transición energética y cambio climático TRIPLE acción
I+G+B Ingurumen-jasangarritasuna
Argitalpenak 10 abendua, 2021

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana

Euskadik konpromisoa hartu du nazioarteko helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta bere ondorioei erantzuteko gaitasuna handitzea.
-

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 2021-2024 Plana (TEKAP 2021-2024) tresna garrantzitsuenetako bat da Eusko Jaurlaritzako XII. Legegintzaldiko 2020-2024 Gobernu Programako helburuak lortzeko; plan horren arabera, trantsizio hirukoitz bati (trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa) aurre egin behar zaio Euskadik jasan duen inpaktu globalaren ondorioz, eta trantsizio hirukoitz horri ongi erantzuten bazaio, Euskadi digital, berde eta inklusiboago bat lortuko dugu.

EUSKADI DIGITALA. Trantsizio teknologiko eta digitala:  Digitalizazioa, Adimen Artifiziala eta Big Data, Teknologia hiritarraren zerbitzura, Automatizazioa, Zibersegurtasuna, Bidezko ekonomia digital eta lehiakorra sustatzea.

EUSKADI BERDEA. Trantsizio energetiko eta klimatikoa: Neutraltasun klimatikoa, Sistema energetikoaren deskarbonizazioa, Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra –ekonomia zirkularra-, Mugikortasun jasangarri eta adimentsua, Bidezko trantsizio energetikoa, From farm to fork.

EUSKADI INKLUSIBOA. Trantsizio sozial eta sanitarioa: Osasun sistemak eta arrisku pandemikoak, Demografia eta zahartze osasuntsua, Migrazioa, Genero berdintasuna, Zainketa-eredu berriak, Gizarte- eta lurralde-kohesioa.

2019aren amaieran Europako Parlamentuak klima larrialdia deklaratu zuen, eta ondoren, Itun Berdea abiarazi zuen hazkunderako estrategia berri gisa. Itun Berdeari lotutako estrategia eta jarduerei esker, Europa lurralde neutroa izango da klimatikoki 2050ean. Horregatik, gero eta kontzientziatuago gaude aldaketa sistemiko sakon eta azkar baten beharraz, eta hiritarrek, industriak, enpresa munduak eta gure erakundeek konprometituta egon behar dute langintza horretan.

Euskadik konpromisoa hartu du nazioartean adostu diren helburuak betetzeko. Xedea da klima aldaketaren abiadura gutxitzea eta gaitasuna handitzea, zoritxarrez esparru askotan dagoeneko nabariak diren bere ondorioei erantzuteko. Europa hegoaldea eremu kalteberenetako bat da, eta gure erakundeek euren ardatz nagusi bihurtu dituzte klima aldaketaren inguruko politikak.

Plan honek datozen lau urteetarako lan- eta jarraipen-programa bat finkatzen du klima aldaketarekin zerikusia duten alderdi guztietan: berotegi-efektuko gas (BEG) isuriak murriztea eta karbono-hustulekuak ugaritzea, estrategia energetikoa indartzea, eta lurraldea eta biztanleria egokitzeko neurriak aplikatzea.

Plan Integral bat da, sektore askori eragingo diona; hala, aukera ematen du eremu asko garatzeko (hala nola, industria, nazioartekotzea, ikerketa eta berrikuntza, elikadura eta landa-eremu zein itsasertzeko garapena, azpiegiturak eta garraio jasangarria edo hirien birsorkuntza), eta horrekin batera, enplegua sortzeko, horixe delarik lehentasun nagusietako bat.

 

Pertsonak egongo dira estrategiaren erdigunean

Batetik, lehentasunezkoa da pertsonen osasuna babestea: klima aldaketak egoera konplexuak sor ditzake, eta funtsezkoa da egoera horietarako behar bezala prestatuta egongo den osasun-sistema bat izatea. Era berean, deskarbonizazioaren eta iturri berriztagarrietan oinarritutako burujabetza energetikoranzko trantsizio justuaren helburuak bateragarria izan behar du kolektibo kalteberenak babestuko dituzten ekintza inklusiboekin.

Eusko Jaurlaritzak dokumentu interesgarri bat argitaratu du, zeina lagungarria baita Plana xeheki ezagutzeko. Plan horretara biltzen dira: tokiko zein nazioarteko testuinguru politikoaren eta araudien azalpen bat; egoeraren diagnostikoa; printzipioak, helburuak eta ardatz estrategikoak; garatuko diren ekimen nagusien xehetasunak; gobernantza-eredua; eta azkenik, gure ekintzak planetarentzat eta, beraz, gure gizartearentzat baliagarriak eta onuragarriak direla egiaztatzeko jarraipen- eta ebaluazio-sistema.

 

Hemen deskargatu dezakezu txosten osoa:

Lotutako albisteak

Europako  eolikoa  304  GWra  iritsi  da  urtebetez  inbertsio-  eta  merkataritza-jarduera  handia  izan  ondoren,  baina  erregulazio-trabekin
12/05/2026 Nazioartekotzea

Europako eolikoa 304 GWra iritsi da urtebetez inbertsio- eta merkataritza-jarduera handia izan ondoren, baina erregulazio-trabekin

Hala erakusten du Basque Trade & Investmentek apirilean Madrilen egindako Wind Europe kongresuan lortutako informazioan oinarrituta egindako azken txostenak

Emisiorik  gabeko  pasta  eta  papera:  2050  urtera  artean  euskal  paper-industria  deskarbonizatzeko  bide-orria
16/01/2024 Deskarbonizazioa

Emisiorik gabeko pasta eta papera: 2050 urtera artean euskal paper-industria deskarbonizatzeko bide-orria

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek sektorearen produkzio-prozesuak zirkularitatean eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako teknologietan elektrifikatzeko eta optimizatzeko beharra identifikatu du.

Emisiorik  gabeko  siderurgia:  2050  urtera  artean  euskal  siderurgia-industria  deskarbonizatzeko  bide-orria
21/12/2023 Deskarbonizazioa

Emisiorik gabeko siderurgia: 2050 urtera artean euskal siderurgia-industria deskarbonizatzeko bide-orria

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek gas naturalaren ordezko energia-iturriak eta hidrogeno berdea garatzean jartzen du fokua; sektorearen trantsizio energetikorako giltzarriak.

Energia  berriztagarriak  Turkian.  Ohar  teknikoa.

Energia berriztagarriak Turkian. Ohar teknikoa.

Turkiako energia berriztagarrien potentzia instalatuak goranzko joera izan du urteetan zehar, eta Europako 6. postuan kokatu da energia berriztagarrien instalazio-ahalmenari dagokionez 2022an.

Txina:  Energia  Berriztagarrien  merkatuaren  azterketa
02/11/2023 Nazioartekotzea

Txina: Energia Berriztagarrien merkatuaren azterketa

Eguzki fotovoltaikoa, Merkatu eolikoa, Hidrogeno berdea... Txina munduko lehen herrialdea da instalatutako gaitasun berriztagarriei dagokienez. Deskargatu hemen txostena.

Poloniako  energia  eolikoaren  txostena,  ekaina  2023.
06/06/2023 Nazioartekotzea

Poloniako energia eolikoaren txostena, ekaina 2023.

Polonian instalatutako energia berriztagarrien ahalmena urteko % 9,3ko erritmoan haztea espero da 2022-2035 aldian. Deskargatu hemen txostena.

Estatu  Batuetako  energia  eolikoaren  txostena,  otsaila  2023
07/02/2023 Nazioartekotzea

Estatu Batuetako energia eolikoaren txostena, otsaila 2023

Laburpen Exekutiboa eta Txosten osoa euskal enpresen eskura dago. Deskargatu hemen txostena.

Davosen  aurkeztu  da  Net-Zero  Basque  Industrial  SuperCluster
25/01/2023 Deskarbonizazioa

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster

Con este proyecto, el WEF, EPRI y Accenture buscan acelerar la transición de los clústeres industriales a nivel mundial hacia las Cero Emisiones Netas, generando un impacto positivo en el territorio en términos ambientales, económicos y sociales.

Erresuma  Batuko  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negocio  Aukerak

Erresuma Batuko ingurumen-merkatuaren azterketa. Negocio Aukerak

Hondakinen kudeaketako eta uraren ziklo integraleko balio-kateak dira ingurumen-sektore nagusiak Erresuma Batuan, nahiz eta egiturari dagokionez oso desberdinak izan.

Japoniako  ingurumen.merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak.

Japoniako ingurumen.merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak.

Japonia herrialde aurreratuenetakoa da industrian eta teknologian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.