BasKeep beste tresna bat da?

Kasu honetan, M&Ako aholkulariaren irudia funtsezkoa da; izan ere, saldu nahi edo behar diren enpresek enkargu bat sortzen dute negozioaren balizko erosleak bilatzen arduratzeko. Helburua da talde bateko kide izatea. Gaur egun advisors izenekoek ematen dituzte inbertsio-aukerak. BasKeep ez da beste tresna bat; oso tresna garrantzitsua da, integrala delako. Izan ere, plataforma bakarraren bitartez, harremanetan jartzen ditu balizko erosleak eta balizko saltzaileak.

Zer alde daude tokiko ekosistemaren eta nazioartekoaren artean eragiketa horiei ekiteko orduan?

Beste herrialde batzuetan eragiketa horien alderdi finantzarioa garatuagoa dago, eta private equity-ren zifrak askoz altuagoak dira.

Enpresen bizi-zikloaren barruan, zure iritziz, noiz edo zer inguruabarretan planteatu beharko luke enpresa batek enpresa-talde batean sartzea?

Tamainak garrantzia duen merkatuetan sartu nahi denean, enpresa-ondorengotzarik ez dagoenean edo organikoki hazi nahi denean eta hazkuntza indartzeko giza kapital gehiago behar denean.

Euskadiko enpresa-ehuna asko ezagutzen duzunez, zer bilatzen dute inbertsoreek euskal enpresetan?

Hazteko gaitasuna duten eta nazioarteko merkatuetan lehiatzeko aukera emango dien berrikuntza-hobi batean dauden enpresak bilatzen dituzte.

Gai honi buruz hitz egin eta euskal industria-enpresek beren bizi-zikloan zehar izaten dituzten erronkak ezagutzeko, BasKeepek BasKeep KONNEKT enpresa-jardunaldia egingo du hurrengo urriaren 4an. Topaketa paregabea izango da enpresen, finantzen eta legeen arloko adituak, Marco Pineda barne, elkartuko baitira lehiakortasuna hobetzeari eta hazten jarraitzeari begira euskal enpresek dituzten konponbideak eta tresnak jorratzeko.

Ezagutu topaketaren programa eta xehetasun guztiak hemen.

Lotutako albisteak

18 urtarrila, 2024 Finantziazioa
Artizarra Fundazioa: “Enpresa handi gehiago behar ditugu”
Irakurri gehiago
23 abendua, 2022 Finantziazioa
Aitor Urzelai: “Lanean ari gara I+G+B garatzen duten enpresek zerga-kenkariak izan ditzaten”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2022 Finantziazioa
Zenón Vázquez: “Herrialde bezala dugun erronketako bat da industria-enpresei laguntzea euren tamaina handitzen”
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2021 Digitalizazioa
Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  
Irakurri gehiago
3 maiatza, 2021 Ekintzailetza
Aitor Cobanera: “Enpresen lehiakortasuna hobetzeko programa berriak jarri ditugu martxan”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak