Administrazioak aurrerakin itzulgarrien ordainketa egin ahal izateko, onuradunak administrazio honen “Hirugarrenen erregistro elektronikoan” agertu behar du.
Enpresa onuradunak eskatutako dokumentuak bete eta aurkeztu beharko ditu, Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazio Publikoaren helbide elektronikoaren bidez: https://www.euskadi.eus/servicios/0091211.
Enpresa onuradunak hiru hilabeteko epea du inbertsioen azken adierazpena aurkezteko, inbertsioak egiteko ezarritako epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Epe hori amaitu ondoren ez badu adierazpenik aurkeztu, Saileko Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzari eskatuko zaio ikuskatu ditzala ordura arte aitortu eta aurkeztutako inbertsioak.
Aipatutako inbertsioak ikuskatu ondoren, Lurralde Ordezkaritzak proposamen-txosten bat idatziko du justifikatu eta ikuskatu dituen inbertsioei dagokien laguntza itzulgarriaren azken likidazioari buruz, eta Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendariari igorriko dio.
Aurrerakin itzulgarriak, oro har, urtean birritan ordainduko dira, justifikatutakoaren araberako proportzioan, behin egiaztatu ondoren onuraduna egunean dagoela bere zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzari dagozkionetan, eta ez dela zorduna itzulketa-ebazpen bat dela medio. Zorduna bada itzulketa-ebazpen bat dela medio, ez da ordainketarik egingo.