Prestakuntza programa hau Innobideak estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia hori 2014an diseinatu zen eta bere helburua da kudeaketa aurreratua txertatzea eta enpresa-bikaintasuna bilatzea antolakundeetan.
Innobideak Prestakuntza programak berrikuntzan jartzen du arreta, eta hiru orduko doako onlineko saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu, jardunbide egokiak aztertzeko eta gogoeta egiteko arlo hauei buruzko 16 gairen inguruan: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak.
Ikastaroak
ESTRATEGIA
Zer da estrategia eta zergatik da beharrezkoa?.
Prozesu estrategikoa.
Daukazun informazioa eta behar duzuna.
Gogoeta sistematiko eta parte-hartzailea.
Negozio eredua, faktore bereizlea.
Asmotik ekintzara.
Ikastaroak
NEGOZIO EREDUA
Pentsamendu estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoko prozesua.
Negozio eredua eta bere berrikuntza.
Ikastaroak
BEZEROAK
Bezeroen kudeaketa zeregin kolektibo gisa.
Bezeroak entzutea eta ezagutzea.
Bezeroen kudeaketa sistematikoa.
Bezeroak gure proiektuekin lotzea.
Ikastaroak
ETENGABEKO HOBEKUNTZA
Zergatik da garrantzitsua etengabeko hobekuntza? .
Zer den eta zer ez etengabeko hobekuntza. Bideratzaileak eta oztopoak.
Tresnak eta metodologiak: MUDA, Kaizen…
Giza osagaia.
Ikastaroak
SUPPLY CHAIN
Hornikuntza-kate Globalaren kontzeptu berri bat? .
Logistika funtsezko prozesu gisa eta Hornikuntza-katea oinarrizko estrategia bezala.
Hornikuntza-kate eraginkor eta lehiakor bat osatzen duten funtsezko prozesuen xehetasunak.
Hornikuntza-katea osatzeko aliantza-eredua.
Hornikuntza-katea ebaluatzeko tresna.
Ikastaroak
PERTSONAK
Pertsonengan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi integral eta sistematikoa.
Entzutea: etorkizuneko antolakundeen gaitasuna.
Pertsona konprometituak antolakunde osasuntsuetan.
Ikastaroak
TALENTUA
Talentua.
Zer den eta zer ez etengabeko hobekuntza. Bideratzaileak eta oztopoak.
Tresnak eta metodologiak: MUDA, Kaizen…
Giza osagaia.
Ikastaroak
NEGOZIAZIOA
Antolakundeko pertsonen arteko desberdintasunak eta gatazkak.
Negoziazioa aukerak atzemateko tresna bezala.
Negoziatzeko metodoa.
Ikastaroak
LANTALDEAK
Taldean lan egingo dugu?.
Taldeko lanari buruzko mitoak.
Taldeetan sortzen diren arazo ohikoenen ezaugarriak.
Nola sortu talde eraginkor eta osasuntsuak.
Ikastaroak
SOZIETATEA
Zer den eta zer ez gizartearekiko konpromisoa.
Konpromiso soziala lehiakortasunaren faktore gisa.
Zer egiten dugun eta zer egin dezakegun enpresaren helburuekin bat etorriz.
Konpromisoa ezartzeko urratsak.
Ikastaroak
BERDINTASUNA
Ba al daki nire enpresak zer dakarren emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak?.
Baztertu ditzagun sentsazioak eta oinarritu gaitezen DATUETAN.
Erreparatu diezaiogun aldatu dezakegunari: portaerak.
Berdintasunaren 3 ardatzak.
Berdintasunerako estrategiak eta tresnak.
Komunikazio ez sexista.
Ikastaroak
BERRIKUNTZA
Berritzeko helburuak eta estrategiak izateko beharra.
Berrikuntza ahalbidetzen duen testuingurua.
Berrikuntzaren Plan Estrategikoak (BPE) bat etorri behar du Plan Estrategiko Globalarekin (PEG).
Ideia eta proiektuen kudeaketa.
Berrikuntza kuantifikatu egin daiteke eta egin behar da.
Ikastaroak
ZAINTZA LEHIAKORRA
Kontzeptuak: Estrategia eta informazio estrategikoa.
PROZESUko faseak: Zaintza lehiakorra sistematizatzea eta kudeatzea.
Ibilbide orria: Zaintzatik berrikuntzara.
Ikastaroa
JABETZA INDUSTRIALA
Jabetza industriala eta intelektuala (JI): zer babestu daitekeen, nola eta zertarako.
Teknologia babestea: zertarako balio duten patenteek, eta zertarako ez.
JI integratzea berrikuntza prozesuan.
Arau-hausteen arriskuen prebentzioa.
JI-ren zorroa kudeatzea eta ustiatzea.
Ikastaroak
EMAITZAK
Garrantzitsua eta estrategikoa dena neurtzea.
Kudeaketaren palanka eta oztopoak adierazleekin.
Etengabeko hobekuntza: bi adierazle maila.
Aginte-koadroa.
Ikastaroak
KUDEAKETA EKONOMIKOA
Zerk eragiten dio produktu baten kostuari? Nola kalkulatzen da enpresa baten balioa?.
Antolakunde baten finantzen osasuna.
Kudeaketa ekonomikorako oinarrizko kontzeptu eta tresnak.
Kudeaketa ekonomiko-finantzarioan sekula egin behar ez dena.
Industria enpresa bateko zuzendaritza-kargua bazara, edo zuzendaritza-kargua izan gabe ere, arlo honetan duzun ezagutza handitu nahi baduzu. Zure zain gaude.