Ikerketa, garapena eta berrikuntza
I+G+B-a, trantsizioa azkartzeko industria jasangarri, digital eta sozialago baterantz
Lanean ari gara euskal enpresei euren I+G+B-ren kalitatea hobetzen laguntzeko, eta enpresa gehiagok txerta dezaten I+G+B-a euren estrategietan, ikerketa, garapen eta berrikuntzako euskal sistemaren sustapena bultzatuz balio global, digital eta jasangarriko sareetan.
2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana da gure tresna garrantzitsuena euskal enpresaren erronka handiei aurre egiteko.
Planaren funtsezko helburua da euskal gizarteko bizi-maila eta enplegu kalitatea hobetzea, berrikuntza-politika bat bultzatuz, zeinaren bidez Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatuko baita 2030erako.
Planak trantsizio hirukoitz bat —teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa— jasotzen du megajoera globalek Euskadin duten inpaktuaren ondorioz.
Eta ikerketa eta berrikuntzako politika bat proposatzen du, oinarritzat harturik RIS3Euskadi espezializazio adimenduna eta elementu hauen arteko elkarreragina: enpresa arloko gaitasunak, gaitasun zientifiko-teknologikoak eta merkatuko aukerak.
3 lehentasun estrategikotan, 4 aukera-eremutan eta transbersalak diren ekimen bultzatzaileen garapenean lan egiten dugu
Zientzia, teknologia eta berrikuntza gure tresnak dira aurrean ditugun erronka nagusiak konpontzeko eta Euskadin garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta iraunkorra bermatzeko.
3 lehentasun estrategiko
4 aukera-eremu
Eta trakzio-ekimen transbertsalen garapena:
Arlo estrategiko jakin batzuetan elkarlana indartzeko tresna.
Jar zaitez gurekin harremanetan
I+G+B-rako tresnak, aktiboak, laguntzak, lantaldeak eta aliantzak bultzatzen ditugu.
Hainbat erronka onartzen ditugu I+G+B-ren kalitatea hobetzeko eta balio-sareetan txertatzeko
Euskadiko sarea zabaltzeko eta I+G+B-ren kalitatea hobetzeko:
01_
I+G+B-a bultzatzera bideratutako instrumentuak lerrokatzea RIS3 arloen garapenarekin eta trantsizio digital eta jasangarriarekin, lotune gisa baliatu ahal izateko zientzia, teknologia eta berrikuntza behar duten politiken (energia, ingurumena, osasuna, hezkuntza…) garapenean.
02_
I+G+B-a bultzatzeko egungo tresnak garatu eta indartzea.
Laguntza programen kudeaketa garatu eta indartzea.
Euskadiko zein nazioarteko trakzio-enpresen potentziala aprobetxatzea. I+G+B-a bultzatzearen inpaktua neurtzea.
03_
I+G+B-ra bideratutako laguntza mekanismo berriekin osatzea.
Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko ekipamenduen eguneratze- eta berritze-prozesua bultzatzea, kapitaleko dirulaguntzak eskainiz azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknologikoentzat.
Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuak bultzatzea administrazioan, euskal enpresek modu berriak eskura ditzaten I+G+B-a sustatzeko.
I+G+B-ko euskal sistema txertatzeko balio global, digital eta jasangarriko sareetan:
01_
Nazioarteko ekimenetan dugun posizionamendua aprobetxatzea eta I+G+B-a Nazioartekotzeko Euskal Estrategia ezartzea.
02_
Enpresetan, batik bat ETEetan, konponbide teknologiko aurreratu, digital eta jasangarriak txertatzeko prozesua azkartzea.
03_
Enpresak -batik bat ETEak- mobilizatzea, digitalizazioa eta ingurumen-jasangarritasuna txertatuko dituzten berrikuntza-dinamikak garatu ditzaten.
04_
Datuak partekatzea helburu duten eta nazioarteko estandarrekin lerrokatuta dauden planteamendu kolaboratiboak bultzatzea enpresen artean, oinarrizko posizionamendu bat lortzeko AAren arloan.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea indartzen saiatzen gara funtsezkoa baita ongizatea eta aberastasun ekonomiko soziala sortzeko
1997an sortutako ZTBESek berebiziko garrantzia izan du enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta ongizatea eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko.
Eusko Jaurlaritzaren etengabeko babesak indartu egin du sarean, modu osagarri eta koordinatuan, merkatuko ikuspegitik eta bezeroarekiko hurbiltasunetik lan egitera bideratutako azpiegitura zientifiko eta teknologiko hau. Eta horri esker, Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza handiko eskualdeen multzoan sartu da.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea hainbat eragile-motek osatzen dute:
Akredita zaitez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agente gisa
Eta sar zaitez Europan erreferentziazkoa den sare batean
Ezagutu itzazu sareko kide diren agenteak
Proiektu komunak izan ditzakezue
Euskadiko ekosistema teknologikoa bultzatzeko aliantza handian parte hartzen dugu
Basque Research
& Technology Alliance
BRTA sortu da Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko eta teknologia arloko ikerketan eta garapenean nazioarteko lider diren korporazio handiekin lehiatzeko. Aliantza handi hori euskal ikerketaren aitzindaria izango da Europan eta mundu mailan, eta SPRI Taldea aliantza horretako kide aktiboa da.
Basque Research and Technology Alliance lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da, eta hitzarmen horretara biltzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko 16 teknologia-zentro, ikerketa kooperatiboko zentroak, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI Taldea.
Europako zein nazioarteko lehiakortasun-gune garrantzitsu izateko aukera ematen diguten lan-sareak lideratzen ditugu
Internacionalización de la I+D+i vasca, para anticiparnos y generar oportunidades
I+G+B-a Nazioartekotzeko 2021-2030 estrategia berriak oinarritzat ditu lortutako emaitza bikainak: aurkeztutako proposamenen bikaintasuna, Europako batez bestekoaren gainetik dauden arrakasta-tasak, gure enpresen parte-hartze handiagoa edo lortutako finantzaketa-bolumena.
Europan ondoen estimatutako eskualdeetako bat eta bazkide aktiboa gara:
Informazioa zabaltzen dugu ikerketa, teknologia eta berrikuntzako argitalpenekin

Euskal I+G+b-ren estrategia Europan 2021-2030
Deskargatu hemen Euskal I+G+b-ren estrategia Europan...Irakurri gehiago
Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio...
Irakurri gehiago
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana
Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura...
Irakurri gehiago
ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean...
Irakurri gehiago
2027ra bitartean euskal enpresek 95.000 milioi euro eskura ditzakete Europako laguntzen bidez I+G+B bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta CDTIk antolatutako jardunaldi batean ezagutzera eman dira EBko ikerketa...
Irakurri gehiago
Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana
Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa...
Irakurri gehiago
Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria
Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako...
Irakurri gehiago
Danobatgroup: “Digitalizazioan ez dago aukeratzerik”
Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendariak, balio erantsi handiko produktu eta...
Irakurri gehiago
Jardunaldiaren edukiak: INNOWWIDE ETA EUROSTARS-2 DEIALDIEI BURUZKO TAILERRA ETEntzako finantzazio europarra duten programak
“INNOWWIDE ETA EUROSTARS-2 DEIALDIEI BURUZKO TAILERRA ETEntzako finantzazio europarra...
Irakurri gehiago
H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna
SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak,...
Irakurri gehiago
Virtualware: “Merkatuan jarraitzeko funtsezkoa da I+Garen aldeko apustuari eustea”
Teknologia murgiltzaileetan espezializatuta dagoen euskal enpresak errealitate birtualeko tamaina...
Irakurri gehiago
BRTAk euskal zientzia eta teknologia garatzen lagunduko du
Rikardo Bueno partzuergo teknologikoko zuzendariaren esanetan, aliantzak Euskadiren aurrerakuntza...
Irakurri gehiago
Ingurumen INFODAY-a: Horizon 2020-ko 5. Erronka Soziala eta Basque Industry 4.0. Jardunaldia edukiak
SPRIk, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko koordinatzailea, Garapen Teknologiko...
Irakurri gehiagoLaguntzak, zerbitzuak eta tresnak eskaintzen ditugu, balio erantsi handiko produktu berriak garatu ditzazun edo I+G arloko enpresa-ekimen berriak martxan jar ditzazun
01. EMAITZETARAKO ORIENTAZIOA
ZTBESeko kide bazara eta zure emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura orientatu nahi badituzu.
02. IKERKETA KOLABORATIBOA
Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jarduerak lantzen ari bazara teknologia propioa sortzeko eta garatzeko.
03. AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK
Ekipamendu edo azpiegitura berriak behar dituzu, edo egungoak hobetu nahi dituzu zure I+G+B-k emaitza baliotsuak eman ditzan?
04. IKERKETA INDUSTRIALA
Produktu originalak eta orain arte zeudenak baino hobeak garatzen badituzu.
05. GARAPEN ESPERIMENTALAK
Ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan parte hartzen baduzu sektore estrategikoetan.
06. MAKINA ADIMENDUN KONEKTATUAK
Produkzioko teknologia adimendunak inplementatu nahi badituzu eta zure sistemen eta makina industrialen arteko konektagarritasuna hobetu.
07. TESTATZEA ETA ESPERIMENTAZIOA
Zure produkzio-prozesua hobetu nahi baduzu teknologia digitalak erabiliz, baina testatu egin nahi badituzu ezertan hasi aurretik.
08. I+G+B-ren FISKALITATEA
Interesatuko litzaizuke zure I+G+B-ko proiektua deduzigarria izatea Sozietateen gaineko Zergan segurtasun juridiko handiagoarekin?
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat
- Europako erreferentziazko sare bateko kide izan nahi baduzu eta akreditatu nahi baduzu.
- Beste agente batzuk ezagutu eta proiektu komunik baduzuen jakin nahi baduzu.
- Merkatuaren eta bezeroarekiko hurbiltasunaren ikuspegitik lan egiten baduzu.
Euskal enpresentzako
- Ikerketan eta produktu berrien garapenean inbertitu nahi baduzu.
- Produktu original bat edo orain arte zeneukana baino hobea den produktu bat garatzen ari bazara.
- Jabetza intelektualeko eskubide propioak edo lizentzia esklusiboen bidez erositakoak erabiltzen badituzu.
- Material berriekin esperimentatzen baduzu.
- Edo zure eguneroko lana beste era batera kudeatu nahi baduzu.
SPRI Taldean laguntza ematen diegu euskal enpresei
bere I+G+B garatu dezaten.