Negozio bakoitzaren neurrira egindako teknologiak hautatuz, egokituz eta ezarriz, aholkulari teknologikoen taldeak enpresari laguntza ematen dio ziberseguruagoa eta eraginkorragoa izan dadin, gaitasun handiagoa izan dezan, merkatu digitaletan ikusgarritasun handiagoa izan dezan, bezeroei ematen dien zerbitzuan trebeagoa izan dadin, eta finean, lehiakorragoa izan dadin.
Prozesu osoan zehar aholkulari teknologiko bat egongo da ETEaren edo autonomoaren zerbitzura, zehazteko zeintzuk diren premiak, eta proiektua modu erraz, arin eta indibidualizatuan ezartzeko.
Berehalako ezarpena, aurrez aurre edo telematikoki.
Teknologien erabilearen bidez hobetu daitzkeen enpresa alorrak identifikatzea.
Teknologia aproposenak ezartzea, enpresa eskatzailearen kasu konkretura egokituz eta erabilera egokiean izan dezan prestakuntza emanez.
Etengabeko laguntza enpresaren egunerokoan teknologia hori egiaz ezartzen den bitarte.
Zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, interneteko presentzia, automatizazioa eta bezeroari bideratutako errealitate birtuala indartzeko tailerrak.
Ezagutu xehetasunez programa hau
salmentak handitu dituzte ezarpen-taldeak negozioan ezartzen eta egokitzen lagunduko duen teknologien erabilerarekin.
merkatu digitaleko posizioa hobetu dute, beren negozioa salmenta-kanal berrietan eta zerbitzuen prestazioan behar bezala posizionatu ostean.
barne-kudeaketa hobetu dute, eta eskuz egindako lanak edo lan errepikakorrak lan automatizatu edo digitalizatu bihurtuta, kostuak eta entregatzeko denborak murriztu dituzte.
INPLANTALARIAK zerbitzuak erabili ahal izateko, eskaera-inprimaki laburra bete behar duzu.